Europak Espainia zigortu du Martxelo Otamendiren tortura kasua ikertu ez zuelako

Europak Espainia zigortu du Martxelo Otamendiren tortura kasua ikertu ez zuelako

2003ko otsailean Egunkaria itxi eta segidan Martxelo Otamendi berri-papereko zuzendariak torturak salatu zituen, beste atxilotuetako batzuk egin bezala. Espainiako Justiziak, ordea, ez zituen salaketak eta espetxe medikuen txostenak tortura froga gisa aintzat hartu. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, gertaeretatik 9 urtera, Espainiako estatua zigortu du Otamendiren tortura salaketa horiek behar bezala ikertu ez zituelako. 24.000 euroko ordaina emango dio Espainiak Otamendiri. 2010 urtetik hona hirugarren aldiz zigortu dute Espainia euskal herritarren tortura salaketak berme judizial guztiekin ez ikertzeagatik.

Estrasburgoko Auzitegiaren oharra.

Gaiaz galdetu genion ekainean ZuZeun.

Espetxeko inkomunikazioa amaitu eta kalera irten zenean horrela azaldu zizkien tratu txarrak komunikabideei:

Europak Espainia zigortu du Martxelo Otamendiren tortura kasua ikertu ez zuelako

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra