El Drogas [trailerrak]

El Drogas [trailerra] –

Natxo Leuza nafarrak zuzendutako dokumentala Zinemaldian emango dute, Irizar sarietarako lehian egongo da, eta ondoren, irailaren 25etik zinema aretoetan estreinatuko da “El Drogas”. Barrikadako sortzaile eta 3 hamarkadatan zehar lider ohia izandakoaren 80 minutuko dokumental honetan gertukoak, Mamen Irujo, Gari eta Araia seme-alabak, Marino Goñi eta José Landa lagunak  eta Rosendo, Fito, Christina Rosenvinge, Carlos Tarque, Javier Gallego, Kutxi Romero edo Gorka Urbizu ikusiko ditugu eta horixe, hemen trailerrrrrrra!

Natxo Leuzak zuzenduriko dokumental biografiko bat da, Enrique Villarreal Armendariz “El drogas” Txantrearra da protagonista. Gidoia Leuza eta Alex García de Bikuña, María Guzmán Ligorit, Rosa G. Loire, Iñaki Alforja, Mikel Salas, Danel Ciaurriz, Fermín Urdanoz eta pertsona askoren lana da. NARM Films-ek ekoiztua, Marmoka Films, EiTB, Nafarroako Gobernua. Zinemaldian ikusiko da esan bezala, Irizar sarietarako lehian, eta ondoren, irailaren 25etik zinema aretoetan.

Natxo LeuzaNatxo Leuza zuzendari iruindarrak pribilegiotzat du Enrique Villareal ‘El Drogas’-i buruzko dokumentala protagonistarekin elkarlanean sortu ahal izatea. Leuzak 2007an ezagutu zuen musikari nafarra, Barricada taldearen 25 urteko ibilbidea jasotzen zuen DVDa filmatzen ari zela. Txantreako artista berehala iruditu zitzaion pertsona berezia eta interesgarria, eta urte batzuk beranduago, berari buruzko dokumental biografikoa osatzea planteatu zionean eta haren baietza jaso zuenean, giza erretratu horretan ahalik eta maitasun gehiena jartzea erabaki zuen.

“Enrique bihotz hutsa da, guztiari baietz esaten dio eta sekulako erritmoa du, ez dago hari jarraitzerik”, dio zuzendariak.

Artistaren ibilbide historikoan eta bizitza pertsonalean sakontzen du istorioak. Txikitatik oker ibiltzeak eman dion ikuspegi desberdinaren abantailaz ari da dokumenala. Pertsonaia bihurri honen jarduerak material ugari eskaini die Natxo Leuza eta Alejandro Garcia de Vicuña gidoilariei. “Bihotza erabat ireki eta bere bizitza kontatu digu”, dio Leuzak.

Festival de San Sebastián

El rogas Trailerra

Seriefiloa naiz.