Son Goku, euskara irakasle Unamuno BHIn

on Goku, euskara irakasle Unamuno BHIn –

Bilboko Unamuno BHIn UnamunoTube izeneko proiektu bat sortu genuen 2019an etorkizuneko kazetariak sortzeko. UnamunoTube proiektuan 1. DBHko ikasleek elkarrizketa bat egitearen nondik norakoak ikasten dituzte, gidoitik hasi, elkarrizketa egin, grabatu, soinua eta argia egokitu eta azkenik bideoa editatu arte.

Bideoen bidez, saiatzen gara ikastetxearen ingurukoak ikustarazten eta ikastetxearen komunitatea indartzen. Bideo horiek UnamunoTube izeneko Youtube kanalean eta Twitter kontuan ikusi ahal izaten dira eta audioak entzuteko aukera dago UnamunoTube podcastean.

Bilboko Unamuno BHIn UnamunoTube izeneko proiektu bat sortu genuen 2019an etorkizuneko kazetariak sortzeko.Eta azken elkarrizketan, Seve Atencia bikoiztaile eta Unamuno BHIko irakaslea elkarrizketatu dugu. Harena zen Dragoi Bolan Son Gokuren ahotsa.

Elkarrizketan zehar entzun dizkiogunak:

– Nola izan zen Goku bikoiztearena.

– Dragoi Bola nola euskaratu zuen Xabier Amurizak eta hitanoaren erabilera bertan.

Irakasle izatearen alde onak eta ez hain onak.

ETB1en egoeraren inguruko bere iritzia.

Eta beste hainbat gauza kontatu dizkigu Sevek.

.

Hemen duzue 2 minutuko aurrerapen bideoa eta Podcasta:


Eta hemen osorik, bai bideoan zein Podcastean:

Mila esker Seve!

UnamunoTube Twitter: https://twitter.com/UnamunoTube

UnamunoTube Youtube: https://labur.eus/unamunotube

UnamunoTube Podcast: https://labur.eus/unamunotubepodcast

Unamuno BHI: https://iesunamuno.com/eu

Kontaktua: unamunotube@iesunamuno.net

 

unamunotube

Son Goku, euskara irakasle Unamuno BHIn

Zer duzu buruan “Son Goku, euskara irakasle Unamuno BHIn”-ri buruz

  • Oso ona kanala eta oso ona bideo hau.

    Gure Gokuren atzean nork grabatzen zituen ahotsa ezagutzea eta bere iritziak ezagutzea merezi du!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude