Dialoguer entre ennemis (Josu Urrutikoetxea-Colloque international-Assemblée nationale)

Dialoguer entre ennemis – Etsaien artean hitz egin – 

Dialoguer entre ennemis – Colloque international – Assemblée nationale

Parisen, Frantziako Asanblean antolatu dituzten jardunaldietan. Sebastien Nadot diputatuak eta Michel Wievorka soziologoak antolatu dituzte mahai inguruak, La Bande Passante elkartearekin batera. Nazioarteko gatazka ezberdinetako esperientziak hizpide, bi egunez; besteak beste, Israel eta Palestina, Kolonbia, Ipar Irlanda eta Kongoko egoerakEtsaien artean hitz egin” izenburupean. Izen handiko hizlariak izango dira.

Josu UrrutikoetxeaBrian Currin nazioarteko bitartekaria, Veronique Dudouet Berghof fundazioko zuzendaria, Caroline Guibet Lafaye filosofo eta soziologoa, eta Judyta Wasowska HD zentroko kidea.

Etsaien artean hitz egin – Dialoguer entre ennemis – Josu Urrutikoetxea, Brian Currin nazioarteko bitartekaria, Veronique Dudouet Berghof

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

8 pentsamendu “Dialoguer entre ennemis (Josu Urrutikoetxea-Colloque international-Assemblée nationale)”-ri buruz

  • Irakurri berri dut Julen Madariagaren autobiografia. Oso interesgarria.

    Hor Josu Urrutikoetxearekin izandako tratua kontatzen du. 80 hamarkadan berarekin izandako elkarrizketa batean, nonbait okurritu zitzaion Juleni esatea (eta kontuan izan dezagun Madariaga marxista zela) sobietarrak eta txino-komunistak inperialistak zirela. Ba hau ez bide zitzaion batere gustatu Josu Urrutikoetxeari. Komentario hori eta gero, Urrutikoetxearen abegi txarra eduki omen zuen.

    Gero, estradizioak zirela eta, espetxe eta espetxe gela berdinean koinziditu zuten. Urrutikoetxeak ahier ideologiko berdina erakutsi zion. Julenek komentatzen zuen hiru zirela ziegan eta hirugarrenak, Urrutikoetxearen aginduz, etengabe ari zitzaiola belarria jaten, gaizki esaka, eta abar. Oso gaizki pasa zuen Julenek. Patioan, gainera, pasia egitean, Josuk, matoi-mafioso baten moduan, berarekin tupust egiten zuen.

    Benetan gauza ikaragarria iruditzen zait Josu Urrutikoetxea aitona onkote baten moduan saldu nahi izatea; Mikel Antza famili aita paregabe bezala saldu nahi izan diguten bezala (bera zen ETAko buruzagi politikoa Miguel Angel Blanco bahitu eta erahil zutenean).

    Eta gero mahai inguru horren iragarpena. Non azaltzen da hor benetan “etsaien arteko” elkarrizketa? Bakarrik ageri da Josu Urrutikoetxea, eta beste edo beste aldekoak non?

  • beste aldekoak Madrilen … Libertad! oihukatuz …

  • Atzo, Euskal Herriko gatazkaz Frantziako Asanblean, Josu Urrutikoetxeak esandako pasarteak.

    “Dolu dut, eta samina eragiten dit, gatazka bortitzaren amaiera beranduegi iritsi izana. Indarkeriak, zeina ez baita berez inoiz helburu izan, zoritxarrez galera itzulezinak eta bi aldeetako biktimak eragin ditu, eta ezinbestekoa da denak aitortzea”.

    “Indarkeriaren amaiera gogoeta politikoen emaitza da, baina etikaren arloa da hemen lehentasuna. Tamalez, luzaroegi ez zaio behar bezalako arretarik jarri alderdi horri, etengabe larriagotu den elkarrenganako bortizkeria zurrunbiloaren ondorio gaiztoengatik. Zurrunbilo horrek sorgortu egin gaitu, alde batekoak zein bestekoak, besteak bizi zuen sufrimenduaren aurrean”.

    Zenbait kontsiderazio horrelako adierazpen batzuen aurrean.

    Lehena, noski, Josu, gogorkeria ez dela helburu izan, gogorkeria bitarteko izan da etsaia eta Euskal Herria ETAren ukabil estuaren azpian edukitze arren, sofrikarioa eta beldurra eraginez. Asmo totalitario batek gidatu du gogorkeria, horretan konforme, Josu.

    Bigarren, etikarena ez da sekula aipatu ETAren kontsiderazioen artean gogorkeria uzteko unean. Eraginkortasun politikoa aipatu da, gogorkeriaren bideak ez zuela jada balio politika egokiro baldintzatzeko, alegia, kontraproduzentea zela. Hori da ETAk eta ezker abertzaleak esan duena. Orain, noski, etika aipatu behar da, bestela ETA eta ezker abertzalea negargarri gertatzen direlako.

    Hirugarren, txalotzekoa da Josuk onartzea “zurrunbilo horrek sorgortu egin gaitu, alde batekoak zein bestekoak, besteak bizi zuen sufrimenduaren aurrean”. Gehiegitxo iruditzen zait “beste aldeko”en izenean hitzegitea eta zeinek Josuk berak. Ez, utz dezaiegun beste aldekoei esaten ea benetan hori gertatu zaien. Baina konforme, bestearengan eragindako sufrimenduaren aurrean zuek, ezker abertzalekoak, sorgortu eta insensibilizatu zarete, ez duzue inolatan ikusi. Bai presoen sufrimendua baina ETAko presoek eragindako sufrimendua inolatan ere, hori ez duzue ikusi (eta oraindik ez duzue ikusten, ongi etorriak eratzen baitituzue).

  • Benat Castorene 2021-05-26 17:00

    Bentazar Jauna, arratsalde on. Momentuz hasiera baizik ez dut aditu. Bistakoa da ariketa horretan autokritika eta autojustifikazio badela orobat.
    Baina bestela izaiten ahalko ote zen? Ez ote diozu gehiegi galdatzen horrelako gizon bati?
    Bestetik egundaino antzeko gizon anbiguorik ere ikusi ote duzu inoiz agertzen aurreko aldean?
    Bentazar jauna iduri jokolari gaisto bakar bat zegoela zuretzat partida horretan eta existitu ez balitz mundurik hoberenean batean biziko zinatekeela.

  • Ene Castorene, bizi behar zen orain dela ez hainbeste urte Gipuzkoako herri batean ikusteko nolakoak jasan behar izan zituen populazioaren gehiengoak ezker abertzaleak, Josu Txekorraren manupean, eragindako ekintzengatik. Ikustekoak ziren beraien manifak eta mitinak, gorrotoz, espantuz eta garraisiz apainduak, beren buruzagien mezu eskandalosuak eta hilketa eta erasoen aurrean erakusten zuten hipokresia zinikoa… Kaleetan nola ezker abertzalekoak ez ziren kargu politiko guztiek, bai, Castorene, guztiek, PP, PSOE, EAJ, EA, ezker batukoek eta mugimendu bakezaleen militanteek jasotzen zituzten irainak, hostikoak eta beste… Ezker abertzaleak Euskal Herriari egin dio gerra bortitza. Eta gainera, horren arduraduna, orain bakezko jantziz azaldu nahi duena, Eusko Legebiltzarrean, ETAk dozenaka jende kalean erahiltzen zituenean, Giza-Eskubideen batzordean kokatu zena, bere otso-odoltsu aurpegia erakusteko horrelako foro batean… Mesedez, Castorene, bizi izan ditugunak aintzakotzat hartu eta errespetatu eta ez pentsa nik esandakoak inolako pasioak eramaten dituenik. Gauza ziertoak dira eta hemen diren guztiak enplazatzen ditut gezurra direla demostratzeko, hori ezinezkoa delako. Estatuak 80 hamarkada bukaeran utzi zuen gerra zikina eta bai torturak eta atxiloketa funtsgabeak egin zituen, baina hauek guztiak ezin daitezke konparatu “sufrimentuaren sozializazioa”ren estrategia pinpiranak ekoiztu zituen bazter guztietan hedatutako astakeriekin.
    Gainera, hemen gezur ustel bat doa Josu Urrutikoetxearen zinismoarekin batera, bi alde zeudela… Inolaz ere, hemen gutxienez hiru alde egon ziren, estatua, ezker abertzalea eta gainontzekoak, Euskal Herritar gehienak. Baina gehiengoa ez du aipatzen bestela bere erakundeak eramandako estrategia larrugorri gertatuko bailitzateke, herririk gabe, hori bai, milaka fanatiko odol eta irain goseen aldekotasun bipilarekin.
    Josu Urrutikoetxeak bere burua zuritzeko erabiltzen dituen trikimailuak iragandako sofrikarioaren beste mugarri bat besterik ez da. Zenbat jende joan da zulora tipo horren ardurarengatik? Zer gertatu zen Carmen Tagle estatuko fiskalarekin bera insultatzeko atrebentzia edukitzeagatik? Hiltzaile talde baten hiltzaile-buruzagiaz ari gara Josu Urrutikoetxearekin eta hobe luke, gizatasunaren eta humanitatearen hobebeharrez, isilduko balitz eta gelditzen zaizkion urte mixerableak apaltasun gorde batez igaroko balitu, lekuko txindatasuen ondoan ozenkeri eta nazkagarrikeri horiek adieraztea baino.

  • Beñat Castorene 2021-05-26 23:07

    Bizi izan dituzuenak aintzakotzat hartu eta errespetatu nahi ditut. Badakit ez ditutala aragian sentitu zuek bezala.
    Baina goiko ene iruzkinean errana ezin dut mantendu baizik.
    Zer deritzotzu Jose Iriarte Bikilaren lekukotasunari buruz?

  • Ene Castorene, konforme ia guztiz zurekin, baina gauza bat ñabartu nahiko nuke; nik ez dut esaten ezker abertzalekoak-ETAkoak-Josu Urrutikoetxea bera gaizto bakarrak direnik, baina bai gaizto gailenak eta nabarmenenak, beraien kondaira erakusten duen bezala. Hilotzen kopurua, presoak, derrota politikoa eta ETAren desagerpena horren lekuko.
    Bikilari buruz zer pentsatzen dudan? ETAtik ezker-mutur espainolera eta hemendik ezker abertzalera iragandako bat dela. Baina bere bidai politiko guztian ETAren helburu eta ikuspegi berdina partekatu izan du: Euskal iraultza mundu iraultzaren parte bat zelaren ideia. Beste garai bateko ikuspegi hau, 60 hamarkadan hazi zena gerra-hotza eta askapen mugimendu komunistekin garatu, orain arte iraun du gure artean, zoritxarrerako. Hondare horrek abertzaletasuna erdibitu, indar nazionalak xautu, kausa nazionala desprestigiatu, espainolistei arrazoi morala eman eta gure herria hondamendira eramaten saiatu da. Jainkoari eskerrak, azken hau ez da gertatu. Baina zinez desgrazia bat iruditzen zait ustez dugun bigarren alderdi abertzalea iturri horietatik edatea. Gure artean dagoen Troiako zaldi bat da, ikusten ari garenez behin eta berriz.

  • Benat Castorene 2021-05-27 22:31

    Milesker berriro erantzunik. “Eman zezarri zezarrena” Bikilaren liburuan zegoen autokritikari eta etikari buruzko gogoeta hasierari egiatasun aire bat kausitzen diot.
    Gisa guziz, ez naiz gai eta sekula izanen historio tragiko horren funtsean argi ikusteko.
    Hala ere iduritzen zait autokritika egiten entseiatzen den militante politiko bati ezin diotala eskatu mirakuluz nik bezala bezala pentsa dezan. Batez ere burua denbora berean mailukatzen badiot ene aldetik nik arrazoi osoa ukan dutala beti.
    Ezagutzen duzuia bederen etar bat edo testu bat zuretzat egiazko autokritika egin duenik?