Paperezko Kontzertuak: Sam Amidon (saioa osorik)

Paperezko Kontzertuak: Sam Amidon
Sam Amidonek etengabe fusionatzen ditu Vermont inguruerako kantu tradizionalak berak sortutako melodia berriekin. Melodia idatzi ohi du lehenbizi, eta, segidan, arrazoi bereziren bat medio buruan darabilen kantu tradizional bat egokitzen du melodia horretara. Bereak ala besterenak izan, ozeanoaren bestaldeko doinuek Garoako lau hormen artean egin zuten oihartzun, eta luxuzko une baten parte ginela sentitu genuen orduan. Hemen duzu ZuZeulari, Sam Amidonen paperezko kontzertua osorik.


Bideo guztiak ikusgai Paperezkoak.com webgunean.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.