Patxi Lopezi haizeak nondik dion jotzen

Patxi Lopezi haizeak nondik dion jotzen
Jesús Eguigurenek esan zuen behinola, sozialistak oso malguak direla izatez, eta gaur A esan dezaketela, eta gero B, bihar C esateko. Eta gainera harro daudela horretaz. Hala bota zuen legebiltzarreko pulpitutik, eta euri asko egin du ordutik, baina, gauzak bere horretan diraute. Ez da Patxi Lopez PSOEko harreman politikoen idazkari berria aditu besterik, orain dioena eta Ibarretxeren aroan zioena alderatu, eta Eguigurenek zioena egiaztatzeko.

“Ez dugu nehoiz fronteen politikarik bermatuko”, dio lehendakariak, Katalunian anti-independentisten koalizioa osatzeko gonbitari erantzunez. Hori dio, alderdi bat legez kanpo zelarik eta bozketan irabazi gabe, PPren sostenguz lehendakaritzara salto egin zuen berberak. “Malguak gara eta gaur A esan dezakegu, bihar B eta etzi C esateko”, doroit.

“Ez dugu nehoiz fronteen politikarik bermatuko”

Eta ekosistema naturalean orain, Madrilgo joko zelaira joanda, aurki emango dio testigua Idoia Mendiari, zeinak ez baituen egoera aldatzeko asmo zipitzik. Lopez, Mendia, Arriola, Prieto… Zahar usaina dario PSOEri (ere), bere ustezko zeregin nagusiari muzin eginda: aldatzeari. Eta etxekolanak egin gabe, Podemos eta enparauak etorriko dira. Eta malgutasunak irentsiko ditu Espainiar Estatuan: Euskal Herrian eta Nafarroan.

Ezin baita esan A gaur, eta bihar B, etzi C esateko. Gezurretan aritzea esaten zaio horri, nahiz eta batzuk malgutasuna esaten dioten.



Patxi López pide al PSE que apoye el pacto con… por libertaddigitaltv

Patxi Lopezi haizeak nondik dion jotzen

Zer duzu buruan “Patxi Lopezi haizeak nondik dion jotzen”-ri buruz

  • Gezurra baina malgua ere, boterea ukitzeagatik beraien amen semeak ez direla ere errango zuketen.