Kerobia, Supernova: eredu berri bat

SupernovaKerobia musika talde nafarrak disko bat finantzatzeko asmoa du, gutxienez 29€ jarriko duten 750 inbertsore aurkituta. Supernova izena jarri diote lanari, eta disko luze bat, DVD bat, liburu bat eta mural bateko zati esklusibo bat izango ditu. Supernovara gehituko zara?

Bideo honetan dituzue proiektuaren nondik norakoak. Zer esanik ez, nafarrak berritzaileak dira. Lehenago ere harritu gintuzten Materia organikoa eta gainerakoak (2008), Papera eta Kartoia (2009) eta Ontziak (2010) lanak Creative Commons lizentziapean argitaratu zituztenean. Orain Supernova iragarri dute. Horrelako iniziatiba frexkoak beharrezkoak ditugu, inoren laguntzaren zain egon baino. Nik Supernova egiten lagundu behar diet. Eta zuk?


Informazio gehiago haien web gunean.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak