Alessio Rastani: “Gauero amesten dut atzeraldi ekonomikotik aterako dudan etekinarekin”

Alessio Rastani: “Gauero amesten dut atzeraldi ekonomikotik aterako dudan etekinarekin” –

Londreseko burtsako ahoberorik handiena behar du izan Alessio Rastanik. Hala izan bedi. BBCn lasaitasun osoz iragarri du hurrengo urterako krisia areagotu egingo dela eta berak hortik etekina ateratzearekin amets egiten duela.

“Nire lanean dabiltzanei berdin zaie egoera konpondu ala ez, diru etekina lortzea da helburu bakarra” eta “gobernuek ez dute ezer kontrolatzen, Goldman Saches egiten du”. Bi esaldiak batuz bakarra ondorioztatzen da: Helburu bakar diru etekina lortzea dutenek kontrolatzen dute mundua.

Gordintasun osoz azaldu zuen Alessio Rastani “trader-ak” hau guztia BBCko aurkezlearen harridurarako. Rastanik gizartea kontrolatzeko nolabaiteko gaitasuna dutenen sentiberatasun gizatiar gabezia erakutsi zuen. Dardarka hasteko aitorpenak egin zituen.

Kosta ala kosta, giza eskubide eta behar guztien gainetik aberastasunak lortzearen apologia egin zuen gizon honek. Ez balira bezala bera bezalako pertsonak burtsako jendilajearen handinahien biktimak. “Prest egon zaitezte”, dio burtsa jokalariak, “urtebete barru milioika pertsonen aurrezkiak desagertu egingo dira eta”. Jakina, bera eta bera bezalakoak izango dira (eta izan dira) mundua hankaz gora jarri duen zuloa sortu dutenak. 

Orain arte ezagutu dugun bizi kalitea arriskuan dagoela ezin da zalantzan jarri. Gurpil zoroak jango gaituen dago ikusteko. Kontsumoak mugitzen duen munduan ez da dirurik egongo produktuak erosteko. Etengabeko hazkundea gelditu beharko da. Nork ordainduko du hori? Badakigu erantzuna aspalditik. Eta, kezkek familiak itotzen dituzten bitartean, telebistan elkarrizketatzen duten harroputzak dio berak hortik etekina aterako duela, horrekin egiten duela amets, eta beldur izan behar garela.

Azkena: gizon zintzoa pozez zoratzear da, izan ere, aurretik azaldutako guztia “hasiera besterik ez da”.

Alessio Rastani: “Gauero amesten dut atzeraldi ekonomikotik aterako dudan etekinarekin”
alessio rastani, bbc, burtsa, Ekonomia, elkarrizketa

2 pentsamendu “Alessio Rastani: “Gauero amesten dut atzeraldi ekonomikotik aterako dudan etekinarekin””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude