Bakarrik lo egitea hobe?

Adar jotzea dirudi. BBCk zabaldu du ordea:  bakarrik ez eta beste norbaitekin ohea partekatzea da lo gaizki egitearen motibo nagusietako bat. Baina Britainia Handiko Surreyko unibertsitatean aurkitzen denez munduko amets-laborategirik handienetako bat, serio hartu beharko da.

Ikerketak dioenez, ohea konpartitzen duten bikoteek %50 aukera gehiago dituzte lotarakoan arazoak izateko. Eta lotarako zailtasun horietatik depresioak, bihotzeko arazoak, lan istripuak edota dibortzioak etor daitezkeela ohartarazten da. Guztia zurrunga egin edota ametsetan edredoia kentzeagatik.

Zenbait mito ere alboratzen ditu ikerketak baina. Hala nola, bikote-ohea edo matrimoniala industria iraultzarekin hasten dela dio. Jendea hiri masifikatuetara joatean eta bizitzeko espazio gehiegirik ez dutenean, orduan sortzen da elkarbanatu beharreko ohea. Ordura arte, historian zehar, banakako oheetan egin izan dute lo, ohe handiak sexu harremanetarako bakarrik erabiliz.

BBCren erreportajean, Robert Meadows soziologoak dioenez, jendeak bere bikotearen ondoan dagoenean lo hobea duela pentsatzen du, baina ondorioek besterik diote.

Zer duzu buruan “Bakarrik lo egitea hobe?”-ri buruz

  • Pozten naiz, bazen garaia norbaitek niri arrazoia emateko, tipo arrarotzat hartzen bainaute lagunek. Mila aldiz hobeto egiten da lo bakarrik, lo egitera soilik mugatzen bagara. Eta norbaitekin bada, bi metroko ohean. Beste gauza bat da lo egin aurretik eta esnatzean…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude