Miren Arrizabalaga (EAJ): “Independentzia’ hitza ez dugu beste batzuen erraztasunarekin erabiltzen”

Miren Arrizabalaga (EAJ): “Independentzia’ hitza ez dugu beste batzuen erraztasunarekin erabiltzen”

Miren Agirrezabalaga

Beasaingo batzokian jaso gintuen Miren Arrizabalaga EGIko militanteak. Lagunak agurtu eta jangela aukeratu genuen, EAEko hauteskundeen baitan egindako hirugarren elkarrizketa egiteko leku aproposa zelakoan. Arrizabalagak AEBtan hartu zuen EAJko militante izateko erabakia, ipar amerikar diasporako Euskal Herrian, Boisen hain zuzen. “Maitemindu egin ninduten eta nire ideiekin bat egiten zutenez sartu egin nintzen”, dio neska gazteak. Kapitalismoan sinesten duela aitortzen du, nahiz eta, ñabardura batzuk aldatu behar zaizkiola deriotzon. Hona hemen #u21 serieko hirugarren pieza.

 

ELKARRIZKETA ZATIKA

1-Nolatan erabaki zenuen EGI gazte erakundean militatzea?

2-Klase politikoan sinesten duzu?

3-Gustuko duzun politikari bat?

4-Krisi ekonomikoa ala iruzurra?

5-Espainian esaldi bat etengabe erabiltzen da: “Hemos vivido por encima de nuestras posibilidades”. Hau ordea ezinezkoa da, herritarrei aukera batzuk ematen dizkigute eta guk erabili.

6-Zeintzuk dira gazteen arazo nagusiak?

7-Zergatik bozkatu behar dio 23 urteko gazte batek Iñigo Urkulluri?

8-Urkulluri entzun diogu goitik eta behetik, ezkerretik eta eskuinetik, baina oraindik ez dugu argi: Zer da independentista, autonomista, federalista?

9-EAJn ez al da independentzia tabu bat?

10-EAJ euskal eskuina bezala identifikatzen da. Ados?

11-Kapitalismoan sinesten duzu?

12-Norekin egingo zenuke paktua hauteskundeen ostean?

ELKARRIZKETA OSORIK

agirrezabalaga, EAJ, EGI, elkarrizketak, gazteak, hauteskundeak, iñigo, miren, Miren Agirrezabalaga, PNV, u21, urkullu, zuzeu, ZuzeuTB
ZuZeu

2012ko urriaren 21ean egingo diren EAEko hauteskundeen jarraipena egingo dugu aurrerantzean, ZuZeU21 izenpean. ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

39 pentsamendu “Miren Arrizabalaga (EAJ): “Independentzia’ hitza ez dugu beste batzuen erraztasunarekin erabiltzen””-ri buruz

  • Banekien azken hautagaia izango zela Bildukoa. Apustu bat irabazi dut. 🙂

  • hautagaia ez, elkarrizketatua esan nahi nuen 🙂

  • ZuZeu

    Egun on Milloneti.
    Bai, EHBildukoa izango da azken hautagaia halabeharrez. Arazo dezente izan baitugu hitzordua lotzerakoan. Ez beste ezergatik.
    Bide batez, lauen arteko tertulia bat egitea da gure intentzioa azken astean. Espero gustatzea.
    Mila esker!

  • Adi egongo naiz. Tertulia hori ederra izango da. Dena dela, lauren artekoa baino bosten artekoa beharko luke. Bosgarrena: Kerman mintzalagun.

    Eta apustuarena, aizu, kasualidadea izan edo ez… irabazi dut 🙂

    Tira, ez txartzat hartu, eta zorionak, gauzak oso modu fresko eta zuzenean plazaratzen dituzue-eta askotan.

  • Gustoa ematen du neska hau entzuteak! Hori da ideiak argi eta garbi azaltzea!

  • Bai horixe! Gauzak argi eta garbi dauzka eta halaxe azaldu ditu. Ezingo nuke esan duen guztiarekin adosago egon

  • HB sortu baino lehenago, Sabino Aranak argi utzi zuen zein den EAJren helburua:”Euzkotarren aberria Euzkadi da”, foru berreskuratzearekin batera, herri honen BURUJABETASUNA bermatzeko. Hori da EAJren helburua. HBkoen independentzia hitza (Sozialista), eta gure burujabetasuna ez dute zerikusirik. Beraz, ZUZEUk ohi bezala, galdera tranposoak egiten, kapitalismoarena bezala ( Zein da bidea?sozialismoa??) EAJrena kapitalismoaren barruan mundu gizatiarrago bat eraikitzea).Inoiz ez dut zure izena entzun Miren, ta lehen aldia da entzuten zaitudana, baina Napar jeltzale baten partez: zorionak!!

    • Gonzalo Etxague

      Ez dakit ondo ulertu dizudan, baina badirudi zure ustez independentzia idea sozialista dela eta foruetan oinarritutako burujabetza EAJren helburua. Egia esan bost axola dit zein den EAJren helburua, baina independentzia ideia sozilista dela esateko txakoli asko edan behar dira batzokian, eta gero patxaran batzuk aparte. Gainera, foruetan oinarritutako burujabetza karlisten aldarrikapena da, nik dakidala. Sabinok indepedentzia aldarrikatu zuen, gero posibilitibismoaren gaitzak hartu bazuen ere. Independentzia idea sozialista dela esatea inoiz entzun dudan aitzakiarik zitalena da.

  • Asko guztaztu zait elkarrizketa hau. Argi ta garbi ikus daiteke neska honek argi dituela bere ideiak, eta ez daukala beste gazte askok duten diskurtso leloa!!!

  • Hiru elkarrizketak ikusi ditut eta argi eta garbi, azken hau da argigarriena. Ideia zentzudunak ta ongi azalduak, proposamen bideragarriak eta Euskadirekikl konpromisoa.Aupa zu!!

  • Erantzun guzti-guztiak oso prebisibleak izateaz aparte -politikari denekin hala gertatzen da, OK-, sekulako patsadaz eta irrifarrea ahoan esandako hau kristorena iruditu zait:

    Kapitalismoan sinisten duzu?

    “Bai, argi eta garbi… Eredu aldaketa bat ez… Kapitalismoa zuzena da generalen, matiz batzuk…”

    Zuzena da generalen???? Baina ze adarjotze da hau? Nola generalen? Kapitalismoa ez da zuzena ezertan, boteredunen betikotzea suposatzen duelako gutxien dutenen aurrean. Ai ama.

    Hau bada EGIk eskain dezakeen onena -beraien onagatik diot-, ederki daude ba.

  • Argi eta garbia ez nuke ba esango. Gairik garrantzitsunean:
    – “Independentzia’ hitza ez dugu beste batzuen erraztasunarekin erabiltzen”
    – zergatik?
    – Ba ez dakit, nik ibiltzen det, haiei galdetuko beharko diezue

    Haiei? Nori, Pnv-koei? Ez dakit argia eta garbia non ikusten duzuen.
    #ilunaEtaZikina

  • IkerA,

    Uste dut Jokinen erantzuna irakurtzen baduzu argi geratuko zaizula zergatik den hori.

  • AiZAK!! Kapitalismoa badakigu ez dela perfektua, baldin badakizu argitu mesedez zein izango zen sistemarik hoberena, azken mende honetan historiak “salbadore” antikapitalista faltsu asko ezagutu ditu eta!

    • Amonamantangorri 2012-10-10 06:24

      Zok: Salvador izena aipatu duk eta, ez zakiat nola eta zergatik, baina niri aspaldiko latinoamerikar presidente sozialista baten izena etorri zaidak burura…
      .
      Kapitalismoa ez dela perfektua? Kapitalismoak aspaldi frogatu zian gauza batzuk perfekto egiteko gauza dela. Esate baterako, zentruan aberastasuna kontzentratu eta mixeria gorria periferiara eramatean, alegia, momentu honetan, GUREGANA. Euskaldunok ez gaituk beharbada sevillarrak bezain periferikoak, baina Alemania, erabakigune finantzieroak eta Europako Banku Zentrala urruti xamar zeudek gugandik.
      .
      Kapitalaren beste ezaugarri bat: etengabe merkatu berriak bilatu eta irenstea. Egungo egoeran, aurrezki kutxak, zerbitzu publikoak eta gelditzen den sektore produktibo publiko apurra dituk oraindik irentsi gabe dagoen merkatu bat.
      .
      Egungo krisi ekonomikoa krisi SISTEMIKOA da. Ez duk bolada txar bat, eta ez duk espainolen errua ere. Hori, nire ustez, ez duk oraindik jelkideen buru demokristauan sartzen. Ez goazak ongi EAJren programa ohiko errezeten bidetik baldin bazihoak: langabeziari aurre egiteko gazteentzako “praktika-kontratu” berria, enpresariei “lana eta aberastasuna sortzeko erraztasunak” eman eta gure lurra porlanez estali (zer dirurekin ordea, enpresariei hainbeste “erraztasun” eman eta gero?) Euskal Hiriarentzat hain garrantzitsuak omen diren azpiegiturak altxatzeko. Gaizki pentsatzen jarrita, administrazioa “argaltzeko” promesa anbiguo horrek ere susmo txarra ematen zidak… Eta hori, esaten ez dutena baina seguru eginen dutena kontatu gabe.
      .
      Alegia, Europan gu baino herri aberatsagotan egiten ari diren bezalaxe: lan baldintzak eta bizi kalitatea txartu, horrela denok lan kontratu bat eduki ahalko dugun esperantzarekin…

  • Josu, garbi hitzegin duena ez al zen Miren?
    Ta hala ere, Jokinen logikarekin, PSN autodeterminazioa edo gure estatua sortzeko aukeraren alde dago.
    http://es.wikipedia.org/wiki/Partido_Socialista_de_Navarra-PSOE#cite_note-ref_duplicada_1-0

  • Gonzalo Etxague

    Kapialismoak zein sozialismoak mounstroak sortzeko gaitasuna dute biek, baina kapitalismoak sozialismora hurbiltzean eman du beti onena, eta ez daukat batere argi gauza bera gertatzen ote den sozialismoa kapitalismora hurbiltzen denean.

  • IkerA:

    Burujabetza ez du autodeterminazioa erran nahi. Askoz haratago doa. Hasi hurrengo artikulua irakurtzen eta gero eztabaidatzen jarraitzen dugu:

    http://www.goizargi.com/2002/rtf/zerdaburujabetza.rtf

    Etxague:

    Badirudi txakoli gehiegi edan ditudala eta ez dudala ongi ulertu independentziarena ezta? Ez al da ba aldrebes izanen? Ez al zara zu izanen MLNVren beste ‘tonto util’ bat?MLNVren independentzia hitza (Chavezek, edo FARCek darabilten moduan) ez da Artur Mas-ek erabiltzen duen berdina.Independentzia ekonomikoaz (sozialismoaz) ari dira. Hori da MLNVren engainua, Euskadiren askapen nazionalerako mugimenduz mozorratutako talde komunista (marxista-leninista).Niri ez nauzue engainatuko, urte asko dira jada…Argi erraten dute hurrengo artikuluek (muestra txikia baino ez dira):

    http://pakitoarriaran.org/noticias/noticias-euskal-herria/3949-la-independencia-de-euskal-herria-es-el-primer-paso-para-un-verdadero-socialismo.html

    http://kimetzkolektiboa.org/2012/02/solo-el-socialismo-nos-llevara-a-la-independencia/

    Guzti hau kontuan izanda, ulertuko duzunez ez da erraza independentzia hitza erabiltzea, gaizki ulertuak egon daitezkelako. Horregatik ni erosoago sentitzen naiz BURUJABE hitzarekin.( nahiz eta kataluniarren independentzia hitza, hor bai, onartu eta babestu egiten dudan). Euskadin, hitz horri kuttu komunista kentzen diozuenean , seguraski gehiago erabiliko dugu.Zuen esku dago, kamaradak.

  • Eta zergatik Independentzia hitza ez dute erraztasunarekin aipatzen? Ez dutelako nahi? Oso ondo bizitzen diralako Espainiaren zapataren azpin?
    Ez dakit zer gertatzen zaien baina kanpaina honetan esaten ari dutenarekin guztiz harritua nauk.

    Euskara ez dela Euskal Herrian inposatu behar, Espainiarekin soberania partekatua nahi dutela…. Abertzale batek esango zitun gauzak dira?
    Benetan harrituta naukate,Nazionalista edo abertzale kontzeptuak baita itxurak egiterakoan baztertzen ari direlako.

  • Uste dut jende askok hemen ez dituela gauzak ulertzen edo ez dituela ulertu nahi. Niri argi geratu zait elkarrizketa entzunda Mirenen helburua independentzia lortzea dela (Espainia eta Frantziatik independente, baina europarekin subiranotasuna partekatuz ulertzen dut). EAJren helburua burujabetza izanik – gaur egungo diskurtsoan erabakitzeko eskubidea – independentziaz haratago doan kontzeptua dela iruditzen zait. Euskadi burujabe batek independentziaren bidea edo beste edozein bide hauta dezake, garrantzitsuena gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea errekonozitzea da beraz, eta gero ikusiko dugu zer nolako independentzia edo dependentzia nahi duen herriak.

    • Gonzalo Etxague

      Burujabetza independentziaz harago doala diozu, eta hala izan liteke teorian, baina praktikan zertaz ari gara? Burjabetza lortzeaz ala Espaniak gure burujabetza aitortzeaz? Ez da gauza bera, noski. EAJren helburua ez da errealista. Izan ere, burujabetza berreskuratzea zaila da, bide malkartsua, baina horretarako lehenedabizi Espainia konbentzitu behar badugu, ezinezko erronka da. Espainia aldatu behar al dugu, demokratizatu behar al dugu, errespetatu gaitzan? Ez al da, hain zuzen, Espainiaren izaera bortitza eta errespetugabe hori independentzia beharrezko egiten duena, ala? Baina Espania ezin da aldatu. Eta, gainera, Espania aldatzea ere ez da gure ardura, hori espaniarren ardura da. Horren aldean, burujabetza eta independentzia berreskuratzea errazagoa iruditzen zait. Espaniak berak errazago onartuko du gure independentzia elkarrekin eta berdinen artean elkarbitzea baino. Historian hamaika aldiz frogatu dute horrela dela.

      • Oso ona. Irakurri dizudan onena!
        Zure ustez Amaiur-Bildu-k ere zuk diozuna defendatzen du?

        • Gonzalo Etxague

          Baietz esango nuke, independentzia lortzeko konfrontazioa ezinbestekoa dela badakitela. EAJk ere badaki, baina ez dago ondorioak jasateko prest. Arazoa ez da Espaniarekin hitz egiten saiatzea ala ez. Bai, lehendabizi adostasuna lortzen saiatu behar da, erantzuna ezezko borobila izango dela jakin arren. Orduan, zertarako? Bada, oraindik sinisten ez duenak sinistu dezan (masa kritikoa sendotzeko), Espaniarekin hitz egiten jai daukagula, baina denbora eta indar asko xahutu gabe. Arazoa biharamuna da: Ibarretxe, adibidez, etxera itzuli zen triste, eta ikusteko daukagu nola jokatuko duen Masek Katalunian. Azken finean, Espainiaren ezezkoaren ondoren bi aukera daude eta egongo dira beti: 100 urtez Espania “konbetzitzen” jarraitzea ala aurrera egitea.

          • Asko xahutu gabe?
            Nire ustez, EAJ eta Bildu, duten denbora eta indar GUZTIA ari dira zuk diozun alferrikako horretan xahutzen. España konbentzitu eta demokratizatu nahian alegia.
            Bada garaia ondo diozun biharamun hori prestatzen hastekoa!

          • Gonzalo Etxague

            Ez dut esan alferrikakoa denik: masa kritikoa sortzeko beharrezkoa da, eta oraindik masa kritiko horretara jende asko ekarri behar da, konfrontaziorik eta sakrifiziorik gabe helburua lortzerik dagoela pentsatzen duten abertzale on asko baitaude. Horretarako indarra eta denbora beharrezkoak dira. erritmoak, noski, ez dira inoiz denon gustukoak. Baina orain arte EAJk eta Ezker Abertzaleak elkarri harrika xahutu dute denbora eta indarra, batez ere horretan, herri honetako kirol nazionalean. Eta gero eta abertzale gehiago, ezpal batekoak zein bestekoak izan, nazkatuta daude horrekin. Zorionez, alderdiekiko fideltasuna gero eta ahulagoa da, abertzaletasunarekikoa gero eta indartsuagoa, eta etorkizunean kea saltzen duen politikariarenak egingo du.

  • Txantxangorria 2012-10-09 10:50

    Guztiz ados josu eta xabierrek diotenarekin, eta ni ez naiz jertzalea
    Zorionak elkarrizketengatik

  • Sugar, zergatik ez dugun independentzia hitza erraztazunez erabiltzen? Hitz serioa delako eta ez edonola erabili beharrekoa!!!
    Gaur egun, “ezker” abertzaleari ahoa betetzen zaio independentzia hitzarekin eta errazegi erabiltzen dute!!! Independentzia hitz serioa da!!! “Ezker” abertzaleak edonola independentzia lortu nahi du, eta behin lortutakoan lanean hasi (edo ez). Aldiz EAJk lan egin nahi du egunez egun independentzia hortatik gertuago egoteko, pausuz pausu gure azken helburura eldu. Gure herrirako hoberena lortu nahi du, horretarako lana gogor eginez. Beste batzuk ere lanean jartzeko ordua dute jada!!!

    • Gonzalo Etxague

      Eta, zure gaitzespenak eta mespretxuak gorabehera, azaltzerik al duzu zergatik joan behar dugun barraskilo espainolen konpasean? Nik, egia esan, herri hau gero eta espainolagoa ikusten dut. Independentzia independentzia da, eta kito. Nahi duzu ala ez duzu nahi, eta kito. EAJ ez al da gauza serioez hitz egiteko gauza, ala?

  • Nork esan du barraskiloen konpasean joan behar dugunik? Nik diodana, pausuak segurtasunez emanak izan behar direla da, eta ez nolanahi eginak!!! Batzuentzat independentzia da helburu bakarra, eta ez du axola nola eta ze kondiziotan lortu. Neretzat aldiz, oso garrantzitzua da behin estatu libre bat izatea lortzen dugunean, estatu libre fuerte eta bideragarri bat izatea. Hori horrela izan dadin aurretik lana sendo egin beharra dago!!

    • Gonzalo Etxague

      Orduan, zergatik dira Osakidetza eta Ertzaintza erakunde erdaldunak, adibidez? Eskola publikoa eta hezkuntza saila erakunde euskalduna da, orokorrean, ez gabeziarik gabe. Beraz, edozein erakunde izan liteke. Zergatik ez dira besteak? Zein sinesgarritasun izan lezake EAJk bere kudeaketan horrela jokatzen badu?

      • Zorionak Gonzalo. Badirudi politika zer dan ulertzen hasia zarela.
        Fijatu al zara, zuk EAJ-koei esaten deutsezuzan gauza gehienak guk Pnv eta EhBilduri aurreko debate askotan esanak dirala:
        -Zergatik joan behar dugun barraskilo espainolen konpasean?
        -Nik, egia esan, herri hau gero eta espainolagoa ikusten dut.
        -Independentzia independentzia da, eta kito.
        -konfrontaziorik eta sakrifiziorik gabe helburua lortzerik dagoela pentsatzen duten abertzale on asko baitaude. Horretarako indarra eta denbora beharrezkoak dira. erritmoak, noski, ez dira inoiz denon gustukoak.
        -Baina orain arte EAJk eta Ezker Abertzaleak elkarri harrika xahutu dute denbora eta indarra
        -Zorionez, alderdiekiko fideltasuna gero eta ahulagoa da, abertzaletasunarekikoa gero eta indartsuagoa, eta etorkizunean kea saltzen duen politikariarenak egingo du
        -Baietz esango nuke, independentzia lortzeko konfrontazioa ezinbestekoa dela badakitela.
        -Espaniarekin hitz egiten jai daukagula, baina denbora eta indar asko xahutu gabe.

        IKARAGAARRIA!

        • Gonzalo Etxague

          Fermin, nik ezin zaitut zoriondu. Gauzak ulertu gabe jarraitzen duzu. Argi esango dizut zuetaz pentsatzen dudana: zuei independentziak eta Euskal Herriak bost axola dizue, zuen helburu bakarra arrazoi duzuela frogatzea baita, eta frogatu gabe ere, arrazoi duzuela jakitea. Dena pikutara joango da, baina guk arrazoi genuen eta horrekin pozik. Horregatik, nire hitzetan hala-holako adostasuna ikusi uste izan duzunean, bide eraikitzailetik abiatu beharrean, zirika eta erasoa aukeratu duzu. Horrek asko dio zutaz. Baina, hala-holako adostasuna? Ez. Aurreko batean esan nizuen zeuen gezurrak zuritzeko kontakizuna asmatu behar izan zenutela: zuek ez beste guztiok asimilatuak, zipaiok eta zer dakit nik zer gehiago ote garen. Arazoa ez da nik esaten dudana zuen diskurtsotik hurbil ote dagoen. Arazoa da nire esanak ez datozela zuek asmatutako kontakizunarekin. Horregatik pentsatzen duzu zentzuzko gauzak esaten hasi naizela. Ez da egia. Egia bestelakoa da: zuen kontakizuna ez da zuzena. Eta aurreko batean ere esan nizuen egiten dituzuen kritika asko oso bidezkoak eta beharrezkoak direla. Zinez pentsatzen dut herri mugimenduek politikariak fiskalizatu behar dituztela bide zuzena markatzeko. Ezker Abertzaleak jasan duen jazarpenak beti barneko batasuna lehenestera behartu gaitu ezinbestez, eta autokritika oro lekurik gabe utzi du. Orain lehen bezain beharrezkoa da kritika hori, eta pentsatzen dut Orreagaren hastapeneko asmoa hori izan zela. Nolanahi, gaur egun zuen taldeak ez dauka inolako kritika eraikitzailerik egiteko asmorik, areriotzat hartu dituzuen guztiekin konfrontazioa bilatzen duzuelako. Lehen esan dudan bezala, munduaren amaieran arrazoi izatea baino ez zaizue inporta. Tamalez, zomorroaren oskola aukeratu duzue, etsiaren eta gorrotoaren gainean ikusten duzue mundua.Penaz esaten dut hau guztia, benetan, abertzaleen zauritik odol gehiago isurtzen ikusten dudalako.

          • Xabier Makazaga 2012-10-10 09:09

            %100 ados, Gonzalo. Iparlazaleek ekarpen ederrak egiten ahal dituzte, baina tamalez, nik dakidanez behintzat, ez dituzte egiten.
            .
            Behin eta berriro luzatu dizkiedan bi galderaren erantzunaren zain nago oraindik:
            “Iparlazaleek zein desobedientzia zibil mota bultzatu eta gauzatu dituzue? Zein emaitzarekin?”
            .
            Gero eta esanguratsuagoa egiten zait haien isiltasuna horri buruz. Hara nola egin zuten abstentzio “aktiborako” deia (egun horretan mendira edo hondartzara joatearena, alegia):
            .
            “Oker egindakoa ez errepikatzearen garrantzia azaldu ondoren hausnarketaren lehen atalean, zer egin daitekeen aipatu nahi nuke bigarrenean. Erresistentzia zibilak egingarriak diren gauza txiki asko izan ditzake; kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak direnak. Horietako bat litzateke hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.”
            .
            Horietako bat abstentzio “aktibo handi” hori omen. Benetan aktiboa balitz bai, erresistentzia zibila litzateke. Mendira edo hondartzara joatea, ordea, nekez har daiteke erresistentzia zibiltzat. Ezta desobedientzia zibiltzat ere.
            .
            Dena den, argi dago erresistentzia eta desobedientzia zibilerako deia egiten dutela. Ez diet ikusi dei hori inon zehazten, ordea, eta horregatik luzatu dizkiet bi galdera horiek:
            .
            Jakin al daiteke “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, zein gauza txiki bultzatu eta gauzatu dituzten? Zein emaitzarekin?

          • Nire hitzetan erasoa sentitu badozu, ez da izan hori nire intentzioa. Duela asko erabaki neban zutaz pasatzea eta orain barriro erantzutea erabaki badot, zure azkeneko iruzkinak irakurri nebazanean hartu neban sorpresagaitik izan da.
            Zuk hor dinozuna “gure” poltikoek martxan jarriko balebe, herri hau duela asko, aske izango zala ez daukat dudarik.

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-09 17:08

    Bai, egia da. Gonzalo-k asko aurreratu du. Martxan hontan behin-behineko gobernu barruan ikusten diot. Ironiarik gabe esanda.

  • amonamantangorri: ez dut Salvador izena aipatu, salbadore ezik, kaka ez nahastu. Nik ez det Salvadorrik aipatu.

    • Amonamantangorri 2012-10-10 21:40

      Eta nik izenaz oroitu naizela esan dut, besterik ez. Kaka nahasten hasi naizela, nahas dezadan pixka bat gehixeago: XX. mendeko historia, erregimen komunista zanpatzaileez gainera, kapitalismoaren salbatzailez bete-betea dago. Oso salbatzaile efizienteak izan ziren gainera. Latinamerikan asko dakite horretaz.

  • Baina salbatzaile antikapitalistataz ari ginen ez kapitalismoaren salbatzaileetaz ez?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude