«Barack ‘Nobel sari batengatik hilko nuke’ Obama»

Barack Obamak 26 hilabete daramatza AEBetako presidente gisa. William Blum idazle estatubatuarraren ustez, George W. Bush presidente ohia baino hobea ez dela erakutsi du tarte horretan, hainbat eraso militarretan esku hartzeaz gain, ez dituelako aurreko gobernuaren legez kanpoko jokabideak aztertu nahi izan, ezta bere erantzukizunak onartu ere. Blumek, hilabetean behin eguneratzen duen artikulu zerrendan, beste zenbait gai ere aztertu ditu, adibidez: Libia, AEBetako errepublikanoak eta Al Jazeera.