Joseba Irazokiren azken klipa: “Esperoan daude”

Joseba Irazoki
Joseba Irazokiren zuzeneko bat inoiz ikusi baduzu, badakizu zertaz ari naizen. Bera bakarrik jendearen aurrean, banda osoarena eginez. Izerdia. Bonbo kolpeak, taupadak balira bezala. Eta nola ez, kitarra hots ikaragarria. Hori baita Irazoki guztiaren gainetik: edonor harritzeko gisako kitarra jolea. Oso banda. Hona hemen bere azken bideo klipa.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.