Hautsen izarra

izarrak1Apirilaren 16an kontatu genizuen Susan Boyleren kasua. A grosso modo, ahots eder bat, itxura arrunteko gorputzean agertu zen Brintains Got Talent izeneko saioan (Operación Triunfo, Nouvelle Star eta horrelakoen antzekoa), eta mundu guztia utzi zuen txunditurik.

Harategiko zerbitzari baten jitea edo moja batena, amesgaiztokoa dirudien orrazkera, dorpezia mugimentuetan… dena du irriarazlea Susan-ek, itxura batean. Baina hunkiturik uzten du jende guztia ahoa irekitzen duenean. Batez ere jendea ohartzen baita, zenbateraino dagoen norbera eta denok, aurriritziz hornituta.

Hollywood beti izango da Hollywood, eta aurki kontatuko digute Errauskiñe berriaren istorioa. Hori segurra da.

Bitartean, ospea eta loria datorkio Susan Boyleri, batez ere joan zen ostiralean CBS kateko Early Show ospetsuan atera zutenetik. Eta badakigu, AEBetan izar izateak zer esan nahi duen, Mendebalde guztian izango dela izar, dagoeneko halakorik ez bada.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.