Paperezko Kontzertuak: Robert Ellis (bideo aperitifa)

Robert Ellis - Juan G. Andres
Robert Ellis – Juan G. Andres

“Negar egin dezakegu lasai”, batekin hautsi du ‘Only lies’ abestiaren osteko txalo zaparradaren amaierako ixiltasuna Imanol Agirrek. Emozioak azal azalean jarri baidizkigu lehen abestitik beretik Robert Ellis houstondarrak, ‘The lights from the chemical plant’ bere azken diskoan zehar bidaia proposatuta, baina, aurreko argitalpenetara itzuliz tarteka-marteka. Orduerdi berantago hasi da saioa, Aizpuruako gazi gozoak, Kelerrek eta etxeko ardo onak lagunduta hori plazerra baino ez den arren. Ameriketan gaudela esan, eta inork sinistuko luke.

Robert Ellisek AEBtako hegoaldea
darama bere ahotsean, doan lekura doala

Houstonen jaio, Nashville mitikoan urtebetez bizi eta New Yorkera alde egin zuen gero Robert Ellisek. 25 urteko musikari erraria bera eta Garoako hau bigarrengo aldia da Europa zapaltzen duena. Jaialdiz jaialdi ibili da Espainiar Estatuan zehar eta, lehenbizikoz,  liburu-denda bat oholtza bihurtu du, 50 pribilegiaturentzako. “Giro bikaina dago, zer nolako plazerra hemen jotzea”, dio, plazerra egiazki gurea denean.

Gutxi baitira kitarrarekin halako abildadez -jo bitartean afinatzeraino- eta halako ahotsarekin abesten duten musikariak. Erroetara doazenak, Country eta Bluegrassaren sustraietara kasu honetan, denoi oroitzeko zer den zinez musika. Istorioak ekartzea Estatu Batuetako hegoalde hartatik, putzua igarota, zuzenean Groseko liburu-dendan elkartu garen paperezko lagunengana. Istorioak kontatzea eta emozionatzea.

Musika emozionatzeko baita. Imanolek esan bezala, negar egin dezakegu lasai. Hemen duzue  amua.

Irudiak: Natxo Escobar, Iker Treviño, Txarli Argiñano eta Xabi Aguado

Soinua: Asier Leatxe

Muntaia: Kepa Matxain

Ekaitza bainuontzi batean