Xabier Mercade zendu da, Kataluniako rock eszenaren argazkilaria

Xabier Mercade zendu da, Kataluniako rock eszenaren argazkilaria –

Xabier Mercade zendu da, 54 urterekin eta minbiziak jota, kasik lau hamarkadaz Kataluniako rock eszena argazkitan harrapatu zuen gizona, tartean bertan jo izan duen zenbait euskal talde.

Xabier Mercade zendu da, Kataluniako rock eszenaren argazkilariaThe Rolling Stones taldeko Charlie Watts bateria jolea zendu dela jakitearekin batera, Xabier Mercaderen heriotzaren berri izan du gaur rockzaleak. Gizona rock argazkilari ezaguna genuen, 1984tik hona 14.000 zuzeneko fokupean hartu eta milioi bat argazkitik gorako biltegia utzi duena.

Xabier Mercadek Enderrock izeneko argitaletxea sortu zuen, eta taldeko aldizkarien alde grafikoaren arduraduna zen, David Argindarrek egin zion elkarrizketan irakurri diogunez.

Gainera, makina bat musika aldizkaritan argitaratutakoa da: Ruta 66, Metal Hammer, Rockdelux…

Argazkien bitartez, Euskal Herriarekin ere lotura egina zuen Mercadek. Horren lekuko da Fermin Muguruzak gaur txio bidez bidalitako dolumin mezua, edo bere ibilbide oparoan egin zituen erakusketa guztietatik bat Euskal Herria Sona jaialdiari eskaini izana, 2017an.

Erakusketak aipatzen hasita, Bartzelonako Palau Robert-en “Rock Viu” (egin klik ikusteko) izenekoa du eskegita datorren igandera arte, 300 argazki hautatuz osatua, egilearen ohar eta guzti. Tartean badira ospe itzela izan duten Euskal Herriko aspaldiko talde batzuk, argazkilari bat omentzeko modurik onena bere argazkiez gozatzea delakoan azpira dakartzagunak:

Xabier Mercade zendu da, Kataluniako rock eszenaren argazkilaria