Paperezko Kontzertuak: Napoka Iria (bideo-aperitifa)

Paperezko Kontzertuak: Napoka Iria
Napoka Iriaren lehen akordeak entzutearekin bat entzuleak pentsatzen du nekez topatuko duela liburu denda bat baino toki aproposagorik taldeaz gozatzeko. Beren kantuetako giro intimoa ezin hobeto iritsi zitzaigun liburuz jositako espazio gozoan, eta, kantuz kantu, pixkanaka barneratu ginen bikoteak sortzen dituen atmosfera biluzietan, ia desagertzeraino. Hemen uzten dizuegu Garoa liburu-denda, Debolex, Ogeita4 eta ZuZeu-k elkarlanean antolatutako saioaren bideo-aperitifa. Bideo guztiak ikusteko sartu Paperezkoak.com webgunera!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.