Marta Harnecker: “Bada estatistika burgesek neurtzen ez duten zerbait: duintasuna”

Marta Harnecker - Oier Aranzabal
Marta Harnecker – Oier Aranzabal

Soziologian lizentziatua izateaz gainera, Hugo Chavezen eta Cubako gobernuaren aholkulari izana da Marta Harnecker. Pentsalari marxista ezaguna bera, bertatik bertara ezagutzen ditu Latinoamerikan jazotako prozesu iraultzaile guztiak, eta  inoiz  ez du ahoan bizarrik izan autokritikarako. Azken hilabeteotan Euskal Herrira etorri da Gipuzkoako Diputazioak gonbidatuta, bertako panorama politikoak txundituta. Ez nekien Euskal Herrian ezkerreko koalizio batek hainbeste udaletan irabazi zuenik”, aitortzen du. Gipuzkoako udaletako karguekin izandako bilera baten ostean eskeini zion bere denbora ZuZeu orainkariari Chavezen figuraz, Maduroren etapaz, Cubaz eta Euskal Herriaz hitz egiteko, besteak beste.

Elkarrizketa osoa

Titular batzuk

  • “Euskal Herria ezaguna zen bere borroka nazionalistagatik”

 

  • “Euskal Herrian bizi duzuen prozesua hurbila zait, Latinoamerikan bizi ditugunen antzekoa baita”

 

  • “Alderdia dela egiaren jabea. Hori da hautsi beharreko lehen ideia”

 

  • “Herri batek ondo informatuta egoteko eskubidea du. Adierazpen askatasuna ezin da horren kontra joan”

 

  • “Chavez oso sentikorra, oso humanoa zen, baina oso kontraesankorra ere bai”

 

  • “Cuba erresistentzia eredu bat da guretzat”

 

  • “Cuban ez dizute esango ondo bizi direnik, bizi zaila dute, baina erresistitzen segitzen dute” 

 

+

‘Hugo Chavez, un hombre y un pueblo’, Harneckerrek Hugo Chavezi egin elkarrizketa sarean duzue irakurgai

 

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Marta Harnecker: “Bada estatistika burgesek neurtzen ez duten zerbait: duintasuna””-ri buruz