Lorea Agirre: “Euskararen normalizazio legeak deserosoak izan behar dira, jakina”

Lorea Agirre
Lorea Agirre

Euskararen normalkuntzarako politika ezbaian jartzen duen diskurtsoa ozen entzuten den garaiotan -baita ustezko euskaltzaletasunetik ere- oxigenoz betetzen dituzte birikak Lorea Agirreren hitzek (Beasain, 1968). Alderdi batzuk ‘Hizkuntzak askatasunean’ leloan laburbiltzen duten pentsaera biluztu du Agirrek, taxuz, gaur egun gutxik egiten duten bezala. Argudioz sendo jantzita, hizkuntzaren eta hiztunon egoeraz mintzo da, aldi berean aztergaiaren subjektu izateak daukan esperientzia pertsonalaz horniturik. Kazetari eta antropologoa izaki, Lorea Agirrek euskararen eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du Mondragon Unibertsitatean.

ELKARRIZKETA OSORIK (Youtube-ko erreprodukzio zerrendan)

ELKARRIZKETA ZATIKA

1. Globalizazioa: euskararentzako zer da, aukera, arriskua, biak?

2. Euskara normalizatzera beharrean bizirautera kondenatua dago?

3. Nola heldu da lehendakari abertzale bat euskara Euskal Herrian ez dela inposatuko esatera?

4. Euskararen aldeko diskurtsoan atzera egin dugu?

5. Kalean, tabernan… halako egoeretan euskara erabili ala ez buruhauste izan ohi zaigu. Gomendiorik baduzu? Zein da zure jarrera?

6. Etorkizunik badu euskarak estatu gabe?

7. GFAren “Gipuzkoa Berria” aldizkariak kritikak jaso ditu ez delako %100 euskaraz. Zer uste duzu?

elkarrizketa, euskara, lorea agirre, normalizazioa
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

8 pentsamendu “Lorea Agirre: “Euskararen normalizazio legeak deserosoak izan behar dira, jakina””-ri buruz

  • Beti bezain argi Lorea. Egun gris ta tontoetan, zure buruari “euskaraz ala ele bitan bidaliko diot?” galdetzen diozun horietan, zu entzutea bezalakorik ez dago. Izan ere, nik ere askotan astindu behar ditut minorizazioaren ajeak.

  • Estatua beharrezkoa dela esaten du eta berehala kontrakoa ere bai : estatua lortu aurretik, euskararena konpondu behar dugula. Orduan , konpondu badaiteke espainiarren (eta frantsesen) agintepean, zertarako behar dugu estatua ? Bata ala bestea, baina biak batera ez da posible.
    Euskararen normalizaziorako estrategia sinesgarri bakarra, gure estatua dela uste dut eta horregatik, Lorearen diskurtsoaren zati hau (6. puska), disparate bat iruditzen zait.

    • Disparatea iruditzen bazaizu, izan daiteke gaizki ulertu duzulako? Loreak dioenez, Estatu propioa izateak laguntzen du, eta nazio askoren desira litzateke erreminta hori edukitzea bere hizkuntzaren indarberritzeko. Baina baita ere dio, indar guztiak horretan inbertitu eta gauden egoeran gaudela, hizkuntza minorizatu horren alde ez badugu ezer egiten, jai daukagula (eta Irlandako adibidea jartzen du). Are gehiago, dio beretzako garrantzitsuagoa dela estatu propioa izan arteko denbora tarte horretan emango diren pausuak, ondoren emango direnak baino.

      Eta agian nik ere gaizki ulertuko nuen, eta bateren batek zuzendu nazala lasai asko.

    • gomendatzen dizut Txerra Rodriguezek gaur, zuzeun, eginiko sarrerako lehen bideoa ikustea. Zehazki, 8. minututik aurrera. Izan ere, bertan daukazu, estatu independiente bat lortu artean bideratu daitekeen politika eraginkor baten adibidea. Galdera da, bideoan aipatzen den politika gaur gaurkoz aplikatuko ez balitz, ze estatu eredu izango litzateke independentzia lortutakoan?

      • Urko; nik ez dut zalantzan jarriko ezer egin behar ez denik. Baina Loreak ez du esaten estatu propioa izateak lagunduko lukeenik. Berak esaten du, beharrezkoa dela, eta ni horrekin bat nator. Disparatea iruditzen zait hori esan ondoren (edo batera) normalizazioak aurrera egiten duenean, estatua beharko dugula. Ba ez . Estatua beharrezkoa bada, orain da beharrezko. Bestela, Irlandakoa gerta dakiguke hemen ere bai. Hau da, okupazioaren ondorioz hizkuntza galtzea eta estatua berreskuratzerakoan, beranduegi izatea.

        • inoiz estatua berreskuratzea lortzen badugu, noski…eta bideoa ikusiko dut. Mila esker.

        • Nik ulertzen dudanez, hauxe dio: normalizazioan aurrera egin ahala estatu baten beharra dugu hizkuntza hegemonikoa izan dadin, baina, funtsa lehen ideian jartzen duela, hau da “normalizazioan aurrera egin ahala”. dena dela, uste dut Lorearentzat estatuaren ideia hori hizkuntza funtzio guztietan euskara hegemoniko izan dadin beharrezko tresna dela. Eta normalizazioan aurrera egitea funtzio hegemonikoak irabaztearekin lotzen duela.

          • Nahi nuke nik Lorea Hizkuntz Politikako arduradun.
            Oso diskurtso zentratua eta zuzena iruditu zait. Itzulinguru gutxi. Bereziki bikainak iruditu zaizkit Estatuez, gure Estatua lortzeaz eta emakumeen borrokaz esaten dituenak.
            Irlandaz esandakoa ere biribila: “Estatu bat irabazi zuten baina nazioa galdu dute”. A ze egia! Gordinegia gure arteko askorentzat akaso.
            Gertutik jarraitzeko moduko emakumea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude