Santi Reyes (PP): “Euskal Herria 1978ko Konstituzioa bozkatzean autodeterminatu zen”

Santi Reyes

Hauteskundeen jarraipena egiteko eta kanpainan zehar jorratuko diren gaietarik batzuk auzitan jartzeko, lehen lau alderdietako lau gazte izango ditugu ZuZeun: EAJ, EHBildu, PSE -EE eta PPko kide bana elkarrizketatuko dugu. Santi Reyes da lehena, erakundeetako politikan sinisten duen gazte irundarra. Txikitan hauteskunde garaietan alderdi guztietako panfletoak jaso eta gordetzen zituen, eta ideologia argiago zuenean, 19 urte zituela, Alderdi Popularraren egoitzara joan zen izena ematera. Orain Irungo zinegotzia da eta bizkartzaina darama. Segurtasun sistemez  beteriko Donostiako Alder Popularraren egoitzan jarri dugu hitzordua.

ELKARRIZKETA ZATIKA

1-Noiz kenduko dituzue egoitzako sarrerako segurtasun sistemak?

2-Klase politikoan sinisten duzu?

3-Esaiguzu zuretzat eredugarria den politikari bat.

4-Rajoyren mozketak sinatzen dituzu?

5-Politikariek beharrean, botere ekonomikoak agintzen du, ados?

6-Baina Rajoyk ez ditu kanpainako konpromezuak bete, Europak agintzen du?

7-Zer esango zenieke, erreformak medio, hilabete bukaerara iristsi ezinda dabiltzanei?

8-Zergatik bozkatu behar dio gazte batek Basagoitiri?

9-Autodetereminazioaren alde ala aurka zaude?

10- Gazte gazterik zinegotzia zara Irunen, bizkartzaina eraman behar izan duzu? 

11- Noiz ikusiko dugu PP eta Ezker Abertzalearen arteko argazkia?

ELKARRIZKETA OSORIK

Antonio Basagoiti, Donostia, EAE, hauteskundeak, Irun, nuevas generaciones, PP, santi reyes, u21, zuzeu21
ZuZeu

2012ko urriaren 21ean egingo diren EAEko hauteskundeen jarraipena egingo dugu aurrerantzean, ZuZeU21 izenpean. ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

32 pentsamendu “Santi Reyes (PP): “Euskal Herria 1978ko Konstituzioa bozkatzean autodeterminatu zen””-ri buruz

  • Egia da izenburuan esaten duena.
    .
    Santi Reyes bezalako frankistek XX. Mendeko 70. hamarkadan benetako trantsizio demokratikoa bultzatu zuten eta Konstituzioa onartu baino lehen Euskal Herrian eta Estatu osoan eztabaidatu ahal izan genuen nahi genuen Estatu ereduari buruz. Aukera guztiak zeuden irekita; sozialismoa ala kapitalismoa, monarkia ala errepublika….
    .
    Eta Euskal Herrian bozkatu ahal izan genuen independentzia, autonomia, federazioa, konfederazioa eta abarren artean, inolako muga eta mehatxurik gabe. Eta dena 1936ko altxamendu demokratikoari esker !!!
    .
    Eta 1978ko bozketa horretan Espainiaren batasuna sakratua, monarkia hereditarioa, kapitalismo basatia eta Espainiako Armada gure zaindari maitagarriak izatea aukeratu genituen, erabat aske eta ardura osoz. Eta ez dugu inoiz ezta inolaz ere iritzia aldatuko.
    .
    Joer, alde egin behar dut gehiago bilatzera; LSDa amaitu zaidalako.

  • Donostiarra 2012-09-24 14:19

    Sentitzen dut hau esatea baina mutil honen euskararekin ezin izan det bideoa ikusten jarraitu…

  • ZuZeu

    Barkatu eragozpenak. Arazoak konpondu ditugu eta bideo guztiak ikusgai daude.

  • Ez daki ezta zer esaten duen.
    Murrizketak zinatzen baditu galdetu dionean, erantzun du.

    Neurriak beharrezkoak dira, adibidez ezait ondo iruditzen BEn igoera, txarra delako kontsumoarentzako eta baita gizartearentzako, baina estatua dirua behar du.

    Kontsumoarentzako txarra bada gutxigo errekaudatuko dute eta gizartearentzako (orkorrean) txarra bada ekonomiarentzako ere lotuak daudelako.
    Gainera suposatzen da neurri hoiek jarri dituztela gizartearentzako hobeagoak (ez dizkiet neurriei ezer ondo ikusten baina bera erraten du baietz) direlako, epe motz eta luzean.

  • Beste donostiar bat 2012-09-24 17:54

    Zorionak Zuzeuri. Naiz eta Santirekin ez ados egon, beti da interesgarria iritzi ezberdinak ekartzea eta pluraltasuna gehitzea. Segi horrela.

  • Gonzalo Etxague

    Nik ez dut denborarik galduko honen esanak aztertzen, abertzaletasunaren oinarrizko maila aspaldi gainditu nuelako. Kontutxo bakarra: haustenkundeetan alderdien planfletoak jaso eta gordetzen dituen nerabe bat ez zait oso sanoa iruditzen.
    .
    Nire ustez, interesgarriena bere euskara da. Bestelako hausnarketa egiteko balio dezake elkarrizketak, euskal eskolak “euskaldundutako” gazte askok antzeko maila lortzen dutelako batxilergoa bukatuta. Hipotesia egingo dut jakin gabe: esango nuke gazte honek B ereduan ikasi duela eta gurasoak erdaldun petoak direla, bai eta bere ingurua ere. Hala bada, Patxiren dekretuari esker B2 maila aitortuko diete bera bezalako askori administrazioaren edozein oposaketatan. Bada, pentsa dezagun elkarrizketa HABEko ahozko azterketa dela: Zein maila gaindituko luke, zuen ustez? Honakoak hizkuntza mailak behetik gora:
    A1
    A2
    B1 (1. hizkuntza eskakizuna)
    B2 (2. hizkuntza eskakizuna)
    C1 (2. hizkuntza eskakizuna, EGA)
    C2 (4. hizkuntza eskakizuna)

  • B2 maila gainditu eta okerrago hitz egiten duen jende mordoa dago ba! Benetan, nire ustez hortxe dabil… Nire nota: GAI (B2)

    • Gonzalo Etxague

      Eta EGA titulua duten eta okerrago hitz egiten dutenak ere bai, baina titulua titulua da. Nik ez dut sistema asmatu. Horregatik, titulu batzuek iraungitze data daukate, first tituluak, adibidez. Baina ez pentsatu gaizki: Nire ustez, oposaketetan ez lukete euskara tituluririk eskatu behar, besterik gabe opasaketa bera euskaraz egin beharko lukete, eta gero baten batek lana euskaraz egiteko gauza ez bada, bada, kalera.

  • FerminGalparsoro 2012-09-24 21:42

    Ba nahi dozuena esango dozue, baina tipoak lasai asko diñoz honelako gauzak:
    “Euskadi espaiñaren parte da. Guretzat, euskadirentzat diren erabaki guztiak guk aukeratutako instituzioetan hartzen dira. Iñor ez da etortzen kanpotik behartzera edo nola egin behar ditugun gauzak esatera.”
    Aber nok daukazan potroak, hauteskundeetan bozkatu eta gero tipo honeri diñoana gezurra dala esateko.
    Zein da leloagoa, loritoak bezala gauzak errepikatzen dauazan tipo hau, ala kriston gogoeta egin ondoren tipo honek diñoana lejitimatzera 21ean botoa emotera joango zarienok?

    • Gonzalo Etxague

      Elizari barkatu ezin diodana infernura joateko hautua ukatzea da. Norbanakoak kondenatu nahi badu, ba eman bakea, infernuan bada ere, utzi kondenatzen! Astunak zarete, gero, apaizak baino okerragoak! Argi dago egundoko kezka daukazuela hauteskundeekin, orreaga/iparlazale horiek. Estrategiarik ez dagoela eta eta estrategiarik ez dagoela, eta zuek abstenzioarekin txapa emateko beste estrategiarik ez daukazue. Baina zuetaz gupidatzen naiz, horrelako PPzale baten esanek urduri jartzen bazaituzte, oso gaizki pasatu behar duzue egunero, izerdi hotzak hartuta. Hala ere, atzera eztabaidatzeko gogoz etortzen bazarete, pozik bidaliko zaituztet berriro txokora buztana hanka artean, nik ostegunera arte itxoin nahi nuen, indarrak KMrako gorde nahi nituelako, baina berotzen has gaitezke.
      Nik uste dut nire iruzkinak benetan mindu zaituela, ez hausteskundeengatik. Nik uste dut PPzale honekin lotura afektiboa hartu duzula, euskara kaskarrak biok lotu zaituztela. Izan ere, PPk eta Iparlazaleek euskarari ematen diozuen garrantzia parekoa da. Ez al zaizu iruditzen?
      Honakoa daukazu transkripzio zuzena, zuk eta Obanoseko infanzoiak hobeto uler dezazuen: “Euskadi eee parte da Espainia estatuaren barruan Euskadik berak erabaki zuelako eee 1978ko konstituzioa bozkatu zuenean eta orduan parte gara eee estatu Espainia estatuaren barrukoak parte gara estatu horretaz eta autodeterminazioa bai guk guretzat eee euskadirentzat eee hartzen diren erabaki guztiak eee izan hartzen dira guk aukeratutako instituzioetan. Inor ez da etortzen kanpotik esateko edo eee behartzera guk behar ditugu gauzak”
      Fermin, Iparlaren hurrengo txostena euskaratzeko Santi hau gomendatzen dizut.

      • FerminGalparsoro 2012-09-25 08:08

        Gonzalito, Gonzalito, Gonzalito… Zutaz pasatzea pentsatua neukan, baina zure estiloari jarraituz debatea plano pertsonalera eroan dozunez, azken iruzkin bat idaztziara desutazu.
        1.-“Astunak zarete, gero, apaizak baino okerragoak!”: Mandoak astoari belarrihandi.
        2.-“Argi dago egundoko kezka daukazuela hauteskundeekin, orreaga/iparlazale horiek”: Noski, gure herria akabatuko dauan edozein ekintzarekin bezala, etsaiaren hauteskundeekin eta borondatez bertan parte hartuko dozuenokaz kezkatuta nago. Baina lasai ez da lehentasun bat. Bide horren porrota denbora kontua baino ez da.
        3.-“eta zuek abstenzioarekin txapa emateko beste estrategiarik ez daukazue”: Ez daukak puta idearik bez zertan gabiltzan.
        4.-“Baina zuetaz gupidatzen naiz”: Ai ama…
        5.-“horrelako PPzale baten esanek urduri jartzen bazaituzte, oso gaizki pasatu behar duzue egunero, izerdi hotzak hartuta”: Urduri? Berriro jarriko deutsut nik esandakoa: Zein da leloagoa, loritoak bezala gauzak errepikatzen dauazan tipo hau, ala kriston gogoeta egin ondoren tipo honek diñoana lejitimatzera 21ean botoa emotera joango zarienok?
        6.-“Nik uste dut PPzale honekin lotura afektiboa hartu duzula”: Nik, zuk ez bezala, badakit nor dan nire herritarra eta nor nire etsaia.
        7.-“euskara kaskarrak biok lotu zaituztela”: Eskatu datorren gobernuko hezkuntza sailburu postua. Eta postua ez badozu lortzen, T5n kontertulio.
        8.-“Nik uste dut nire iruzkinak benetan mindu zaituela, ez hausteskundeengatik”: Betaurrekoak graduatu beharko zeunkez (Eta bide batez aldatu, lelo aurpegia egiten deutsue). Nire iruzkina ez da zureari eginiko erantzuna (Zurea 6. iruzkina da eta nik 8. iruzkina idatzi dot). Nork dauka kezka norekin?
        9.-“Fermin, Iparlaren hurrengo txostena euskaratzeko Santi hau gomendatzen dizut”: Ze listoa dan gure Gonzalo.
        En fin Gonzalin, lasai hartu gauzak. Mundua zure etxeko pajodromoa baino haundiagoa da eta…
        Musutxu bat.

        • Gonzalo Etxague

          Fermin, ez dakit zer erantzun, taxuzkorik idatzi ez duzulako. Gainera, gehiena nirea da. Halere, galdera egiteko abaguneari ez diot muzinik egingo: hauteskundeetan partu hartuz Espainia legitimatzen bada, etsaiaren asmoa abertzaleok hauteskundeetan parte hartzea bada, orduan, zergatik ilegalizatu zuten Batasuna?

      • Gonzalo, agur berriz ere. Ikusten da zure erretorikak ez dizula galarazten, beste batzuen euskara maila kritikatu bitartean (Ferminenaz ari naiz, PPkoarenak berdin dit), aditz taulari ostikadak ematerik. Esplika nadin.
        “Baina zuetaz gupidatzen naiz, horrelako PPzale baten esanek urduri jartzen bazaituzte, oso gaizki pasatu behar duzue egunero, izerdi hotzak hartuta.” Enfin, uste dut nahiko argi dagoela: haiek (nork, ppzale baten esanek) zuek (zuek, iparlazale dohakabeok) ZAITUZTETE, eta beraz BAZAITUZTETE.
        Barkatu ez baitut inongo eztabaida linguistikotan sartu nahi, baina larru sendoa eduki behar da gero besteen euskara kritikatzeko, norberak akatsak egiten dituenean. Bai motel, nik ere egiten ditut, eta badakit. Eta lasai bizi naiz.
        Eta badakit ere txikikeria baten bila aritu naizela hau esateko. Barkatu, espero dut ene argudioak baliogarriak izatea.
        Eta bestalde, eztabaidaren mamira joanda, edo mamirago, hara, euskararen aurrerapena hezkuntza modeloak soilik baldintzatzen duela esatea nahiko barregarria da. Eskolan euskara ikasten duen ume edo gazteak, gero kalean erdara besterik ez badu, zer? Eskolan ikasitakoa hizkuntza desprestigiatu, bigarren mailako, eta kalean erabiltzen ez den bat dela ikusten badu gero kalean, zer egingo du? Zer aurrerapen egingo du euskarak orduan? Hori, bada, estatu baten konpetentzia da. Hain zuzen gure estatuarena. Zeren espainiar eta frantziar estatuek egingo duten gauza bakarra da haien hizkuntza defendatzea (hori badakigu ezta?), eta guk haien estatuan parte hartu besterik egiten ez badugu, inposaketa hori defendatzen gabiltza. Nahi gabe, borondate onez, konturatu gabe. Ados. Baina horretan gabiltza.
        Eta arazoa ez da, haien estatuan parte hartzen dugula. Ez, inondik ere. Arazoa da, gainera, ez dugula ezer egiten gurea eraikitzen joateko. Hori da grabea. Zeren, Madrilera edo Parisera egin behar genukeen hurrengo bidaiak, behar bailuke izan enbaxada bana ezartzeko bertan. Eta ez, txokora buztana hanka artean itzultzeko, sinpatiko sinpatiko joan ostean.
        Egunon.

        • Gonzalo Etxague

          Zubiko, hobe zenuke ur handitan ez sartu. Ez omen duzu eztabaida linguistikoan sartu nahi, baina zeu hasi zara, asko dakizula pentsatuta sartu ere. Eta hara! Harrapatu ninduzulakoan zeu geratu zara agerian! Esplika nadin neu ere: “Baina zuetaz gupidatzen naiz, horrelako PPzale baten esanek urduri jartzen bazaituzte, oso gaizki pasatu behar duzue egunero, izerdi hotzak hartuta”, esaldia erabat zuzena:
          1) Diozuna egia balitz, arazoa el litzateke gramatikala izango, koherentzia baizik, Zuek eta zu kasuak esaldi berean erabili ditudalako. Hori eztabadagarria da erabat, plurala kasu orokorrerako erabil daitekeelako (zuetaz gupidatzen naiz, gaizki pasatu behar duzue egunero… ZUEK > Orreaga eta Iparlazaleak) eta singularra kasu zehatzerako, hau da iruzkinaren egileari erreferentzia egiteko (PPzale baten esanek urduri jartzen bazaituzte… ZU > Fermin). Berez, akats gramatikala honakoa izango litzateke: “hauteskundeek zuek izagugarri kezkatzen zaituzte”; “zaituztete” beharko luke, ezta? Bada, zubiko, hori ere ez, hori ere ez da akats gramatikala. Segituan azalduko dizut.
          2) Zubiko maite hori, badago zuk ezagutzen ez duzun arau bat: TE pluralgilea errepikatzen denean, berau ezabatu daiteke. Beraz, “hauteskundeek zuek izugarri kezkatzen zaituzte(te)”, esaldian, adibidez, bi aukerak zuzenak dira: zaituzte eta zaituzteTE. Izan ere, zukako singularreko bigarren pertsonako aditz guztiak (zara, zaude, zatzaizkit, zaitut…) pluralak dira morfologian, nahiz eta esanahi singularra eduki, orain dela mende batzuk forma pluralek hika baztertu baitzuten singularra egiteko; eta, horrenbestez, benetako pluralak egiteko erredundantziara jo zuten, TETE hori plural marka errepikatzea baino ez baita. Hobeto uler dezazun, ikusi taula:
          LEHEN: ORAIN:
          nago > nago
          HAGO > ZAUDE
          dago > dago
          gaude > gaude
          ZAUDE > ZAUDETE
          daude > daude

          • Ez Gonzalo. Horiek ez ziren ur handiak.
            Ur handia mamian zegoen.

          • Gonzalo Etxague

            Bada, goazen mamira. Zuk esana: “Eta bestalde, eztabaidaren mamira joanda, edo mamirago, hara, euskararen aurrerapena hezkuntza modeloak soilik baldintzatzen duela esatea nahiko barregarria da.”
            Barregarria izan liteke, baina, Zubiko, nork esan du hemen horrelakorik? Nik lehen iruzkinean ez dut euskararen aurrerapena aipatu , eta ez dut esan eskola publikoak euskalduntzen duen ala ez (argi dago ez dela nahikoa, noski). Patxiren dekretuari esker gazte honi B2 maila aitortuko diotela baino ez dut salatu, eta nire ustez ez dauka maila hori. Pentsatzen dut badakizula zertaz ari naizen, zer den Patxiren dekretua, ezta? Badaezpada: http://paperekoa.berria.info/harian/2012-03-24/013/001/Administrazioan_lan_egiteko_euskaraz_ikasi_dutenek_ez_dute_titulurik_beharko.htm#despiezea1

          • Bai, dekretu hori guztiz bidegabea da. Estatu honetan egiten diren dekretu, lege, eta dena delako guztiak bezala. Esan nahi baita, espainiar konstituzioa errespetatu behar duen edozein lege izango da euskararentzat atzerakoi. Euskaldunzaharra den batek urtebete pasatu beharra ere astero bi klase hartzen, onar diezaioten euskaraz badakiela (via EGA)…. hori bidezkoa da?

  • ¨Nik ez dut denborarik galduko honen esanak aztertzen, abertzaletasunaren oinarrizko maila aspaldi gainditu nuelako¨

    Non ematen dute AOM (Abertzaletasunaren Oinarrizko Maila) hori? ez gaizki hartu, baina ez dakit oso egokia den espresio hori, atentzioa deitu dit behintzat.

    Pozten naiz zure abertzaletasunaz hain ziur egoteaz, baina aizu, horrek ez du esan nahi besteen ideiak (gure bizilagunen askoren ideiak, zoritxarrez guretzat, zorionez Santirentzat) aztertzeari utzi behar diogunik ezta? Beharbada sekulako aspergura emango digu hain oinarrizkotzat ditugun gauzak berriz errepikatzea eta horretaz hitz egitea, baina tira, ez dakit, horrelako mezprezua ez zait zuzena iruditzen.

    • Gonzalo Etxague

      Ez, nik ez dut denborarik galtzen horrelakoak esaten dituztenekin: “Euskal Herria 1978ko Konstituzioa bozkatzean autodeterminatu zen”

  • Izarpezelai 2012-09-24 22:20

    Nahiz eta nire pentsamendu politikoetatik Pluton bezain urruti egon, txalotzekoa da Zuzeuren ekimena, PPkoei ere tokia eginez albistegi honetan. Gustatu edo ez, botoak ere jasotzen dituzte Hego Euskal Herrian.
    Hori esanda, agian egokiagoa izan zitekeen euskara hain gaizki tratatzen ez duen beste PPkide bat ekartzea. Berdin zait PPkoa izan edo Bildukoa izan, baina euskarari tratu duina ematen dioten elkarrizketatuak besterik ez dira ekarri behar, ene uste apalez. Hala ere, susmoa dut PPkoen artean horrelako kide ugari ez direla egongo…

  • Tipo hau Toki Alai eskola publikoan ikasi zuen, D- ereduan.

    Orain, nere galdera, egia ahal da euskeraren ikasketa ona ikastetxeetan zihurtatua dagoela?

    argi dago ezetz, beraz ez diezagutela historioak kontatu.

    Euskal Kurrikuluma defendatu!

    AHTrik ez!

    • Gonzalo Etxague

      Orduan okerragoa duk! Baina hik ere zaindu ezak ergatiboa, bestela Bolizko dorrean hire berri jasoko dik laster Mitxelena XVI.ak.

    • Ruben, kopeta behar da besteen euskara kritikatzeko, zuk, zure idazki labur horretan, zazpi akats egin dituzunean.

      Ze ostia pintatzen du AHTk hemen!!! Sloganzale plastak.

  • ZuZeu

    […] PSE-EEko eta PPko lau zinegotzi gazte elkarrizketatuko ditu agerkari digitalak. Horien artean, Santi Reyeseri egindakoa lehena izan […]

  • Etxague: Egia da Santiren gurasoak ez direla euskaldun zaharrak, Euskal Herrira kanpotik etorriak bai dira. Edozein modutan, bere ama D ereduko ikastetxe baten irakaslea da; beraz, euskara ikasteko ahaleginak egin ondoren, EGA atera zuen. Santi, D ereduko ikastetxe batean egin zituen derrigorrezko hezkuntzako ikastaro guztiak, 3 urte zituenetik 16 urtetara. Eta dena gainditzen zuen beti, arazo akademiko aipagarririk gabe. Han izan zituen arazoak bestelakoak izan ziren. Modu laburrean esateko, sistema totalitario batean disidenteak izaten dituzten arazo mota horretakoak ziren. Agian bere euskara maila ez da oso ona izango, baina gizon zintzo, ausarta eta egiazalea da. Penagarria iruditzen zait jarrera eta portaera etikoak neurtzeko erabiltzen den erizpide bakarra hizkuntza izatea.

  • Tipo honek esandakoa ez da soilik marzianada gezurti bat. Oraingo Espainiako Gobernuan dagoen eta 1939tik botere faxista eta faktikoen bozeramailea den sektorearen aitxakia baizik haien España inposatzeko erabiltzen dutena. Zertarako behar dute argudio sendoagorik? Haiek daukate indarra eta gure aurka erabiltzen dute eta horrela daramagu 73 urte

  • Gonzalo Etxague

    Nik Santi Reyesen zintzotasuna, egiatasuna eta etika esaldi honekin epaitu ditut: “Euskal Herria 1978ko Konstituzioa bozkatzean autodeterminatu zen”. Esaldi horrekin eta esaten duen gainerako guztiarekin. Ondorioak ateratzea librea da, baina ez dut uste argudio zintzoa, egiazkoa eta etikoa denik. Politikaz ari gara, maila horretan, eta maila horretan egin dakioke kritika, baita euskarari dagokionez ere. Kontuan hartu behar duzu elkarrizketa hau ez diotela egin Santi Reyes delako, PPren ordezkaria delako baizik. Horregatik bere euskara kritikagarria da. Nolanahi ere, ni ez naiz kontu horietan ere sartu, kasu hau gazte askoren kasua baita: B edo D ereduan ikasi ondoren euskaraz komunikatzeko zailtasun nabarmenak dituzte. Eta argi izan B2 mailan hiztunak ez duela solaskidearengan komunikazio deserosotasunik eragin behar, gutxieneko jariotasuna eskatzen dela, lexiko eta sintaxia aberastasuna, akats gramatikalak gorabehera. Baina Patxiren dekretuaren ondorioz, B2 maila aitortuta daukate.

  • Beñat Muguruza 2012-09-27 10:57

    Herri erdaldun batekoa, PPkoa eta 20 urte eskas izanda, tipo honek esandakoak kritikatzeko bere euskera-maila B2 edo C1 den eztabaidatzen hasi bagera, nahiko ondo egin duen seinale.

    Ne partez ere zorionak Zuzeu-ri!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude