Kontuz mozorroarekin

Cadiztar batek ihauterietan ‘etarraz’ mozorrotzea erabaki zuen. Goizaldera arte parrandan ibili ostean, kotxea hartu zuen baina guardia zibilen kontrolarekin topo egin zuen etxera bidean.

Alkoholaren eragina nabaria zenez, gizonezkoa kuartelera eraman zuten eta bertan alkoholemia kontrola egin zioten. Positibo eman zuen. Baina guardia zibilaren esanetan aztoratu egin zen eta poliziei eraso egiten saiatu omen zen.

Hori guztia ‘etarraz’ mozorrotuta. Iñaki de Juanaren argazkiekin eta ETAko anagramarekin.

Bada, terrorismoari gorazarre egiteagatik inputatu dute cadiztarra. Sinesgaitza.

Bere gertukoek ironiaz jositako mozorroa zela diote. ETAri eta euskal nazionalistei orokorrean iseka egiteko asmoa omen zuen. Baina errealitatea aldrebesa da oso, eta guardia zibilak are gehiago…

MTU4MA==