Amalurko Erreinu birtualak

amalurBideojoko berri baten izena da: “Kingdoms of Amalur: Reckoning”. Euskarazko hitza Roberth Salvatore idazlearen istoriora heldu da.

Rol motako jokoa da “Kingdoms of Amalur: Reckoning”. Izenburutik haratago, ordea, ez dago euskarari edo Euskal Herriari erreferentziarik. Misterioa da nola heldu ote den Amalur hitza bideojoko batera.

Baliteke, ingelesezko “motherland” hitzaren itzulpen bila aritu izana Roberth Salvatore. Hala, lurralde bati erreferentzia egiten dion izen ezezaguna bilatu zuen eta “Erreinuak” gehitu zion argi gelditu zedin. Baina, nola helduko ote zen horraino? Itzultzaile baten bidez? Lagunen bat?

Interneten arakatuz behintzat zalantzak uxatzen dira: Amalur euskarazko hitza da bakarrik. Hemendik aurrera Amalur Googlen bilatuz gero ez dira gure mendien argazkiak izango emaitza denak.

Amalur lurralde birtuala zientzia fikzioan eta mitologian oinarritu dago. Arraza, kultura, bando eta izaki ezberdinez osatutako lurra da Amalur. Jakinminik baduzue, hemen Amalurreko mapa. Jokoak iritzi baikorrak jaso ditu prentsa espezializatuan.

Oso bitxia, ezta?

Zer duzu buruan “Amalurko Erreinu birtualak”-ri buruz

  • Mapan Elgea izeneko toki bat agertzen da eta deskribapenean Jentilak aipatzen dira (“invading giants from Jentilak”).