Martin Barriuso: “Drogak garuneko zikinkeriak botatzeko lagungarriak dira”

martin barriuso“Marihuana legala izan behar da, askatasun pertsonalagatik alde batetik, eta, bestetik, debekuak baimentzeak baino ondorio txarragoak dituelako”. Uruguaiko legedi berriak itxaropena ekarri die legeztatzearen aldekoei. Horietakoa da Martin Barriuso, marihuanaren aktibista eta cannabisaren ikerketarako Pannagh elkarteko bozeramailea. Cannabis konsumitzaileen klub sozialak antolatzen trebatu da, legearen marra gorrian dantzan. Epaileen aurrera nahi baino gehiagotan azaldu behar izan da. Izan ere, argi gelditu da gaiaren inguruan dagoen nahaste borrastea juridikoa. Pannagh-eko kideak aldi berean dira salatu eta salatzaile dira, marihuana lapurtu dietelako, baina aldi berean hori bera bazkideen artean banatzeagatik. Horrelako klub sozialen funtzionamendua arautze aldera, Eusko Legebiltzarrean gaia lantzen ari dira, eta Barriuso berak hartu du parte batzorde horietan.

Erabilerari buruz, drogek barru-barruan ditugun korapiloak askatzeko balio dezakeela argudiatzen du, “gure burua ez dezagun hain serio hartu”. Halere, ez da marihuana mitifikatzera heltzen, eta testuinguru batzuetan egin ditzakeen kalteak murrizteko pedagogia aldarrikatzen du. “Ez nuke inoiz zerbait berria ikasteko erreko, baina idazteko asko laguntzen dit”.

[Elkarrizketa osorik. Erreprodukzio zerrenda]

[Elkarrizketa galderaz-galdera]

1. Zeintzuk dira cannabisa legeztatzeko arrazoi nagusiak?

2. Zein estatu da eredu?

3. Hain ona bada, zergatik ez dute hemen eta orain legeztatzen?

4. Eusko Legebiltzarrarreko taldeak marihuanaren inguruan hausnartzen ari dira. Zer emaitza espero duzu?

5. Zertarako erretzen duzu, eta zertarako ez?

6. Zein pertsona ezagunekin erreko zenuke?

7. Marihuana: gizartea lotarazteko tresna ala iraultzaren txinparta?

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Martin Barriuso: “Drogak garuneko zikinkeriak botatzeko lagungarriak dira””-ri buruz