Arnasa Luzea
Arnasa Luzeko kazetaritza laguntzeko Crowdfunding plataforma
- euskarazko kazetaritza berrienari laguntzeko tresna da
- ohiko kazetaritzaz haragoko lanak egin nahi dituenari laguntzeko dago
- crowdfunding plataforma izateaz gain, beste diru iturri batzuk bilatuko dira
- egilea da eginiko lanaren jabe, baina CC BY-ND lizentziapena argitaratuko da
- egileak laguntza ekonomikoa eta aholkularitza profesionala izango ditu
ArnasaLuzea zer da?
Sinetsirik gaude euskal kazetariak eta kazetaritza bera bultzada egokiaren beharretan direla, eta ArnasaLuzea (AL) deitu diogun crowdfunding plataforma hauxe izan daiteke hori egiteko moduetako bat.
Kazetari eta komunikatzaileei euren lana egiten eta argitaratzen laguntzeko asmoak xaxatu gaitu. Arnasa luzeko kazetaritza bultzatu nahi dugu horrela, kontakizun landu eta borobildua, eguneroko informazio-agenda azkarretik urruti egin ohi den hori: erreportaje handia, kronika landua, ikerketa kazetaritza…
ArnasaLuzea norentzat da?
Funtsean, kazetari lanen bat egin nahi baina ezinean dabilen kazetari gazteari bideratuta dago ArnasaLuzea, baina beteranoagoek eta proiektu interesgarri guztiek dute tokia. Bestela euskaraz egingo ez liratekeen erreportajeak, kronika, elkarrizketa eta arnasa luzeko bestelako idazlanak gauzatzea du xede.
Crowdfunding plataforma
ArnasaLuzea erreportaje eta bestelako kazetaritza lanen finantzazio kolektiborako plataforma da, beste edozein Crowdfunding plataformaren parekoa. Plataformaren bitartez, erabiltzaileak 500 euroko kostua duten erreportaje laburrak gauzatzeko ekarpena egin dezake esaterako, baina baita aurrekontu handiagoa beharko duten erakusketa edo liburuen publikaziorako ekarpena ere.
ArnasaLuzeak erredakzio talde egonkorra izango du, crowdfunding plataformaren mantentze lanez eta informazioa zabaltzeaz arduratuko dena.
Oro har, proiektu bat babesten dutenek jasoko duten ordainsaria sortzaileek erabakiko dute. Proiektuaren fitxan eman beharko dute horren berri.
Hori dela eta, proiektu batek behar besteko finantzazioa eskuratzen ez badu, erabiltzaileek haien dirua berreskuratu, horrekin beste proiektu bat lagundu edo ArnasaLuzea crowfunding plataformaren mantentze lanetara bideratu nahi duten erabaki ahal izango dute.
Nola dabil ArnasaLuzea crowdfunding plataforma?
Kazetariak bere burua aurkeztu ondoren, zein lan egin nahi duen kontatuko du ahalik eta zehatzen: gaia, tratamendua, diru-beharra, etc.
Jasotako eskaerek kazetaritza ikuspegitik interesa ote duten aztertu ondoren, ZuZeu arduratuko da jarraian proiektuak behar duen finantziazio lortzen, bai crowdfunding bidez, eta baita bere gizataldea diru bilketan sartuz. Gainera, kazetari gazteak nahi duen aholkularitza guztia jasoko du ZuZeuko erredakzioaren aldetik bere kazetari lana aurrera ateratzeko.
Lanak orainkarian argitaratzeaz gain, ahalik eta gehien zabaltzen saiatuko da ZuZeuko lan taldea, baita paperean eta beste euskarrietan ere, ahal izatera.
Jabetza kontuak
Kazetaritza lana berak eta ez beste inork egindakoa dela bermatuko du egileak. Halaber, alde grafiko guztia berak egindakoa edo lizentzia erabilgarriduna dela bermatuko du.
Egilea bera izango da egindako lanaren jabe eta nahi dituen egokitzapen edo salmentak egin ahal izanen ditu, baina ZuZeuk CC BY-ND lizentziapean argitaratzea onartuko du, jasotako laguntza eta zerbitzuen ordain bakartzat.
Bidalketa politikak
Oro har, ArnasaLuzea crowdfunding plataformaren bitartez finantzatutako erreportajeak ZuZeun argitaratuko dira zuzenean. Liburu, dokumental edo argazki-erreportajeen kasuan, egilea izango da ekarpenak egin dituztenen ordainsariak nola bidali erabakiko duena. Edukiaren kopia digital bat izan daiteke, e-postaz bidaliko dena, baina baita ohiko postaz bidaliko den dokumentu fisikoa ere. Kasu horretan, ekarpena egin duenak kontrakoa ez badio bederen, erabiltzailea sortzerakoan emandako helbidera bidaliko da.
Ordainketa eta itzultze/baliogabetze politikak
ArnasaLuzea webgunearen funtzionamendua beste edozein Crowdfunding plataformaren parekoa da. Hala egin nahi duen kazetari orok bere proiektua aurkeztu ahal izango du. Proiektua aztertu eta onartzen denean, finantzazio publikoko fasera igaroko da. Crowdfunding plataformako erabiltzaile orok proiektua diruz laguntzeko aukera izango du ordainketa sistema baten bidez. Aurretik zehaztutako epean (30 egunetan kasu gehienetan) finantzazioa osatzea lortzen bada, erreportajeak aurrera jarraituko du. Aldiz, proiektuak ez badu finantzazio osatzea lortzen, baztertu egingo da eta erabiltzaileek haien dirua berreskuratu, horrekin beste proiektu bat lagundu edo ArnasaLuzea crowfunding plataformaren mantentze lanetara bideratu nahi duten erabaki ahal izango dute.
Kazetari eta kolaboratzaileentzat ArnasaLuzeak beste edozein hedabideren gisan funtzionatuko du. Erreportajeen ordainketa proiektuak plataforman argitaratu ostean egingo da, ez lehenago. Horrenbestez, proiektu informatiboari baiezkoa emanda ere, eta nahiz eta behar besteko ekarpenak eskuratu, diru kopuru hori lana aurkeztearekin batera jasoko du sortzaileak.
Baldintza hauek ez betetzeak bide judizialen bitartez diru kopuru horren erreklamazioa ekarriko du, ekarpena egin duen orok hartu nahi lituzkeen neurriez gain.
Harremana eta kontaktua
Crowdfunding plataformaren, proiektuen, aurkezpenen edo bestelako zalantzak: arnasaluzea@zuzeu.com
- Erredakziokoekin harremanetan jartzeko. (Arazoak…)
- Publizitate eta diru kontuetarako. (Zure izebaren heredentzia utzi nahi badiguzu…)
- publizitate-aukerak izeneko orrian. PDF-a ere jaitsi dezakezu.
- ZUZEU ERABILERA orrialdea
ZUZEU kudeatzen duen enpresa Xoraturikan Elkarte Mugatua (B75001461) eta egoitza soziala Portuetxe kalearen 53º A-ko 108 bulegoan duen merkataritza erakundea da. Kontakturako e-posta honakoa da: info@xoraturikan.com.
Kolaboratzaileak