Tenporak “Bai mundu berria” bideoklipa aurkeztu du

Tenporak "Bai mundu berria" bideoklipa aurkeztu duOrain bi urte sortu zen Tenpora taldeak “Mundu berria” izeneko lehen diskoa kaleratu berri du. Duela bi aste egin zuen aurkezpen-kontzertua Tolosan, eta dagoeneko eman dio hasiera ekainetik aurrerako kontzertu birari. Taldeak Harkaitz Cano eta Karlos Linazasoro idazleak izan ditu proiektuan bidaide, eta lehen bideoklipa aurkeztu du, diskoari izena ematen dion kantuarekin. 

Hemen duzue Tolosako aurkezpen-kontzertuko irudiekin egindako bideoklip ofiziala. ‘Bai mundu berria’ abestia.

Denbora eta eguraldia, musika eta hitza... Zugandik bihozkada batera.