Nola akabatu zombie bat? (Bideoa)

Nola akabatu zombie bat? (Bideoa)

Nola akabatu zombie bat? (Bideoa)
Cockneys Vs Zombies filmeko fotograma bat

Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren XXIII. astea amaitu berri da, eta gazte epaimahaiaren arabera, paradoxa badirudi ere, komediak irabazi duela esan daiteke. ‘Cockneys VS Zombies’ filmak irabazi du film luzeen sailean eta laburren sailean berriz, ‘Nostalgic Z’ zintak. Biak ala biak zombieak aitzaki, umore beltzez gainezka, parrez lehertzeko istorioak. Baina hauek bi baino ez dira botatako film askoren artean. Hona hemen aste beldurgarri honetako lau trailer eta film labur bat osorik.

ZINTA IRABAZLEEN TRAILERRAK

‘Nostalgic Z’

‘Cockney VS Zombies’

Epaimahaiaren saria film labur onenari

‘Voice Over’

Flipatu egin nuen hurrengo pelikularekin: ‘Death Sushi’

Zilarrezko Méliès saria Europako film labur onenarentzat

‘Bendito Machine IV’ (laburra osorik)

Bendito Machine IV – Fuel the Machines from Zumbakamera on Vimeo.

Nola akabatu zombie bat? (Bideoa)
bideoa, bideoak, cockneys, Donostia, fantasiazko eta beldurrezko astea, Kultura, laburmetraia, laburmetraiak, luzemetraia, nostalgic z, zombie
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “Nola akabatu zombie bat? (Bideoa)”-ri buruz

  • Iepa Oier! Azkenian ikusi al huan Dead Sushi? Ahaztezina, ezta? Noboru Iguchin pelikulak urtero ekartzen dixkiye Donostia, hortaz, datorren urtean ere izango diyau japoniarran erokerikin gozatzeko aukera. Nik Machine Girl-ekin kriston aspertua hartu niyan, baina bigarren aukera bat ematia erabaki nitxon ta Dead Sushi-kin ondo pasa niyan. Parre pixkat in geniyan.

    Komedia ta beldurra uztartzen dituzten pelikulak oso gustokuak izaten dituk Beldurrezko Astian. Lehengo urtian Cockneys vs Zombies-en antzeko pelikula bat izan huan garaile: Lobos de Arga. Orduko hartan zonbiyan partez gizotsoak hituan. Baina formula berbera dek.

  • Oier Aranzabal

    Beñat! Dead Sushi lokura xD. Hire lagunak zer esan zian? Barkatu dik? Ziur hemendik aurrea ez dekela inoiz konbentzituko zinema juteko. Cockneys, esan nian, nei gustatu zitzaiten, hasierako hilobiko obreruan eszenatik ja abixatze baitzian nundik jun behar zian. Eta ideia bera, jubilatuak zombian kontra jartziana ta. Resultoia, dibertigarriya. Ikusiko dit ba Lobos de Arga. Zaitu eta ea topatze diaten beste halakon baten.

    • Lagun bakarra animatu huan azkenian ta beak ondo pasa ziyan, hortaz, arazorik ez. Halare, nere kriteriyuaz fidatzen dituk lagunak (gehienak behintzat). Nere ustez, aurtengo edizioko aipagarrienak Sinister ta Resolution izan dituk, bestiak generoan zaleentzat soilik hituan. Ea datorren urtekua hobia izaten deken. Laster arte, Oier!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude