Paperezko Kontzertuak: Lou Topet (saioa osorik)

Etxeko uzta izan ohi dugu Paperezko Kontzertuetako edalontzietan, eta, oraingoan, etxeko uzta izan genuen mikrofono atzean ere. Lou Topet zarauztarrek saio goxoa eskaini ziguten, ingurua eta ingurukoak ongi ezagutzen dituenaren segurtasuna lagun. Beren lan berriko piezak jo zizkiguten, atzerriko taldeen bertsioak, denak ere: Jeff Tweedy, Billy Bragg, Wilco, John Hiatt, eta beste. Eta horretarako, bidelagun ezinhobea hautatu zuten, Harkaitz Cano, hitzak itzuli dizkien idazlea. Itzulpenari buruzko master class bat eman zigun Canok, eta berari esker jakin genuen, adibidez, jatorrizkoan ezezkoan dagoen esaldia baiezko modura itzultzea komeni dela euskaraz, edo, inork musikariei laguntzeko denbora eta gogorik badu, euskarazko monosilaboen hiztegi bat egiten has daitekeela. Gozatu!

Lou Topet


(Bideo guztiak ikusgai Paperezkoak.com atarian)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.