--------------------------------------- 1 HASIER ETXEBERRIA Iturrino Handia --------------------------------------- 2 Liburu honen salneurria: 3,54 €. Ordainketa egiteko, edo liburu gehiago eskura- tzeko: http://susa-literatura.com/ebook © 2007 Hasier Etxeberria © edizio honena: Susa cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatu http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu Lehen edizioa paperean: 2007ko otsaila Edizio hau: 2011ko ekaina Susa: 317 posta kutxa / 20800 Zarautz Adoain Aita 92 / 31015 Iruñea Zubitalde 21 / 48195 Larrabetzu Telefonoa: 943 83 26 55 Elektroposta: susalit@armiarma.com Webgunea: http://susa-literatura.com --------------------------------------- 3 Jon Peli eta Sarari, handitutakoan, mundua ez zela eurekin batera jaio uler dezaten Dakiguna egiten dugu, zer egiten dugun jakin baino lehen. CHARLES OLSON --------------------------------------- 4 Astelehena Zeuknahi bezala egingo ditugu hemen gauzak, baina gero ez ibili niri kontuak eskatzen. Zeuk ja- kingo duzu zertan zabiltzan. Azken finean, noiz- tik ezagutzen zaitut? Hilabete t’erdi? Bi hilabete? Askoz gehiago ez behintzat. Ate horretatik barru- ra sartu eta futbolinaren ondoko mahaian eser- tzen ikusi zintudanean, berehala esan nion Plas- mari, - Dedio, Josetxo, kanpolarrosa bat sartu zai- guk oraintxe bertan tabernara, morroi horrek non dabilen ere ez zakik batere. Baina, jakina, Plasmak ez zion ezer erantzun nik esandakoari. Badakizu nolakoa den hori ta- berna kontuetan, bezeroa beti bezero lehenbizi, eta kalterik ez dakar berri batek, ezta telebistan agertzen den zu bezalako zomorro harrigarria izanda ere. Ardura gutxi horrek Plasmari, baldin eta edandakoa ordaintzen bazaio. Baina eskuzapia sorbaldan zintzilikatzeko moduak eta barraren ostetik zure mahaira era- man zuen pausoak erakusten zuten ederki ani- --------------------------------------- 5 malia exotikoa zinela gure kaiola honetara eto- rria. Karramarro gorri bat baizik ez karramarro berdeen artean. Ahoa ireki ez arren nabaritzen zitzaizun hori, zu ez zarela hemengoak bezala- koa, ala bai? Nola aukeratu zenuen Bar Villanubla hau ate- tik barrura egiteko? Ez dago, ba, aukera gutxi ta- berna kontuetan. Zerk ekarri zintuen gure bazter galdu honetaraino? Hiri osoan ez dago Juan XXIII gure auzoa baino aldrebesagorik. - Zeharo galduta behar duk ibili, txikito. Horixe pentsatu nuen zure amerikano itxura triste horrekin ikusi zintudan lehenengo aldi har- tan, ehun kilotik gorako morroskoa eginda. Guk ikusitako goserik ez duzula ezagutu daukazu be- gietan idatzita. Ez zahar eta ez gazte, bizitzaren erdira hortxe-hortxe iritsita zaude, hala ere. Za- harra oraindik ez, baina nahi bezain gazte ere ez. Ez,ez dira hiru hilabete ere izango, eta ematen du denbora horretan auzoko egin zarela, ni neu bezainbeste, gutxienez. Ematen du beti eseri za- --------------------------------------- 6 rela leku honetan, futbolinaren ondoko mahaian, baina benetan zer daki hemen inork zuri buruz? Telebistan agertzen zara noizean behin, ez dago- ela jakiterik noiz eta nola, esaten dituzu hiruzpa- lau kontu ulertezin eta gero, klik, desagertu egi- ten zara pantailatik, mirakuluz bezala, hurrena ate horretatik barrura agertzeko, eta ia egunero gainera. Ateratzen duzu paper edo libururen bat eta akabo, monsieur le journaliste dirudizu, ira- kurtzeko janzten dituzun betaurreko arraro ho- rien gainetik gu denoi begira jarrita. Monsieur le scientifique ere izan zaitezke, baina esango nuke, artista-nahitik gehiago duzula zientzia gi- zonetik baino. Ez dakit, ez dakit, babesten zai- tuen isiltasun horretatik guri denoi begira, ma- morro bitxiak bagina bezala... Zeuk ez duzu ezer esaten. Mutua dirudizu. Nahi baduzu, segi isilik, ez zaitu hemen inork be- hartuko, nahi ez baduzu ez ezer erantzun, ez esan ezer, gorde ongi zeure kontuak, baina nik nire gauzak aitortu behar badizkizut, zeuk ere kontatu beharko zenidake niri zerbait. Telebista barruko hori nola izaten den, esaterako. Edota familiarik ba ote duzun. Ez dirudi daukazunik, --------------------------------------- 7 bestela ez zinateke hona hainbeste etorriko. Fa- miliak asko mozten ditu zu bezalako hegazti baten hegalak. Baina esazu zerbait, bestela ez du jokoak ba- lioko, ez baitidazu ukatuko badela hemen zerbait ondo lotu ezin daitekeena, ezen, zer egiten du zu bezalako ongi ohitu batek taberna ziztrin hone- tan sartuta? Oker al nabil, mon ami? Zer duzu ezkutatzekorik? Ez da nire kontua izango, horrai- no badakit, baina zu bezalako morroskoa guga- na hurbiltzen ibiltzeko, bada zerbait. Ala ez? Ez jarri artaburu aurpegi hori. Irri egiten dida- zu begien aurrean. Nahi duzun bezala, zeuk ikusi, nahi duzuna egingo dugu hemen, zeu zara journalistaeta eskritorea, baina ez da oso samu- rra egiten ia ezagutzen ez den bati norberarenak kontatzea. Gainera, zeuk eskatu bezala, xeheta- sun guzti-guztiekin, - Zer kontatzen didazun baino, nola konta- tzen didazun da garrantzizkoagoa -esan zeni- dan. Tratua egin genuenean izan zen hori. Ez da hala, mon ami? Nik esatekoak esan eta zuk eda- tekoa ordaindu. Horixe egin genuen tratua. --------------------------------------- 8 Ezerbaino lehen, zer da zure izen arraio hori? Nondik atera duzu? Nork jarri zizun horrela? Amak ez, behintzat, amek ez dute egiten halako akatsik haien erraietakoekin. Ez nuen zeu ezagu- tu arte sekula aditu. Bai izen arraroak gaurko egunean jartzen dituztenak, hainbeste Haritz eta hainbeste Irati. Zer da zure hori? Izena, abizena ala ezizena? Eta edateko beti eskatzen duzun beste kaka zahar hori? Non ikasi duzu halakorik edaten? Oslon? Zer demontre da edabe hori? Ederra jar- tzen zaio muturra Plasmari frenadola hartu nahi duzula esaten diozun bakoitzean, zuk ez zenion entzungo, baina, - Maritxukeria alu bat -esaten du marmarka beti-, taberna hau ez da Ritz hoteleko kafetegia, hemen garagardoa edaten da, edo ardoa, edari normalak, eta gehienez ere kubalibrea... Xanpainaren ostetik garestienen artekoa de- lako zerbitzatzen dizu eskatzen diozun kaka zahar hori, bestenaz aspaldi zinen antzarak fe- rratzen. Ederki dakizu hori honezkero. Ala ez? Ez --------------------------------------- 9 al diozu oraindik hartu leku honi tankerarik? Ez al zara oraindik konturatu non zabiltzan sartuta? Ez al dituzu ikusi Plasmaren purrustak frenadolaes- katu eta laranja zuku naturala egin behar izaten dizun bakoitzean? Santu eta Ama Birjina guztiak dardaraka jartzen ditu han zeruan eta hemen lu- rrean ere bai. Eta gero zure apeta horiek guztiak: kristal finezko sagardo-edalontzi handia, izotz pusketa lehorrak, hatz t’erdi vodka, ez gehiago, Absolut markakoa gainera... Dedio, ez al dakizu mundu guztiak bezala destornilladorea eskatzen? Laranjazko Kas eta vodka apur bat eta kito. Zuk, ordea, frenadola behar, laranja zuku naturalarekin. Egunen ba- tean botilarekin emango dizu Plasmak buruaren erdian. Hobe duzu haren itzaletik ederki gorderik ibilita. Alferrik izango dituzu zure manera fin ho- riek, hainbeste egunon, hainbeste otoi eta hain- beste eskerrik asko. Frantziarra dirudizu euskal- duna baino gehiago, arraioa. Igual horixe izango zara, gainera, frantziar lepagorri bat. Nola jakin, ez baduzu ahoa irekitzeko asmorik nik hitz egin bitartean? Hau da marka, hau, eta orain, dedio, --------------------------------------- 10 eskadazu bermut txiki bat, ahoa lehortzen hasia zait eta. Etabeste kontu hori? Nik ez dakit zer liburu mota egin nahian zabiltzan, zeure arazoa da hori ere, baina ur gutxiko iturrira etorria zara edari garbi bila, mon ami. Meatze gutxi meategi hone- tan, hori eduki argi hasi baino lehenagotik. Iturrino Handia ote nintzen galdegin zenidan, eta nik baietz. Zer esango nizun, ba? Horixe naiz ni, Cosme Iturrino, duela mila urte The Great Itu- rrino esaten zioten huraxe bera. Mundu guztiak badaki hori hemen, Juan XXIII honetan, ikusten bainaute kalean pasatzen eta, - Agur Handia! -esaten dit baten batek. - Bonjour Magnifique! -besteren batek. Hala ere, jar ezazu nire izena cez zuzen eta behar duen bezala idatzita: Cosme. Halaxe has- ten baitira gauzak okertzen: idazten da izena gaizki eta gero kontatzen den guztiak ezin du esan egiarik. Cosme, cerekin, beraz, karik ez ze- goen-eta bataiatu nindutenean, geroko kontuak dira ka horiek guztiak. Nire garaian kilometroa --------------------------------------- 11 idazteko bakarrik erabiltzen zen ka letra. Kiwiak ere geroztikako asmakizunak dira. Liburu bat egin nahi duzu nire kontuekin. Ederki. Nik kontuak esan eta zeuk idatzi. Ez dago batere gaizki. Baina zertarako behar da beste li- buru bat munduan? Ez al dira lehendik ere gehie- gi? Nor sartuko da zuk idatzitako kontutxo eroak irakurtzera? Nork dauka zuk adina astirik lerro horien artean alferrik galtzen ibiltzeko? Hala ere, tratuak tratu behar du beti. Neuk la- gunduko dizut horko lerro guztiak betetzen. Hor konpon gero inork begiratzen ez baditu. Hobe, gainera. Nori egingo zaizkio jakingarri eskale eta journalista baten arteko txutxumutxuak? Batenbatek nire clocharditxura hau ikusiko balu, gabardina zahar eta zarpail hau, hiru aste- tan egin gabeko bizarra eta lau ile aldrebes eta urdindu hauek... Zapatak ere lehertuta beti baz- terren batetik, baina zer egingo diot, ba, zapata lehertuekin ibiltzea badut gogoko? Oinak pozik ibiltzen dira horrela. Zertarako behar dira zapata berriak? --------------------------------------- 12 Ezin naiteke kale-izkina batean minutu bat zutik geratu. Berehala dut baten bat txanpona ematen eskura, niri, dirurik batere behar ez duen honi. Homelessere esaten digute gu bezalakoei, baina gaizki dago esanda, erratu egiten dira ze- haro, ni ez bainaiz etxegabea, hori bai ezetz, etxea bederen badut, txikia eta inorena, baina neuretzakoa. Halaxe esan zidan Don Valentin Arrietak, - Pakete, nahi baduk bazaukaat gure abade- etxearen ondoan garaje izandako areto txiki bat. Ura eta komuna bazauzkak jarrita. Han hobeto egongo haiz hire adinean, noraezean ibilita baino. Merke emango diat, urtean bi-hirutan haurren jaialdietan magia truku pare bat egin eta nahikoa duk ordaintzeko. Halaxe eskaini zidan deblauki. Nola esango nion ezetz? Nola egingo nion uko halako gauza bati? Behatu gaurko gazteak aterpe bila, inon ezer aurkitu ezinik. Eta niri zerutik behera, hutsaren truk. Aterpe bat daukat, ur garbia daukat, ohan- tze txukun bat, eta, neguak estutzen badu, estu- fa elektriko bat non entxufatua ere bai. Espainia- --------------------------------------- 13 ko Erregeak zer du nik baino gehiago? Nola esango nion ezetz Don Valentini? Erantzun horri, nola baldin badakizu telebistako hamalautxo ho- rrek. Hala, ba, ez pentsatu ematen dudan bezain zurtza naizenik. Ez dirudi, baina arropa eta itxu- ra zimur honen azpian, Iturrino dago gordeta, The Great Iturrino, adiskidea, Iturrino Handia, nahiago baduzu. Ez ahantzi, Orson Welles berari treneko txartela pikatutakoa naizela ni, eta ez behin eta ez birritan bakarrik. Dedio, ederki egi- ten zion hark zurrut nik eskaintzen nion petaka txikiko patarrari. Hura zen hura ikuskizuna, hala- ko gizon handia zilarrezko ontzi txiki baten mu- turretik zintzilik. Eskuan ezkutatzen zitzaion, txita lumapean bezala. Eta ibaian behera ibili gi- nenean elkarrekin? Haiek garaiak, dedio, ez dago haiek guztiak ahazteko modurik. Liburu,artikulu edo dena delako hori betetzeko kontuak behar dituzula diozu. Nola jarriko diozu idazpurua? Mozoloaren Ulua? Zarpailaren Kan- tua? --------------------------------------- 14 Hara hemen Iturrino Handia bere ibilerak kontatzeko prest. Non aurkituko duzu halako maukarik, eta hain merke gainera? Zurrut bat noizean behin, ez duzu ordaindu behar besterik. Bai, orain zozo aurpegia jarri eta baietz egiten di- dazu buruarekin, halaxe komeni zaizu eta, baietz esatea. Zer esango didazu ba? Zer esango diozu agure erdi ero honi? Baietz esan eta gero ikusiko dira gauzak, ez da, mon ami? Orain atakatik irten eta gero gerokoak, besterik ez duzu bu- ruan. Akats horixe duzue gaurko gazteek: zeuek zarete epizentroa, unibertsoaren zilbortxoa. Ez al da hala? Gauza guztiak dabiltza zeure jira- bueltan, eta zeure neurrien arabera bakarrik hartzen dute gauzek pisua edo gertatzen dira arin. Gaztea beti gazte, nahiz eta zu hain gazte ere ez zaren dagoeneko. Ez da hala, mon ami? Egunetik egunera zahartzenago, ez da? Zenbat dituzu gaurgero? Berrogeitik oso gora? Berrogei- ta hamar aurki? Bizitza aurrera doakizu gera ezi- nean. Hori ez da berria, badakigu apur bat kontu horretatik. Laster harrapatuko nauzu, izorra zai- tez, horixe dauka bizitzeak, zahartu eta hil beha- --------------------------------------- 15 rra. Izorra zaitez, bai, alua baita mundua berez, horretarako lan handirik hartu gabe. Benetan alua, dedio, baina zaude lasai, nahi duzun guz- tietan ekarriko dizut bazka nahikoa mahai hone- tara, zer kontaturik ez zait sekula faltako, ibai betean etortzen baitzaizkit niri hitzak, etenga- bean, lehenengotik nabaritu zenuen hori, ez da? - Hara hemen agure berritsu bat, berritsuen artetik berritsuena -pentsatuko zenuen. Eta asmatu ere bai, bistakoa da hori. Zuk jarri magnetofoia martxan eta ez kezkatu beste eze- rekin. Zaindu pilak, gainerakoa nire kontu. Jarri grabatzen. Nik bete egingo dut eman dizudan hitza, eta zuk, zer egingo duzu zuk? Horixe duzue gazteek, hitza merke eta sarri. Gaitz han- diagorik! Berehala esaten duzue baietz, horri eusteak zer dakarren pentsatzen ere jarri gabe. Baiezkoa, taka, aise bota mahai gainera, doakoa bailitzan, eta gero ikusiko dugu nondik datozen gauzak. Ezzaik iruditzen hala, Plasma?Zer ari haiz hemen esaten ditugunak hor barraren ostetik --------------------------------------- 16 entzuten? Esan ezak egia, hik ere entzun nahi dituk gureak. Bai, etorri eta eser hadi heu ere gure artera, gaur ez zabilek bezero askorik eta. Hobe duk hemen eserita, hor atzean zutik eta bizkarreko minez baino. Etorri baino lehen, ordea, atera ezak edateko zerbait hirurontzat. Niretzat beste bermut txiki bat, honentzat frenadolalu horietako bat, eta hi- retzat txikito bat edo nahien duana, Plasma. Oliba batzuk ere ekarri mahaiaren erdira, eda- nak janik gabe ez dik eta egiten onik. Journalis- tak ordainduko dik kontua, eskale behartsu honi batere ordaintzen utzi gabe. Dedio, hau duk hau alua mundua. Bai, hau duk hau alua mundua. Konturatu haiz, Plasma? Mutil hau duk hiri Josetxo deitzen dian bakarretakoa. Beste guztiok Plasma, baina bera Josetxo gora eta Josetxo behera. Mutil fina duk journalista, isil xamarra aukeran Villanubla taberna honetan ditugun ohitura zabarretarako. Krabelin txukun bat ematen dik, asun artean gordeta. Bera izaten duk niri ere Cosme deitzen didan bakarretakoa. Zuek denok Pakete esaten didazue hemen tabernan, eta kalean ere bai, --------------------------------------- 17 baina honek beti, hala ere, Cosme eta Cosme, edo Iturrino eta Iturrino, bestela. Hasieran Iturri- no Jauna ere bai, dozena erdi bat bider. Hain baita ongi hezia gure mutila. Ez da hala, mon ami? Ez begiratu niri bekozko horrekin, trufan ari naiz eta. Lagun arteko eztenkadatxoak baino ez dira nire ahotik irteten diren hauek, piper pixka bat duten esantxoak baino ez. Ez egin kasurik, beraz, zuk segi zeurearekin, segi tramankulu txiki horretan nik esaten ditudanak grabatzen eta grabatzen. Gero ederra edukiko duzuna lana horiek denak txukun paperean idazten. Ez nikek niretzat nahi halako lanik. Konturatu haiz, Plasma? Hiri tramankuluak gustatzen zaiz- kik. Olympus. Hau bai teknologia aurreratua. Ez duk hala, Plasma? Ikaragarriak dituk gaur egungo tresnak, hori ez zagok ukatzerik. Gero hemen grabatutako guztia ordenadorera joaten omen da zuzen han bertan entzuteko. Ez da? Deabrukeriak. Hau hire puntako telebista erraldoi hori baino aurreratua- goa duk, Plasma. Halako tresna txikiak hainbes- te lan, ez duk sinestekoa. --------------------------------------- 18 Dedio, orain hik haserretu behar al duk, Jose- txo? Txantxa izan duk, gizona, bromatxo bat baino ez. Hemen denok zakiagu hire aparailua bezalakorik ez dagoela auzoan, eta hiri osoan ere, deskuidatzen bahaiz, bizpahiru lekutan baino ez horren mailakorik: Avenida kafetegian, Casinoan eta besteren batean, igual. Bazakiagu zorte handia daukagula heuri esker, hik telebista aparailu aurreratu hau erosteko egindako ahale- ginari esker. Hori denok zakiagu hemen, Josetxo. Ez hadi, orduan, nirekin horrela jarri, gizona. Nora hoa? Etor hadi hona, mutil, lagunak gaituk eta. Buka ezak hire txikitoa lasai geure lagunar- tean jarrita. Ez diat hire aparailu hori sekula beste inoiz aipatuko, ez diat-eta aurpegi zurbilik nahi horregatik. Hitz ematen diat. Txantxa txiki bat baino ez duk izan, Plasma. Eser hadi hemen lasai, gizona. Horrela, bai, horrela, lagun artean. To besarkada ere. Ez hadi joan ihesi. Lotsatu egi- ten haiz agure zahar honen besarkadarekin, ala usain txarra zaukaat gainean? Arropa zaharra bai, baina garbia erabiltzen diat nik gero, hori ederki dakik. Ez iezadak esan bakean uzteko. La- gunak ez gaituk, ba? Etor hadi hona eta har ezak --------------------------------------- 19 nire estutua, lagunen artean hori eta gehiago duk zilegi, gizona. Horrela, horrela... Zer? Lagu- nak gaituk ala ez gaituk, Plasma? Horrela gusta- tzen zaidak niri gizona, irribarre zabala hortzetan eta lagunen taupada bizkarrean. Har dezagun tragoxka, gozoa zagok eta. To oliba bat ere, dedio. Zuksegi grabatzen, mon ami, eutsi zeureari. Ez izutu bi gizon zaharron kontuekin. Ez duk hala, Plasma? Hire eta nire arteko lagunartea noizkoa duk? Hogei urte? Hogeita bost? Akordatzen haiz nola ezagutu genuen elkar? Lyongo ospitale na- gusian izan zuan, hi biriketakoak jota eta ni zakur zahar bat baino herrenago. - Zer arraio egiten du hemen Alkizako mutil galdu batek? -galdetu nian egun hartan. Erizainek esana baitzidaten frantsesik tutik ez zekien mutil bat bazela han, Espainiatik oso eri iritsitakoa, eta ea egingo ote nien mesede hari bi hitz galdetzekoa. Belauneko zornea sen- datzera joana ninduan ni hara, ezkerreko belaun alu hau baita Jaun Zerukoak mundu honetarako --------------------------------------- 20 niretzat aukeratu zuen zigor madarikatua, baina bi makulu hartu eta han joan ninduan korrido- rean beste aldera, heu hengoen gelaraino. Hire paperak erakutsi zizkidatean harako bi- dean, eta haietan ikusi nian Alkizan sortua hin- tzela: Jose Azpiazu Larrañaga. Estreinakoz iraku- rri nian hire izena. Hogeita hamabost urteko gaz- tea hintzen orduan, Plasma, eta ni oraindik be- rrogeita bostekoa. Dedio, haiek garaiak, sasoia erregalatzeko beste. Akordatzen naizen bakoi- tzean denbora ez dagoela harrapatzerik senti- tzen diat, aingira zikin bat baino ez dela. Alabai- na ez hidan ezer erantzun hire ohetik, - Zer moduz dago gure alkizarra? -galdetu nianean. Egia esan, ez hengoen ezer erantzuteko mo- duan. Horixe zitean medikuek kezka, eta horre- gatik nahi zitean jakin zenbat denbora hengoen horrela, birikak zeharo hondatuta eta urez gai- nezka. Esaten zitean hogei egunetik gorakoa baldin bazen hondamena, ez zegoela esperantza edukitzerik. Akordatzen haiz, Josetxo? Handik atera egin hintzen, ordea, Plasma. Hire eritasun larriena ez baitzen biriketakoa. --------------------------------------- 21 Ederki dakik hori, adiskidea. Akordatzen haiz nola hengoen behea zeharo jota? Oraindik oroi- tzen nauk, apurtutako pitxerra baino alferrik gal- duago hengoela, ezertarako ere gauza ez. Dedio, gizonezkoa dela hemen indartsuena esaten dute, mon ami, baina ez sinetsi horrela- korik. Emakumeak gogorra izaten daki gure al- dean. Zur merkea da gurea haienarekin aldera- tuta. Ez al zaik hala iruditzen, Plasma? Ez hadi lotsa, gizona, hemen denok zauzkaagu horrela- koak eta handiagoak kontatzeko eta. Ez da horrela, mon ami? Zuri ez al zaizu se- kula barrua pitzatu? Ez al dizu inoiz karramarro- ak egin kosk hesteetan? Niri behin bi karramarro ederrek egin zidaten kosk hamazazpiren indarra- rekin. Hura zen mina! Ezdakit, agian hauek ez dira magnetofoi bati esateko moduko gauzak, susmoa daukat orain arte ez dudala ganorazko ezer esan, axaleko arinkeriak baino ez, zahar ibiltari eta lerdo baten gorabehera zoroak, hitz alferrikakoak baino ez... Hori ez du magnetofoiaren kalitateak hobetzen --------------------------------------- 22 ahal. Ez al da hala monsieur le journaliste? Ez dakit zer idatziko duzun zeure liburu horretan. Ederra ganora hemen daukaguna, hitz alferrika- ko bat beste baten ondotik. Atarian idatzita behar luke tabernak neoizko letra handi-handi- tan: «Bar Villanubla, atetik barruan lainoa ugari bai, baina argitasun gutxi». Nora hoa, Josetxo? Berriz ere haserretu egin haiz nirekin? Tabernaren sarrerari buruzko aipa- men txatxu horregatik? Minbera habil gaur, gero. Ezin diat ezer esan hi erretxindu gabe. Huskeria behar duk kiskaltzeko, alkizar alaena. Orain ere babestu haiz hire barraren ostean. Agian hau dena ezabatu beharko duzu mag- netofoitik, mon ami. Ez dut uste zure liburu edo dena delako horretan inori irakurgarri egingo zaionik. Bi gizon zaharren arteko lagunarte hala moduzkoa ez da izango inorentzat albiste. Ez dut uste. Hala ere, eta neuk esatea ondo ez badago ere, sinets iezadazu, Lourdesko Amabirjina baino bedeinkazio handiagoa izan zela Plasmarentzat Lyongo ospitale hartan nirekin topo egin izana. --------------------------------------- 23 Hirurogeita hamar ditut juxtu urteak, ikusiak ditut munduaren zatirik gehienak, atzean utzita- koa naiz bizpahiru gerra, baina sinets iezadazu, mon ami, sekula ez dudala kausitu gizonik Plas- ma egun haietan bezain apurturik, suntsiturik eta alferrik galdurik. Dedio, hura zen ikuskizun negargarria, gizon gaztea era hartan birrindurik begien aurrean. Eta euskalduna gainera. Begiratze hutsarekin erdibitu egiten zitzaidan bihotza. Gizona han etzanda, maindire artean gero eta desagertzenago, hodi eta tutuz josirik, ematen zuen euli bakar batek jasoko zuela gizon mehe hura handik hegan, baina hasten bazinen haren hitz edo irri baten ondoren, berehala kon- turatuko zinen lau zaldiren indarrak ere ez zuela gizon hura aterako sartuta zegoen leize beltze- tik. Egun haietan Josetxok zeukan ondare bakar- bakarra arnas-hari mehe eta tiki bat zen, bizitza- ri lotuta dilindan irauteko armiarma lokarri soil bat. Eta apur horixe zen, hain juxtu ere, berari trabarik handiena egiten ziona mundu honetan. Bizirik segitzea, zakurrak kaparra bezala, halaxe kendu nahi zuen gainetik zeukan apurra, kosta --------------------------------------- 24 ahala kosta. Borrokarako geratzen zitzaion sena eta indar amiñia, bere buruaren aurka erabiltze- ko oldarra baizik ez zela itsuki erabakita zeukan Josetxok. Eta ez zegoen modurik gizona egoera hartatik ateratzeko, itxura batean, bederen. Lehenagoere esan dizut gizona dela hemen azkarren krak egiten dakiena, dedio, gauzak ez direla sekula geuk uste ditugun bezala izaten, mon ami. Neu ere arrakala ederrez nenbilen hor- niturik, Anne eta Belleren heriotzarekin bihotza eta bizitzeko gogoa mila zatitan birrindurik. Ba ote dakizu zuk zer den argirik batere gabe gera- tzea egun batetik bestera? Baina, esaten ari nintzaizun bezala, ikusi nue- nean gizona hain behera etorrita, halako aho beltzak irentsita, pentsatu nuen neuri ere ez zi- dala kalterik egingo hari on egiten saiatzeak. Ba- tzuetan zorigaitzak bakarrik baitaki ekartzen zo- riona, eta halaxe hartu nuen erabakia: inoiz edo behin kobratzen banion Diccino putakumeari zor zidan diru guztia, Josetxo deitzen zen alkizar ha- rixe lagunduko nion apur bat urpetik irteten, --------------------------------------- 25 zelan edo halan. Horixe erabaki nuen neure bai- tan, itsasoa baitzen Lyongo ospitaleko ohe hura Plasmarentzat, eta neure antzera, ur zuri haie- tan ari zen hondoratu eta itotzen azalera egin ezinean. Ez nekien emakume batek utzi ote zuen ho- rrela behea jota, ala beste izugarrikeriaren batek irentsi ote zion barrena. Hori berdin zitzaidan. Jo- setxoren hondakinak ziren han aurrean neuzka- nak, eta pentsatu nuen hura handik ateratzeko lanak egin bitartean, ahaztu egingo zitzaidala neu ere itotzeko zorian nenbilela egun haietan. Neuretzat egiteko gai ez nintzena, gizon haren alde egingo nuela. Itxuren bestekora, gizonez- koa ez baita sekula segur izaten mundu alu ho- netan, eta egiazki eta erne bizi baldin bada, bizi- tzan zehar ezagutuko ditu bi edo hiru aldi, gu- txienez, non deabruaren ipurdiko zulo zikinak ere ederra dirudien berari gertatzen zaion zori- gaiztoaren ondoan. Erabaki nuen gizon hura lortzen banuen ate- ratzea hondotik ur azalera, neu ere harexen ube- ran abiatuko nintzela arnasa bila. Nolabait. --------------------------------------- 26 Eta orain jaiki eta banoa komunera, Iturrino Handiaren maskuri zahar hau ez baita gauza pare bat bermuti eusteko ere. Hori ere bada zo- ritxarra, ia bi metrora ere asmatuko nion nik kil- kerraren zuloari gaztetan, eta, deskuidatzen bazen, bertan betiko itota uzteko, gainera. To orain, tanto gutxi batzuk apurka-apurka, ez datoz-badatozka. Irten dira ala hor segitzen dute oraindik tutuetan galduta? Hainbeste konturen ostean galtzontziloak bustitzen amaitzeko. Za- hartzea bai dela izorratzea, mon ami, zeuk ere ikasiko duzu hori hemendik ez oso luzera, zain egote hutsarekin iritsiko zaizu eta. Zerordu da? Honezkero laster behar genuke erretiratzeko tenorea, ilundu du aspaldi. Villanu- blako atea zabaltzen duten bakoitzean, aire txo- rrotxa iristen da honaino, zeuk ere sentitzen duzu, ala zahar honen kontua baizik ez da? Pozik egongo da Plasma, aire egokitua batere piztu be- harrik gabe. Beti esan ohi du ez zaiola batere ar- dura telebista aparailu garestiena erosten dirua inbertitzea. Horixe erabiltzen du hitza, inbertitu, --------------------------------------- 27 bezeroak erakartzeko lika ezin hobea dela hori, baina ez dagoela prest aire egokituan ere gasta- tzen ibiltzeko, telebista aparailuaren gastua behin egiten dela, eta kito, baina aire egokitua- ren burrundaratxoa entzuten duen aldiro, dirua harraskatik behera joaten ikusten duela eta mila demoniok irensten diotela poltsikoa, berak ezin duela halakorik eraman. Bistan da, Plasma ere, nire antzera, zahartu ahala ari dela ohitura txa- rrez gainezka egiten. Neu, esaterako, gero eta azkarrago nekatzen naiz orain. Lo gutxi egiten dut, bizpahiru ordu baino ez, eta, hala ere, ohean gustura egoten naiz, trikuaren antzera kiribilduta. Ikusi al duzu sekula trikurik negurako bilduta? Ba, halaxe ego- ten naiz neu ere. Zuri ez zaizu gauza bera gerta- tzen, mon ami? Ala gazteegia zara horrelako gauzetan ibiltzeko? Orain ezingo nuke, baina lehen beti izaten nintzen azkena etxera itzultze- ko orduan. Ematen zuen nire baitan neraman bi- zitzeko egarri hura ezin nuela inola ere ase, beti prest zernahitarako. Azkenari infernuaren aterai- no bertaraino laguntzeko ere bai. --------------------------------------- 28 ZorionezOrson ere halakoxea zen. Hura atzean utziko zuenik aurkitzen ez zen erraza iza- ten, eta neu ez nintzenean, bera izaten zen loari beste zati bat harrapatzeko beti prest egoten zen bakarra. Haren andreak agertzen ikusten ninduen bakoitzean, kezka baino, ezinegona era- kusten zuen begietan, - Bazatorrek Iturrino -esanez bezala-, Orso- nek badik aitzakia egun batzuetako parrandara- ko. Jakina, zuk ez duzu jakingo nor zen Orsonen andrea, azkena, nik ezagutu niona, Orsonek bizi- tzako azken hogei urteetan alboan eduki zuena. Oja Kodar zuen eta du oraindik ere izena, mun- duaren gainean sekula izan den emakumerik ederrena, batere zalantzarik gabe. Ez nuke as- matuko gaur egunean zenbat urte dituen esa- ten, hirurogeitik gora honezkero, baina segur naiz, dabilen lekuan dabilela, bertako emakume- rik ederrena izango dela oraindik ere Oja. Izan ere, emakume batzuek badute argi aparteko bat, gizonok eta edonor itsutzeko modukoa. Ho- rietakoa da Ojaren edertasuna, joaten zinen --------------------------------------- 29 haren alboan edonora, eta denen begiak gera- tzen ziren harenei itsatsita, besterik egin ezi- nean, likak txoria nola, halaxe geratzen ziren de- nonak haren begietan trabatuta. Nik 1973 inguruan ezagutu nituen Orson eta Oja. Oroitzen naiz Marseillarako gaueko trenean nintzela, txartel-zulatzaile lanetan, eta haiei eu- renak eskatzean hastean etorri zirela gertaerak. Ikusita al daukazu Fake izeneko pelikula? F for Fake? Neuk ere ez dut sekula ikusi ahal izan oso- rik, baina huraxe ari ziren filmatzen elkar ezagu- tu genuen egun haietan, Ibizan, Iranen, baina, batez ere, Frantzian egin zuten filma. Arte faltsi- fikazioari buruzko zerbait zen, artea eta biogra- fiak faltsutzeari buruzkoa, alegia. Asko maite zuen gai hori Orsonek, errealitatearen iruzurrari buruzkoa. Beti esaten zuen horren inguruan esaldi maite berbera, barrez lehertzen hasi au- rretik, - Faltsifikazio hau, benetakoa da. Ulertu nuenez, Elmyr de Hory pintura faltsifi- katzailea, haren biografoa zen Clifford Irwing idazlea, Howard Hughes izeneko aberatsaren --------------------------------------- 30 enigma, eta Orsonen beraren gauzak denak na- hasian ageri omen dira film horretan. Halako batean De Hory izeneko tranpati hura ezagutzeko aukera ukan nuen neronek ere. Ai- tortu behar dut ikusi-ez-ikusi batean egin zuela olioarekin nire potreta, Matisseren tankeran. Esan ere egin zidan Matisseren gustuko buru orekatua neukala nik, eder-ederra, baina nire ustez, beste ehiza klase bat zerabilen hark nire- kin eta, jakina, bidea itxi nion berehala: - Alferrik zabiltza nirekin, zeure ondoan eka- rri duzun mutil eder horrekin beharko duzu kon- formatu neu gabetan. Ez zitzaion batere gustatu nik esandakoa. Eta hungarieraz edo nik ez dakit zein hizkuntzatan botatako purrusten artean, sortu bezain azkar apurtu zuen nire koadroa, lau tarratadatan. Egia esatera, ezer onik ez nion ikusi nik gizon hari, baina edukiko zuen zerbait Orson horrela ibili bazen bere inguru bueltan. Orson oso zegoen magiari emana egun haie- tan, itxurakeria zuen maite beste ezer baino gehiago. Hori ere bai baitzeukan Orsonek: zer egin, huraxe bihurtzen zekien, muskerrak beza- --------------------------------------- 31 la. Ikusia daukat zerri bat baino gehiago gizen- tzen, hurrengo lanak halaxe eskatzen ziolako, eta ikusia dut Mexikoko gaztelaniaz mintzatzen mundu guztiari. Hatz erakuslearekin egiten zizun tiro, pum, pistola bailitzan, eta gero, - ¡Te moriste, cabrón! -esaten zizun igual, barrezka. Inork ez zion fitsik ulertzen, azentu amerika- rra gainditzen baitzitzaion gaztelaniaren gaine- tik, baina halako gauzak maite zituen hark. Zer- nahik balio zion, irrirako bazen. Lanak halaxe es- katzen ziola-eta, egun haietan magia kontuekin zebilen itsututa. Horregatik, nik treneko txarte- lak eskatu nizkionean, emateko imintzioa egin, baina eskuan bertan desagerrarazi zituen, denen begien aurrean. Txalo egin zioten berare- kin zihoazen gortekoek, pailazo bati txalo egiten zaion era berean. Mila bider eginda zeukan joko- txo hura. Urrutitik antzematen zitzaion. Orduan jantzita zeraman Jean Moulin tankerako kapelu beltz eta zabala eskatu nion neuk, eta ezpaine- tan piztuta zeukan zigarro purutzarra ere bai. Uzteko eta uzteko apur batean. Eta habano itzel hura kapeluan sartu eta denen aurrean desage- --------------------------------------- 32 rrarazi nuenean, Orsonek izena nola neukan gal- degin zidan txalo artean. - Puru bat desagerraraztea ez da hain zaila berez -esan zuen-, baina meritu ikaragarria dauka zuk egin bezala egiteak. Eta gero, Cosme Iturrino deitzen nintzela esan nionean, The Great Iturrinoneu ote nintzen galdegin zidan deblauki, gutxien espero nue- nean. Urteak ziren mundu hura guztia atzean laga- ta nuela. Niretzat magia kontuak ez ziren oihar- tzun zahar indargabetuak baizik, Anne eta Belle- ren heriotza egunean betirako atzean uztea era- bakita nituenak. Baina baietz esan nion, Iturrino Handia ere esan izan zidatela, eta Iturrino le Magnifique ere baietz, inoiz edo behin. Orduan Orsonek zutitu eta demaseko besarkada eman zidan, eta trenaren konpartimentuan zihoazen lagun guztien aurrean aurkeztu ninduen, ohi zuen bokantza eta hanpatasunarekin: - Lagunok, The Great Iturrino duzue jaun hau, The Iturrino’s Boxospetsuaren asmatzailea, sekula egon den magorik handienetakoa. --------------------------------------- 33 Txalo zaparrada ikaragarri bat etorri zen hark esandako hitzen ondotik. Gero bere ondoan ese- rarazi ninduen Orsonek, Iturrino Kutxa nola as- matu nuen konta niezaien eskatuz, baina futitu egiten nintzela esan nien, futitu egiten nintzela magia kontuez, eta ahaztuta neuzkala gertaera haiek guztiak, hondar kamioikada handi baten azpian ezkutatuta. - Bai zera -esan zuen Orsonek-, neuk esango dizuet orduan: badakizue oholtza gaineko mago- ek nola zerratzen zuten bi zatitan kaxa batean sartutako pertsona, oinak alde batera eta burua bestera, ba, jaun honek asmatu zuen pertsona hiru zatitan egiten duen kaxa, burua alde batera, oinak bestera eta enborra hirugarrenera... Halaxe ezagutu nituen nik Orson Welles, Oja Kodar eta koadrilakoak, eta ez dauzkat ahazteko haien ondoan ibili nituenak. - Nongo euskalduna haiz? -galdegin zidan apur bat aurrerago, eta harritu egin nintzen gal- dera entzutearekin. Antza, deitura ezaguna zitzaion. Gizon aparta zen, zinez, ikusten baitzitzaion inoiz edo behin begi ernez ibilia zela hura gure artean. Esan zi- --------------------------------------- 34 danez, film bat ere egina zeukan euskaldunoi buruz, mugaren alde batekoak eta bestekoak Europa zaharreko euskaldunak baizik ez ginela erakusten zuena, baina ez nion berak entzun nahi zuenik erantzun, esan bainion ni ez nintze- la ez alde batekoa eta ez bestekoa, mugaren marra beraren gainean nintzela jaioa, Bidasoa gaineko zubietako baten erdian egin ninduela amak, eta izan nintekeela neuk erabakitzen nuen lekukoa eta baita ere izan nintekeela inon jaio gabekoa, marrarik ez baita benetan inon aurkitzen ahal, - Joan zaitez, bestela, bila, -esan nion zakar- ki, hizpidea eten nahian. - Ez dizut sinesten -erantzun zidan, beste guztiek entzuteko moduko ahots goratuan-, ez dizut batere sinesten. Munduan inork baldin ba- daki zer eta nor den, euskaldun jendea da hori. Ingurukoek egiten baitute nor euskalduna. Zuek ez duzue erabaki hori aukeran, ez da zeuon esku dagoen gauza bat. Ez duzue jakiten zehatz non diren zeuon lurretako mugak, baina ingurukoek badakite ederki nondik aurrera hasten den zuen --------------------------------------- 35 herria. Auzoek badakite beti non den muga eta non bizi zareten zuek. Haiek guztiak entzutean, iruditu zitzaidan guri buruz zerbait bazekiela amerikar handikote hark, ezin zuela izan zeharo kaikua eta zirudiena bezain axalekoa. Alabaina orain oso berandu da kontu sakon horietan sartzen ibiltzeko, beste batean beharko du, mon ami. Iturrino Handia akiturik da eta kiz- kurtu egin nahi du trikuak negurako bezala. Itza- li magnetofoi hori, eta atera azken bermut txikia, barran bertan hartuko dugu zutik, Plasmari bihar arte agur esanez, behar bezala egin behar dira eta gauzak, ala ez, mon ami? --------------------------------------- 36 Asteartea Piztutadago trastea? Hasi egingo naiz orduan, nahiz eta nondik abiatu erabakitzea ez zaidan batere erraza egiten ordu hauetan. Onena izan- go da batere garrantzirik ez ematea esan beha- rrekoari eta sor dadila berez-berez hitz uholdea edo ur-hari mehea, auskalo zer eta batek jakin nola. Ez zaizu iruditzen, mon ami? Izan ere, eguna zeharo aldrebes abiatu zait goizeko lehen orduetatik. Badakizu ordu gutxi egiten dudala lo aspaldion, esana dizut hori behin baino gehiago- tan. Ohean geratzea izaten dut gogoko, hala ere, aitortu beharra daukat, baina, batzuetan ito be- zala egiten naiz ohean, eta jira batera eta bira bestera, arnasa bila egiten dut salto maindirepe- tik kalera, igual goizeko lauretan. Halaxe egin dut gaur ere, lau t’erdiak edo izango ziren, ataritik kanpora egin eta okindegi- ko labera egin dudanean, Arturorengana. Hark ez dit ogi koskor egin berri bat ukatuko, eta pen- tsatu dut, zer egin jakin ezean, denbora pasa bi- kaina dela okindegirako osteratxo hori, gosaltze- --------------------------------------- 37 ko ogi berria inguratu eta Arturorekin bi hitz egi- nez batera. Bidean, ordea, argi urdin dantzari batzuen distira sumatu orduko konturatu naiz gauzak ez zetozela bide zuzenetik abiatuta. Ni adina mun- duan ibili denak badaki batzuetan merezimendu- rik batere egin gabe ere, okertu eta bihurritu egi- ten direla gauzak, ezin askatzeraino. Gaurkoa ez da izan hainbesterakoa ere, baina ez da urrutie- gi ibili. Bi udaltzain gazte ziren, lan horretan hasi be- rriak edo kanpotik etorriak, nik ez dakit xuxen, paper eskean hasi zaizkidanak. Antza, nire eska- le itxura honek kezkaturik, domina bila hasi dira, ustez auzoko gaitz guztiak eragin dituen gaizki- lea atxilotu eta arazoak konponduta utziko dituz- telakoan. - Adiskideak, ez zarete makalak -esan diet-, Cosme Iturrino gaizkiletzat hartzen baduzue, zeuok izango zarete bakarrak hemen inguruan Pakete zaharra ezagutzen ez duzuenak. Ni hor- txe bizi naiz, Juan XXIII parrokiaren alboan, Don Valentinek utzitako egoitza txiki batean. --------------------------------------- 38 Baina bost axola haiei nik esandako guztia, Don Valentin nor zen ere ez zekiten eta. - Paperak eta paperak. Besterik ez zuten nahi, eta nik paperik ez ba- tere gainean, sua ematen baitiet nik paperei iris- ten zaizkidan bakoitzean. Badakite hori Cadiztik hasi eta Parisa bitarteko polizia guztiek. Gaur goizeko bi udaltzain gazteek ez, ordea, eta, - Paperak eta paperak. Eta nik ez daukadala paperik, eta etxea hor- txe alboan badago, eurekin etxean sartu eta pa- perak hartuko ditugula esan didate orduan, eta nik etxean ere ez daukadala paper higuingarririk batere, eta haiek ezinezkoa dela hori eta trufan ari natzaiela, eta nik ezetz, eta haiek baietz eta baietz. Eta halaxe, izanak izan, neure etxera joan eta han egiaztatuko dugula egiaztatu beharrekoa, horixe esan didate berriro, eta nik, - Ezetz, ezta pentsatu ere. Ez dituela inork gonbidatu nire etxera eta ezin dela gonbitik gabe egin nire etxeko atetik barrura. --------------------------------------- 39 Eta haiek, ez nadila izan egoskorra. Eta nik, ez naizela egoskorra batere, gizon adeitsu askoa naizela ni izaeraz eta mundu guztiak dakiela hori gure auzoan eta hiri osoan ere bai, eta izateko- tan, eurak izango direla hemen egoskor baka- rrak. Eta haiek, - Kontuz txikito agintarien aurkako hitzekin. Eta nik, nire izena ez dela txikito, Cosme Itu- rrino, baizik, edo Pakete, hala nahiago badute, edo Iturrino Handia ere badutela aukeran, eta ez dudala deus esan orain arte agintarien aurka, baina esango nukeela hitz bat edo bi, edo hiru. Eta haiek, ez adarrik jotzen ibiltzeko, eta halaxe, azkenean beso banatik heldu didaten arte. Eta nik, askatzeko eta askatzeko. Eta haiek, ezetz eta ezetz. Tira hemendik eta tira handik, ez naiz oso indartsua, baina hankak trabatu zaizkiolako, edo nik al dakit ba, bietako bat lurrera joan da, eta lurrera bidean, autoaren paratxokea jo du bekokiaz, klok, egin du, klok, errekan harri boro- bil bat beste baten kontra indarrez botatakoan egiten duen bezala. Klok lehor-lehor eta sekula- ko bat. Neuri ere egin dit min hura entzute hu- tsak, eta pentsatu dut gauzak katramilatze alde- --------------------------------------- 40 ra hasita bazeuden, ezingo nuela nik ezer egin horren aurka, eta hobe nuela bai, trikua bezala kizkurtu eta halaxe egotea, nonbaitetik konpon- bidea etorri bitartean. Jaiki da udaltzaina lurretik, eta hura pitzatua, hura odol jarioa bekainean ageri zuena, neure painelua luzatu eta eskaintzeko imintzioa egin dut nik, baina hark zaplazteko bat ez dit eman ba! Zaplaztekoa niri, Cosme Iturrinori, hirurogei- ta hamar urteko gizonari! Beste bat ere eman nahi izan dit baina haren lagunak babestu nau, bere gorputza tartean jarrita. Txukunak geratu dira hango bazterrak, San Martin eguna iduri zuen bazter haietako odol kolorea ikusita. Ez sinesteko moduan, azkenean esku loturik eraman naute polizia-etxera, baina hori baino lehen ospitalera joan gara, ni autoan preso itxita larrialdietako aparkalekuan, eta haiek biak, zazpi puntuz betondoko zauria ixtera. Dedio, sekula ez dela jakiterik egoten nondik etor daitekeen zoritxarra eta katramila. Are gu- txiago ordu goiztiar horietan, ezen eta goizalde- ko seiak ez ziren izango polizia-etxeko gela txiki --------------------------------------- 41 batean preso sartu nautenean, eta paper batzuk luzatuz haiek betetzeko agindu didatenean. Eta nik ezetz, ez dudala beteko inolako pape- rik, ezta nire izena jartzeko soilik bada ere. Ka- rranpa ematen didala niri halako paperetan idaz- ten ibiltzeak, elektrokuzioa, eta ea noiz etorriko diren lanera gainerako udaltzainak, haien artean baten bat ezaguna aurkitzeko, ea non den Nico- las Jauregi sarjentua, edo Garcia agentea, horiek biek ederki ezagutzen nautela eta. Alferrik guztia, dedio, batzuetan, gizona baino, mandoa izaten daki gizonezkoak. Paperak betetzeko eta paperak betetzeko, besterik ez zuten haiek, eta nik ezetz eta ezetz, eta halako batean ez dit ba beste belarrondoko bat eman bekain irekidunak. - Kaiku halakoa -esan diot. Gizon benetan ederra behar duela gorde bere gorputzeko azal gaztearen azpian, ni beza- lako agure zaharra zapladaka ibiltzeko. Eta ol- dartu egin zait berriz eta bazetorkidan gainera basurdea bezala, bigarrenak berriro baretu due- nean. Makaleko jenioa du udaltzain berri horrek, Eneko duela izena iruditu zait, --------------------------------------- 42 - Lasai Eneko, lasai Eneko -esaten baitzion behin eta berriz bigarrenak. Eta hantxe eduki naute zortziak arte, preso, sarjentua lanera sartu bitartean. - Zer pasatu da hemen? -egin du galdera-. Zer demoniokeria da hau guztia? Ni isilik geratu naiz, ez bainituen gauzak gehiago harrotu nahi. Halako batean bi gazteek esan diote ez dudala paperik eman nahi izan hala eskatu zaidanean, eta horregatik ekarri nautela preso. Orduan sarjentuak buila apur bat egin die, mundu guztiak baitaki hemen Pakete zaharrak alergia diela paperei eta ez duela seku- la halakorik erabiltzen gainean, haren paperen bat behar denean, Don Valentin parrokoarenga- na jo behar izaten dela, harexek dituela osorik geratzen diren agiri apurrak gordeta. Eta orduan Eneko edo dena delakoak esan dio, ustekabean kolpatu eta autoaren kontra bota dudala bultza- ka, horrelaxe ireki duela bekokia, eraso egin dio- dala kalearen erdian, eta abar eta abar. Mon ami, nik ez dakit zuk gizonezkoen begie- tan irakurtzen ba ote dakizun, baina Jauregi sar- jentuaren begiradan ikusten ahal zenak traza --------------------------------------- 43 oso txarra zeukan. Dardaraka jarri du Eneko udaltzain gazte hori eta baita bigarrena ere. Ez zen gutxiagorako. - Mozoloa naizela uste duzue, ala? -esan die-. Akaso artaburu zakil baten traza hartzen di- dazue ala? Zarataka esan ditu horiek guztiak. Ondoren eskuburdinak kendu dizkit, esanez, - Zoaz etxera edo nahi duzun lekura, Cosme, baina desagertu nire begien bistatik, eta barka- tu bi kaikuon ibilerak, gazteak, badakizu, beti dira itsuak, beti bidegabeak. Eskerrak eman eta halaxe egingo dudala agindu diot, etxera joango naizela. Polizia-etxeko eskaileretatik ere entzun ahal izan dut Jauregi sarjentuak bi udaltzainei builaka eman dien agindua: kentzeko beraren aurretik nora-nora, ezkutatzeko lurpean edo harripean, egiteko nahi dutena, baina ez dituela gehiago ikusi nahi txanda amaitu artean. Dedio, mon ami, era horretan eguna hasteak eta norberaren bizkarrerako bi etsai berri hain errazki lortzeak ez dakarrela ezer onik erabaki dut gosaldu bitartean, eta hobe dudala gaur ibil- --------------------------------------- 44 tzea xuxen eta itzalpean, badaezpada, alua baita benetan mundua, ez al da hala mon ami? Zerordu dugu, dagoeneko? Beti ari naiz ordua galdetzen, erlojurik ez dut eta. Badakizu zer opa- ritu Erregetan. Zer ari zara edaten, mon ami? Be- tiko zure frenadol alu hori gaur ere. Noiz ikusiko zaitugu ganorazko zerbait edaten? Ardo politen bat, bermuta, pattar behar bezalako bat... Egia esatera, neuk ere ez dakit gaur zer hartu, ez dakit Plasmari xuxen zer eskatu. Batzuetan horixe gertatzen zait, zer edan as- matu ez arren, ez dakidala besterik egiten, zer- bait behar dut beti eztarrian behera. Agian gara- gardotik jo behar nuke gaur, John Hustonek era- kutsi zidan bezala. Berak ere horixe egiten bai- tzuen beti, whiskiarekin eta koñakarekin hase- rretzen zen bakoitzean, - Zer hartu zalantza denean, beti garagardoa hautatu, Cosme, bestela ere ibiltzen diagu aski eta gehiegi gogorretik eta. Horixe esaten zidan maiz. Gizon haren gogo- an ez zen sartzen urik inoiz. Sekula halakorik. --------------------------------------- 45 Beste bat ezagutu nuen haren parekoa, beste bat bakarrik mundu guztian. Zeuk ere ezagutuko zenuen beharbada, jende asko ezagutuko da-eta telebistan. Sarako Alkate Zaharra deitzen zioten hartaz ari naiz, Paul Dutournier izenekoaz. Eza- gutu zenuen? Gizon berebizikoa benetan. Berak kontatuta dakit amak esaten ziona: - Paul ez haiz nehoiz hilen, urik dastatu ez duen gizonak, ez du urrikirik hiltzeko. Baina nola izaten diren gauzak, zaharraren zaharrez, aurrerako martxa sartu beharrean, atzerakoa eragin zion egun batean autoari, eta portuko uretara erorita hil zen azkenerako. Han joan zen zilar koloreko bere bi lekudun autoare- kin batera. Egunak egin zituen erietxean, baina itota hil zen azkenean. Hori ere bada atzekoz au- rrera hiltzea. Ez niri ezetzik esan. Bai, garagardoa hartuko dut gaur, apurtxo bat berezia. Eskaiozu garagardo arin mexikar horietako bat Josetxori, eta egon dadila freskoa baino, hotza, oraintxe jarri zait eta mingaina sutan, Paul Dutournier zaharrarekin oroitzeare- kin batera. Edo hobeto, esaiozu Josetxori ea akordatzen den Dutournierrekin hartzen genuen --------------------------------------- 46 hartaz. Blanc cassisdeitzen zion Sarakoak zurru- tari, ardo zuri lehorra eta pare bat tanto gerezi- siropa. Haiek ere ederrak garaiak, bai horixe. Dutournierrek ere bazituen kontuak eder as- koak, Orsonen ezpalekoa baitzen hura. Konta- tzen zuen nazien Poloniako gatz meategietatik ihes egin, eta geltoki-buru mozorrotuta gurutza- tu zuela Alemania eta Frantzia okupatu guztia. Balorea behar da, baina hark bazeukan horreta- tik sobran, galdetu bestela mugaren alde batera eta bestera pasatu zituen ehunka iheslari haiei. Segun eta zein zen gerra, iparrera edo hegora pasatzen zituen Espainiako errepublikarrak edo okerreko lekuan eroritako paraxutista britainia- rrak. Esaten zuen berriro jaio ezkero, handiagoak eta gehiago egingo zituzkeela. Eta sinetsi egiten nion, benetan aritzen baitzen gizona gurekin hiz- ketan: - Hemendik kilometro batzuetara, Pirinioak hazi egiten dira. Ni hor ez naiz deus, ez naiz sar- tzen gailur horietan, handiegiak dira enetzat. Baina hemen, Sara eta Zugarramurdi inguruan, bazterrak goxoagoak dira. Zer nahi duzu ba? --------------------------------------- 47 Non dago hemen muga? Ikusten al duzu zeure aurrean? Behiek eta pottokek nola jakiten ahal dute bazkatzen ote diren mugaren alde batean edo bestean? Gu berdin. Hitz bat ere ikasi nion hari, beste inori entzun ez diodana euskaraz, txurrindu. Bai, txurrindu esaten zuen denak galdu zituela adierazteko: - Ez diru, ez etxe, ez ezer; ene bizitzan hiru aldiz txurrindunauk Cosme, eta beti asmatu diat aurrera behar duela egin gizonak. Ikusten zaitut, mon ami, ikusten dut irri ergel bat ari zaizula ezpainetan gauzatzen. Iturrino Za- harra hasita dago zentzua galtzen, lehen Orson Welles eta orain John Huston, tartean Sarako Al- kate Zaharra dela, prezio berean denak, horixe ari zara pentsatzen oraintxe bertan. Agure honek denak eta gehiago irentsiko ditudala uste du, horixe ari zara pentsatzen, ea nola litekeen nik bezalako ganoragabe batek halako jende handia ezagutu izana. Harrituta zaude, ez dakizu zer egin, zer sinetsi eta zer ez. Zeure kontura doa hori, mon ami. Sinesten ez badidazu, mag- netofoi honetatik ezabatu nire hitzak eta akabo, istantean desagertuko naiz mundutik, ez naiz --------------------------------------- 48 inorentzakoa izango. Egia baizik ez dizudala esa- ten aitortzeak ez baititu gauzak aldatuko, ala bai? Balio al dizu esateak orain artekoetatik bat bera ere ez dela gezurra izan? Orsonekbere ondora deitu zidan egun batean. Loirako kanaletan film bat errodatzen ari ziren eta ni behar ninduela eszena baterako, horixe esan zidan. Urtea ez dakit zuzen, baina ez zen 1975.etik oso urrun ibiliko. Ez nintzela antzezle erantzun nion, lan hori arrotza zitzaidala zeharo. Ez ziola axola, berak, ez nuela filmean beste inorena egiten ibili beha- rrik izango, antzeztu beharrik ez zela egongo ba- tere, benetako Iturrino behar zuela eszena pare baterako, ia guztia halakoxea izango zela peliku- la, gaineratu zidan, dokumentala eta collage baten modukoa, egiazko irudiz osatutakoa, eta txertatzeko asmoa zeukan fikzio apurra ere, al- bistegietako zatiak balira bezala filmatzeko era- bakia zeukala hartuta. Ez kezkatzeko batere, eta joateko lehenbailehen Orleans hiriko Le Château --------------------------------------- 49 hotelera, hantxe zeukatela kuartel jenerala anto- latuta. Pentsatuko duzu eroa egon behar duela gizo- nak halako dei zoro bati kasu egin eta bizimodu guztia haren menera jartzeko, baina kasu egin nion, benetan egin ere. Trenetan neukan bizibi- dea galdu egin nuen, alferrik galdu nuen, haren ondora abian joateagatik. Horixe baitzeukan Or- sonek ikaragarria: erakarmena. Horregatik esan dezaket, orduan ezer asko uste ez banuen ere, zedarri bat izan zela hura nire bizitzan, egun haietan hasitakoa dela gaur- daino ekarri nauen clochardbide galduaren erre- ten hau, ordukoxea dut, halaber, libururik gehia- go ez irakurtzeko xedea, zertarako liburuak? Ehunka eta milaka ukango nituen ordurako ira- kurriak mesederako izango zirelakoan, baina si- nets iezadazu, mon ami, liburuak kalterako baino ez dira, kaka zahar hutsa, denbora alferrik galtzeko asmatu diren trepetak baino ez, batez ere nobelaren ezpalekoak. Zertarako behar duzu irakurri eguzkia zein den eder itsas gainean etzaten denean? Oinetakoak jantzi eta zoaz ber- tatik ikustera. Zeuk ere badakizu hainbeste. --------------------------------------- 50 Eta ez naiz damu, dedio. Zer nuen nik orduan esperantza? Treneko txartelak zulatzen segitu non eroria aurkitu artean, besterik ez zegoen ni- retzat. Horrelako zerbait baino ez. Kontsola ez nintzakeen emazteren bati maite nuela esan eta haren ondoan familia sortzea? Nola sortuko nuen nik ezer, nola antolatuko nuen familia edo ingu- ru egokirik, neure burua baneukan lehenik eta beti neure kontra? Gizon birrindua nintzen ni or- duan, magilari lana atzean utzitakoa, ez lagunik, ez nongotasunik batere, ardi galdua beti, orain- txe bezala. EttoreDiccino deitzen den bazkide izandakoa- rekin haserretu eta harreman oro apurtutakoa nintzen eta, batez ere, Anne eta Belleren herio- tza ezin ahaztu zuen gizon deuseza, horixe nin- tzen ni Orsonek bere albora joateko eskatu zidan garaian. Barrua hutsik baino, dena saminez be- teta zeukan gizon galdu bat nintzen, esnatzea bera ere nekeza baino nekezago egiten zitzaio- na. Nola nahi duzu era horretan bizitzeko gogo- rik inon aurkitzea? --------------------------------------- 51 Ibiliaren ibiliz, hizkuntzak ikasiak nituen bost edo sei, baina esatekorik ez neukan batere. Zer- tarako behar nituen orduan haiek denak? Buruan lekua alferrik betetzeko baino ez zidaten balio hizkuntzek ere, irakurritako liburu guztien antze- ra. Dedio, zenbatekoak ezagutu behar izaten di- tuen gizakiak zorigaitzak, eta nola etortzen den gero denboraren orbela gauza guztien gainetik, dena estaltzera. Zeuk ere ikasita edukiko duzu hori, ez da, mon ami? Ikaragarria da hori gero, ematen du haragi bi- zitan dagoen arrakala ez dela sekula mamituko, odol jario horrexen minberak jango zaituela, zeu- gandik aldendu ezinda, baina, zer nahi duzu, ur- teen poderioa bezalakorik ez dago munduan zaurien sendatzeko. Orbainak hor dira, ez da za- lantzarik, ez dira aise desagertzen. Baina ezber- dinak izaten dira orbaina eta zauria, oso ezberdi- nak, biak ala biak. Batek min egiten du eta bes- teak kilima, ez al zaude konforme diodanarekin, mon ami, ala nirekin aspertzen hasita zaude? --------------------------------------- 52 Trenetangora eta behera ibiltzen nintzen, bai. Ordukoa dut Pakete ezizen ganoragabeko hau, beti hara eta hona, non geratua aurkitu ezinda. Zer behar nuen itxaron bizitza honetan, zerk behar ninduen ase? Nola ez nion, ba, jaramon egingo Orsonen dei hari? Lana galtzen banuen, aurkituko nuen beste bat, eta aurkitzen ez ba- nuen, egunen batean topatuko nuen Diccino bazterren batean ezkutatuta, zor zidan diru guz- tia behingoz ordain ziezadan. - Ettore Diccino alua, non da nire dirua? -esango nion, inoiz agertzen bazen nire begien bistan. Eta ordaindu beharko zidan, nahita ala nahi gabe, jakin bai bainekien Diccino mila gauza izan zitekeela, lagun txar-txarra ere bai, baina ez, inondik inora, lapurra. Hori banekien garbi, zo- riontsu izateko jaioa ez nintzela nekien bezalaxe. Hori ere banekien ederki, ez alferrik jaio bainin- tzen Espainiako Gerra piztu zen egun berean, 36ko uztailaren 18an. Ba al zenekien larunbata izan zela egun hura? Egia esan ez dakit zergatik dakidan halako gauza bat. --------------------------------------- 53 Ederra eguna jaiotzen asmatzeko, ez esan niri ezetzik, mon ami, horretan ere nabarmena ni. Jaiotzeko egun bakarra hautatu behar eta hu- raxe, zoritxarrekoetan zorigaiztokoena. Izarrak eta zeru guztiak kontra nituen sortze beretik, eta sei hilabete eskaseko haurra nintzela pasatu nin- duten gurasoek mugan bestaldera, maletatxo baten barruan ezkutatuta, panpina baten antze- ra. Eta negarrik egin ez nezan, kopakada bat anis eta bi loeragile irentsarazi omen zizkidaten, eta han joan nintzen, erdi hila, arropa artean bil- duta, osaba-izeba batzuen etxera, bizitzen hasi baino lehenago, ihes nola egin behar den ikasita. Zein atarramentu deabru behar nuen nik eduki geroan? Zazpi egunetan egon omen nintzen, hil ala bizi, bietatik zein aldetara egin behar nuen era- baki ezinda. Nola nahi duzu, ba, horrela hasi den bizitza batetik ganorazko zerbait atera ahal iza- tea? Orsonekdeitu zidanean ez neukan deus galtze- korik, beraz. Ordura arteko zoritxarra atzean --------------------------------------- 54 uztea, horixe zen egun batean lor nezakeen ba- karra, izatekotan. Beraz, bai, bai eta bai. Orlean- sa joan nintzen Orsonen deiari segika, eta mundu guztiak bizimodua orduantxe okertu zi- tzaidala esango badizu ere, ez inori sinetsi, hori ez da eta horrela, inondik inora. Aitzitik, orduz geroztik bizi naiz ni apur bat egokia den mo- duan, hartza bere bakearen baitan bezala, ordu- koa baitut sekula hartu dudan erabaki garran- tzizkoena, bizitza zama handiegiz ez kargatzeko erabakia, alegia, eta ordukoa dut, halaber, ho- naino bizirik eta hegaka ekarri nauen arintasun zorioneko hau ere. Dedio, Plasma, gehiegi ari nauk esaten eta aitortzen, ez zaik hala iruditzen? Entzuten al dituk horko bazter horretatik gureak? Behin za- baldu eta itxi ezindako presaren antzekoa nauk, Josetxo. Ezagutzen nauk horrenbeste. Ekar iezadak orain beste blanc cassis bat, le- hengoaren antzekoa, gozoa zegoan eta. Eta zuk, mon ami, eman iezaiozu pause traste horri, ala ez dute horrelakoen beharrik gaur egungo mag- netofoi berri hauek? Isiltasuna sentitzean geldi- rik geratzen diren horietakoa al da? --------------------------------------- 55 Egiaesan behar bada, ez nuen gauza handirik egin behar izan film hartan: oihalezko aulkitxo eramangarri horietako batean John Hustonen on- doan eseri, belar berdezko muino baten gailu- rrean, eta kapelu gris bat jantzita, kanabera ba- tekin haren aldamenean arrantzan egin Loirako kanalean bertan. Horixe nuen egiteko guztia, hori bai, euri egun batean behar zuen izan esze- nak, euria behar zuen goitik-behetik Orsonek guk biok arrantza egin bitartean. Johnek antzezten zuen pertsonaiak, zaparra- dapean busti, hoztu eta hiltzeraino gaixotu behar baitzuen geroago errodatuko ziren esze- netan. Antza, Hannaford deitzen zen zinema zu- zendari zahar baten bizitza kontatu nahi zuen Orsonek film horretan eta, inork ezer esaten ez bazuen ere, mundu guztiak pentsatzen zuen Or- sonek John Ford zaharra ezkutatzen zuela Han- naford izeneko pertsonaiaren azpian, lehenago Charles Foster Kane izenaren azpian William Randolph Hearst mozorrotu zuen era berean. Horrexegatik deitu zion John Hustoni antzezle --------------------------------------- 56 kontuak egin zitzan. Nork egingo zuen John For- den lana John Hustonek baino hobeto? Haizearen beste aldea edo antzeko zerbait deitzen zion Orsonek egin nahi zuen filmari, eta denek esaten bazioten ere zorte txarra ekartzen zuela amaitu gabeko filmari izena jartzeak, bera futitu egiten zen horretaz guztiaz, izan ere, behin baino gehiagotan entzun nion berari ez zi- tzaiola axola pelikulak ez amaitzearen kontu hori, azken batean, berak nahi zuen bakarra, fil- mak egin bitartean bizitzea zela. - Zer dago haizearen atzean, Iturrino? -gal- detu zidan egun batean-, zer ezkuta liteke hala- ko toki batean? Neu ezer erantzuten hasi baino lehen bota zuen berak deblauki, - Neuk nahi dudana, Iturrino, neuk nahi dudan guztia. Leku ona da haizearen beste aldea nahi diren gauzak kontatu ahal izateko. Gero garrasika hasi zen Bogdanovichen izena airera, izan ere, beste zinema zuzendari gaztea- go bat ere bazebilen tartean bueltaka, Peter Bogdanovich zuen eta du oraindik ere izena, hau ere antzezle lanak egiteko deitua. --------------------------------------- 57 Zuzendari zaharraren ikasle papera zuen egi- tekoa, hark baino ospe eta arrakasta handiagoak lortutakoa behar zuen izan berak antzezten zuen pertsonaiak, antza. Horixe zuen filmak hari na- gusia, ikasleak maisua gainditzen duenean, nola eragiten dion gertaera horrek bi gizonen arteko harremanari eta, batez ere, irakaslearen norta- sunari. Orsonek bekaizkeria eta gorrotoa jarri nahi izan zituen haizearen beste aldean, herra hutsa. Kontua da, John Hustonek jokatzen zuen Han- naford hura, hil egiten zela bere hirurogeita ha- margarren urtebetetze eguneko ospakizunaren erdian. Izan ere, garai hartan hil egiten baitzen jendea nik gaur daukadan adinean, mon ami. Beraz, kazetari eta gonbidatu andana baten au- rrean, John Hustonek hantxe erori behar zuen hilda, Hotel Le Château hartako hallaren erdian. Egia esatera pena hartu nuen eszena hura ez ikusita, baina belaun alu honek orduan ere ema- ten zizkidan lanak, eta ez edonolakoak. - Hau duk hau, Cosme -esan zidan orduan Hustonek-, laster benetan etorriko zaidanerako --------------------------------------- 58 entrenamendua izango duk hau guztia, ez nau oharkabean harrapatuko. Ikasita egongo naiz. Ondoren, besoa lepoan konfidentzietarako moduan jarrita, galdetu egin zidan ea nola egi- ten nuen berak baino barbo eta lutxo gehiago harrapatzeko, berak arrantza-aparailu eta amu onentxoenak ekarriak zituela Estatu Batuetatik, garestienetakoak bai behintzat, eta esateko zein zen nire sekretua. Zerbait bazela han ezkutuan gordetzen nuena, baina sinets iezadazu, mon ami, ez nuela egiten ezer apartekorik, soilik ze- rura behatu eta hodeien koloreko amua hautatu, eguraldiaren arabera, besterik ez. Hala ere, egia zen Hustonek zioena: berak baino gehiago eta handiagoak harrapatzen ni- tuen nik Loirako arrainak, eta sutan jartzen zuen horrek, horregatik erantzun nion irri artean, The Great Iturrino magilari txarra zatekeela behin truku eta sekretuak kontatzen hasten bazen. Ezdakit nola geratu zen azkenean film hura, agian zuk nik baino gehiago jakingo duzu hartaz, --------------------------------------- 59 mon ami. Hori ez da batere zaila, telebistan egi- ten duzu lan eta hor ikusiko dira gauzak, ez da? Hogeita hamar urte baino gehiago dira konta- tzen dizkizudanak gertatu zirela, eta ordutik ez dut zinema areto bat zapaldu sekula, zertarako? Liburuen antzera filmak ere guztiz dira alferrika- koak. Berdin-berdin edo hobeto bizi zaitezke haiek gabetan. Orsonek beti esaten zuen, filmak eta liburuak iraultza handien oso antzekoak dire- la, egin bitartean bakarrik izaten direla onak. Eta izango da zerbait hark horrelako gauza bat esaten bazuen. Neure aldetik dakidan apurra da, Orsonen alaba bat Beatrice deitzen dela, ez dut sekula ezagutu. Antza denez, bera eta Oja, orain Orsonen legezko alarguna dena, haserre bizian ibili izan direla beti Haizearenbeste aldea- ren bobinen erruz. Jakinekoa da Orsonek Ojari utzi zizkiola film bukatu gabeetako negatibo guz- tiak, baina Beatricek beretzat eskatzen ditu es- kubideak, eta arazoa ez omen dago batere erra- za konpontzen. Aldizkari batean irakurri nuen behin Bogdanovichen ametsetako bat Orsonek bukatu gabe lagatako film hauxe amaitzea dela. Auskalo, ez zait batere ardura, gainera Bogdano- --------------------------------------- 60 vich ez zitzaidan iruditu Orson eta Hustonen ez- palekoa. Hala ere, inoiz edo behin amaituko ba- lute, ez dakit ikustera joango ote nintzatekeen. Baina zaude ziur han agertuko naizela, pantaila- ren erdian, John Hustonen ondoan arrantzan, eu- ripean, horretan hartuko nizuke apustua galan- ta, mon ami. Ederra egongo naiz kolpetik urte gurdikada bat gazteturik, gustura erakutsiko nieke gaur goizean atxilotu nauten bi mozoloei, - Ikusten al duzue nor eraman duzuen es- kuak lotuta, artaburu halakoak? Ez, bakarrik ez nintzateke joango zinemara. Zurekin bai, ordea. Zuk eramango banindukezu filma ikustera, agian horrela bai, horrela joango nintzateke, zurekin batera agian bai, mon ami. Ezdut uste, ordea, sekula amaituko dutenik. Diru asko egongo da hor tartean, emakume ba- koitza bere aldera tiraka ibiltzeko. Beatrice ez dakit, baina Ojaren tirakada ez da izango samu- rra. Emakume harrigarria izan da beti, nahi duen guztia lortzen dakien horietakoa, eta ez dago ongi agure honek esatea, baina nire bakarkako --------------------------------------- 61 lanetan, ulertzen didazu?, beti eduki dut gogoan Ojak film hartarako egin zuen eszenetako bat. Sekula halakorik izan zitekeenik ere ez bai- nuen nik uste, nahiz eta jakin Orsoni asko gusta- tzen zitzaiola Ojaren edertasuna erakustea eta profitatzea. Ederki zekien egiten hori. Orsonek berak nahikoa distira bazeukan berez inguru guztia itsutzeko lain, baina, hala ere, argia bare- tzen hasten zela ohartzen zen bakoitzean, Oja ateratzen zuen, mahukan gordetako karta bat bailitzan, eta honek ederki egiten zuen bere lana. Gizonezkoak zoratzeko zorian jartzea gustu- koa balu bezala, bai horixe. Ez dakit jarraitzen ote didazun, mon ami. Aipatzen dizkizudan bide- zidor hauek ez dira xuxen xuxenak, baina nik ikusitako guztiak ezin dira lau hitz soiletan bildu, eta zeuk ere jarri beharko duzu zeure aldeko ulermenetik zerbait, gauza guztiak ezin baitira zehatz kontatu. Ez da halakorik komeni Oja be- zalako emakumeak tartean direnean. Ulertzen didazu, mon ami, ala polikiago egin behar dizut hizketan? --------------------------------------- 62 Oroitzenzara faltsifikatzeari buruzko F forFake filma atzo nola aipatu nizun? Han ere ikus deza- kezu Orsonek nola ateratzen zuen bere emaztea kalean gora eta behera, udaberriko jantzi arinak soinean. Zertarako egin zezakeen halako gauza bat gizonak? Eta zertarako jarraituko zion jokoa emazteak? Ba ote daukazu horretarako lain iru- dimenik, mon ami, ala nik esan behar dizut den- dena? Orsonek kaleko gizonen begirada lizunak ha- rrapatu nahi zituen filmean, Picassorena tartean, eta baita lortu ere, taxilariak, udaltzainak, erai- kuntzako langileak, bulegariak... Denak emaz- teari begiratzeko kalean burua jiratuta, begiak handi-handi eginda eta arnasa apur bat azkartu- ta. - Nondik irten da halako emakume ederra? -denek galdera bera. Emakume hura kalean paseatzen ikusteare- kin batera, etxeko sukaldean utzitakoarekin al- deratze ezinbestekoa eta krudela pizten zen baz- terretan. Eta hori guztia -esango didazu-, filmak halaxe eskatzen zuelako egin zutela, gidoiak ha- --------------------------------------- 63 laxe behar zuela, alegia. Bai zera, neuk esango dizut egia: filma egin bazuten, horrelako gauza bat egin ahal izateko egin zuten. Alderantziz iza- ten dira batzuetan gauzak, mon ami, eta Oja gora eta behera Marseillako kaleetan erakustea, bazter guztiak kitzikatu eta Picasso, une batez bada ere, bere onetik atera eta pintatzetik apar- tarazteko moduan egitea gauzak, ez zen filmak eskatzen zuen zerbait, aitzitik, Oja horrela eraku- tsi nahiak eskatzen zuen filma egitea, ulertzen? Ez dizut, ba, lehen ere esan, zinema eginez bizi nahi zuela Orsonek, eta kontua ez zela filma amaitzea? Dedio, mon ami, bi gauza zituen guztiz zailak Ojak, biak ere ia ezinezkoak: berari begiratzeko burua jiratu gabe igarotzea zen bat, eta haren begiradari lau segundo baino gehiago eustea bi- garrena. Nik ezin nituen ez bat eta ez bestea, ez nintzen gauza izaten haren argitan erre gabe igarotzeko, irribarrea eskaintzen zidan berari be- gira harrapatzen ninduen bakoitzean, eta neuk ere irriño batez erantzuten nion, baina ezin inola --------------------------------------- 64 ere haren begiei neureei begira eutsi, erre eta kiskali egiten baitzuten ederraren ederrez. Mundu bat iradokitzen zuten beti begi haiek, urrunekoa, beti erakargarri, egiazkoa bezain eroa. Bizitza honetan haien atzetik joateak baka- rrik mereziko lukeela irudiz, guztiak atzean utzi eta emakume haren ondoren itsuki joateko gogoa ematen zuten, emazte haren menera guz- tiz jartzeko oldar itzela pizten zen inguruko gizo- non baitan, baina, aldi berean esaten zuten begi haiek, gizonak ezin zuela izan edozein, ezin zuela izan edonolako, begi haien jabea ez zela aseko nola-halako gizonezkoarekin. Ojarekin joan nahi bazenuen, joan zintezkeen bai, ez zizun berak ezetzik esango, baina haren- tzako lain zinela sinetsi behar zenuen zeure bar- nean lehenbizi. Horixe zen prezioa. Ez dakit uler- tzen didazun, mon ami, baina ezin dut beste era batean esaten asmatu. Harekin joateko ametsak sukartzen zintuenean, kikildu egiten zinen, ezer- tan hasi baino lehenago etsi, jakinaren gainean emazte hark mila zatitan puska zintzakeela, harri txintxarrak Bohemiako kristalik finena mo- duan. --------------------------------------- 65 Ostera, Orsonek ez zeukan zalantzarik bate- re. Bazekien emakume harentzat adinako gizona zela, eta egiazki hala ez izanda ere, berak hala- xe sinestea nahikoa zela. Eta nik uste nuen or- duan, eta pentsatzen dut gaur bertan ere, horre- xegatik bakarrik onartzen eta maite zuela Ojak Orson. Ez gizon argia zelako, ez gizon dotorea edo aberatsa zelako, ez, ez zen horrelakorik ba- tere edo, bederen, horrelako gauzengatik baka- rrik ez behintzat. Izango zen Orson segur zelako bere buruaz, horrexegatik zuen maite senarra, eta gutxienekoa zen gizon handi hura benetan behar bestekoa ote zen edo ez zen. Kontua gizo- nezkoaren baitan konpondu beharrekoa zela ze- ritzon, ziurtasunean zetzala koska erabakita zeu- kan Ojak, eta hori eta gehiago esaten zekien be- giekin, apenas kliska batzuk emanda. Horregatik dakit beste mundu batekoak dire- la zenbait gertaera, ez direla niretzako moduko- ak, urrunak zaizkidala, haizeaz bestaldekoak, Or- sonen hitzak erabiltzen jarrita. Esate baterako, Hannaforden pelikulan filmaturik utzi zuen se- kuentzietako batean, Oja ageri da, larrutan, auto baten barnean, mutil askoz gazteago batekin. --------------------------------------- 66 Denok ikusi genuen errodajea geure begitxo hauekin, ezin sinetsirik. Denok erotu ginen eta egun batzuetan ez zen aldendu gure artetik su- karra, iruditzen baitzitzaigun Ojak ez zuela gazte harekin bakarrik egiten larrutan, iruditzen zitzai- gun begira geunden guztiekin egiten zituela egin beharrekoak. Hannaford zinemagilearen emazte gaztea zen Oja, haragiaren zartadari eutsi ezinda. Auto baten barnean bi gizonezko gazterekin zihoala, gazteena hartzen du mendean, ondoan zihoana- ren agerian eta eurei begira geunden guztion ai- tzinean. Ikaragarria, mon ami, ez sinesteko mo- dukoa, benetan jo baitzuen denon agerian eta denokin larrua, eta nola. Gerorajakin nuen, eszena hori, Ojak berak pro- posatu ziola Orsoni, eta honek baietz esan eta filmatzeko agindu zuela, gero damutuko bazen ere. Antzezleak antzezle bai, baina ez baita ha- rritzekoa emaztea horrela ikusi eta norberaren izaera kolokan jartzea. Noraino eraman dezake bere zoramena gizonak? --------------------------------------- 67 Jakin nahiko nuke nola zituzten bien arteko harremanak, gustura galdetuko nioke horixe Ojari. Uste dut gaur Zagreben bizi dela, sortu zen hiri berean. Lagunduko didazu hara joaten bera ikustera, mon ami? Lasai, gizona, ez jarri aurpegi hori, ez zaitez alferrik larritzen hasi, txantxa bat da eta. Baina jakin ezazu halako gizon eta emakume handien arteko harreman kiribilduak arrotz egin zaizkidala beti. Robbe-Grillet idazle frantziarra eta haren emazte Catherina ere etortzen zaizkit gogora, harreman sadomasokista haiek nola egin, filmatu eta denen aukeran jartzen zituzten Parisko zinemetara zaletuta nintzen garaietan. Dedio, nik ezin izan dut sekula halakorik ulertu, eta honezkero alferrik izango da lan horietan hastea. Zer nahi duzu, ba, esatea, mon ami? Ni ez naiz halako korapiloen zalea sekula izan, ez, ez naiz halako gauzen aldekoa, eta esango nuke John Huston ere ez zela batere halakoa, hark nahiago izaten zuen tabernan, basoerdi baten inguruan laguna bizkarretik helduta, kontu kon- tari. --------------------------------------- 68 - Cosme, goazen bihar goizean biok bakarrik arrantzara, burgeskume hauek hemen usteltzen utzita. Badauzkat arrantza-aparailu berriak, euli berdearekin egindakoak. Ez, ez zen batere Orson eta Ojaren antzekoa, neu ere ez nintzen bezalaxe. Ala bai, mon ami? Denok ote gara hemen dirudienaz bestelakoak? Zeu ere bai? Zeuk ere gogoko dituzu jolas arris- kugarriak? Ez jarri aurpegi hori, ez izan nirekin lotsarik, ez naiz, ba, neure barrena biluzten ari zure mag- netofoiaren aurrean? Ez al zen hori tratuan ziho- ana, nik kontuak eta zuk edaria? Zer egiten duzu zuk zeure sekretutxoak hor barruan gordeta? Gaiztotu egingo zaizkizu, usteldu, eta gero eto- rriko da zornea, niri belaunetik bezala. Hobe duzu horiek denak kanporatuta. Eskatu beste buelta bat, Plasmak gustura egingo dizu oraintxe frenadola, ez dabil eta jende gehiegirik ordu hauetan, eta esan lasai hor gordean dituzunak, dedio, Iturrino Handia ez duzu aise izutuko, izu- garriak eta handiagoak ikusitakoa da eta. --------------------------------------- 69 Goizaaldrebes hasi badut, eguna aurreratu ahala gauzak ez dira asko hobetu, mon ami. Eguerdian Don Valentin etorri zait bila, ea paella bat jango dugun elkarrekin Casa Manolon. Nola esan ezetz? Dedio, gizon horrek badu nahi duen guztia lortzeko kemena, nirekin bai, behintzat. Beti egiten du halaxe. Zerbait eskatu behar dida- nean, haragi zati bat edo antxume errea igual, jartzen daki tartean, arrainari amuan beita beza- la, eta nik kosk. Zer egingo diot, ba? Baietz esan diot, ostiraleko ikuskizunean egingo ditudala biz- pahiru truku, loreak painelu azpitik atera, uztai metalikoen dantza, edo antzeko beste zerbait, baina kaxa zatikatzailearena ezta pentsatu ere, hori ez dudala berriz egingo nire bizitzan, ez os- tiralean eta ez sekula santan, - Cosme -esan dit orduan-, kaxarena da zeure espezialitatea, zeuk asmatu zenuen tresna hori eta, hala ere, ez duzu inoiz gure aurrean erakutsi. Baduzu garaia, jendeak horixe nahi dizu ikusi. Mila bider erantzun diot ezetz eta ezetz. Eta berak, usoena ez egitea ulertzen duela, usoak zaintzen ibiltzeko adinik ez daukadala honezke- --------------------------------------- 70 ro, baina kutxa zatikatzailea beste kontu bat dela. Eta nik ezetz, eta nahikoa dela, ez dudala ho- rretaz gehiago hitzik egingo, paellaren arroza tenteegi atera digutela, guriagoa gustatzen zai- dala niri, eta jartzeko basoan beste ardo zurruta- datxo bat. Baina, dedio, Jaungoikoak ezer ondo egiten baldin badaki, bere gizonetako batzuk au- keratzea da, mon ami, eta horien arteko txapel- duna da Don Valentin. Jar iezazkiozu gauzak zail eta aldapa gora, eta ikusiko duzu zer den egiaz- ko lehia, zerupean ez da sortu gizonik hori neka- tuko duenik. - Zergatik ez duzu kaxarena egin nahi? -ja- rraitu zait-, parrokian dago zure tresna ederki gorderik, hautsik batere bildu gabe, berri-berria dago Iturrino Kutxa. Etsiturik, ez diot egia esan nahi izan. Ez diot esan truku hori aspaldi egin gabekoa naizela eta abildade apur bat ere eskatzen duela, eta argiak era berezian jarrita eduki behar direla agerto- kian. Soilik esan diot, laguntzailea ere ezin dela izan edozein, une honetan ez zaidala inortxo ere egokirik burura etortzen horretarakorik. --------------------------------------- 71 - Zer behar du, ba? Eta gero esan du, bera prest dagoela nire ku- txan sartu eta hiru zatitan egin dezadan. Gustu- ra egingo lukeela lan hori, eta jendeari ere gra- zia handia egingo diola, Parroko Jaunaren zango- ak, gerria eta buru-enborrak kutxa banatan ikus- tea oholtza gainean zatiturik. Ez duela deus ulertzen erantzun diot, gauzak ez direla horrela egiten, magilarien artean ez, behinik behin, eta ni ez naizela bere elizako gau- zen artean sartzen eta berak ere hobe lukeela muturra nire kontuetan ez sartuta. Ez haserretzeko eskatu dit orduan, eta nire umore zitalaren zezentxoari eusteko bere le- kuan, urteak direla elkar ezagutzen dugula, eta ederki asko dakidala nire alde egoten dela bera beti, biok bete dugula orain arte emandako hitza, nire sos apurrak berak gobernatzen ditue- la, baina trukean ez zaidala sekula falta izan ez aterperik, ez zer janik eta ez poltsikoan txanpo- nik, edari kontutan, ostera, neu naizela nahikoa Villanublan nahi dudan guztia lortzeko, eta nire zarpail itxura asko hobetu ez bada ere, aitortu beharra duela zimur, baina garbi ibiltzen dituda- --------------------------------------- 72 la arropak, eta gutxienez astean bitan dutxatze- ko hitza ere ez nuela eman alferrik. Ondo doaki- gula bioi egindako tratuarekin eta hobe dugula aurrerantzean ere lagun. Beraz, ez haserretzeko berarekin, gizon helduak garela-eta biok ala biok, eta abar eta abar. Ematen zuen ez zuela sekula erretolika amai- tuko. Nork irabazi hizketan hari? Ez dut etsi, ordea. Magia kontuetan akatsik txikienak dena zilipurdika dezakeela esan diot, arreta handiz eta oso erne ibili beharra dagoela gauzak ondo egingo badira, eta laguntzaileak ere oso konfian- tzakoa behar duela izan, ezin duela edozeinek eta edonola, ezagutza handikoa, etxekoa, behar duela izan nahitaez. Berak, esaterako, ez duela lan horretarako balio, mozkotea dela nire kutxan sartu eta gauzak ongi ateratzeko. Izatekotan Plasmak balioko lidakeela lan hori egiteko, baina ostiraletan duela hark tabernan egunik jende- tsuena eta ez duela jaialdiagatik tabernako ate- rik itxiko, hori mozoloenak ere badakiela hemen, xentimo bat irabazteari utzi baino, nahiago duela Joxetxok hil. --------------------------------------- 73 Ez diot esan, hala ere, behin neuk eskatu niola Josetxori lan horretan laguntzeko, eta argi eta garbi erantzun zidala bere oinak kaxa baten barruan jira biraka baino nahiago zuela infernu- ko zuloa ikusi, horixe erantzun zidan, eta bila ne- zala nahi nuen lekuan, baina berari ez berriz es- katzeko halako deabrukeriarik. Don Valentini hori dena esan ahala konturatu naiz hanka sartu dudala zereko zereraino, eran- tzun baitit bera etorriko zela tabernara Plasmari mesedea pertsonalki eskatzera, eta ikusten ditut Josetxoren begiak neuri so eta txingarrezko sutan piztuta, - Baldar apajua, hik jarri al didak marrazo so- tanadun hau lepagainean hozkadaka? Horregatik erantzun diot berehala Don Valen- tini ezetz, mesedez eta faborez ez egiteko hala- korik, Jainkoaren izenean, neure kontuak neuk gobernatuko ditudala eta ez esateko hitz bakar bat ere Plasmari. Harrien azpitik bada ere, atera- ko dudala neuk nonbaitetik laguntzailea, egote- ko lasai. Eta bera beti egoten dela lasai ez dit ba eran- tzun? Baina lasaiago egongo litzatekeela, hala --------------------------------------- 74 ere, hitz emango banio, badakiela niretzat zer den promes egitea, hitzeko gizona naizela, ale- gia, gauzak horrela egindakoan ez dudala hutsik egiten. Eta halaxe, mon ami, ikusi dut neure burua iritsi nahi ez nuen geltokira iritsita, eta datorren ostiralean Iturrino Handiaren trukua berpiztuko dudala agindu diot. Dedio, arroza garesti atera zait gaurkoan, eta hitz ematen ari nintzaiola, ez dakit zergatik eta nola, John Hustonek behin eman zidan hitzaz oroitu naiz. - Cosme, neuk aurkituko dizut Ettore Diccino putakume HORI, munduko zulorik gordeenean ezkutatzen delarik ere. Ezdut uste oraindik aipatu dizudanik beharra neukala nik ikaragarria Diccino aurkitzekoa, hu- raxe bainuen bazkide Iturrino´s Box magia ku- txaren patente kontuetan, eta urteak ziren ez nuela sos bat bera ere ikusten, ezta Diccinoren albisterik jasotzen ere. Banekien hura ez zela la- purra, baina kontua zen haren albisterik ez zi- --------------------------------------- 75 tzaidala etortzen inondik, eta niri zegozkidan diru guztiak beste norbaitek jasotzen zituela. Hori dena neuk esanda zekien Hustonek, eta horregatik eman zidan hura aurkitzeko hitza, eta baita bete ere. Hura hitzeko gizona hura. Gustu ematen zuen horrelako gizonak munduan bazi- rela jakite hutsak. Jakin nahiko nuke gaur non aurkitzen ahal diren ezpal horretakoak. Nago ez dela izango gehiegirik, mundua mundu denetik, hitza ez dela sekula hain hurbil egon putzetik. Hustonek bete zuen berea, horixe bai, Maltan aurkitu baitzuen Diccinoren arrastoa, eta gero etorriko ziren geroko guztiak. Horrelaxe jakin nuen John Huston eta biok ezpal berekoak gine- la hitza betetzeko kontuetan. Zoritxarrez, ordea, Don Valentinek ere bada- ki hori ederki, eta horregatik ez da lasaitu nire ahotik eman diodan arte hitza, baietz eta baietz, datorren ostiraleko jaialdian egingo dudala kutxa zatikatzailearen trukua, aurkituko dudala lagun- tzaileren bat harri azpian bada ere, eta, - Orain bai, Cosme, orain lasaitu nauzu eder- ki -esan ez dit ba? --------------------------------------- 76 Bera lasaituz batera, neuk sentitu dut zama ikaragarri bat nire bizkarraren gainean ezartzen, eta kakalarri antzeko zerbait jartzen zait hemen, sabelaren erdian, horretaz akordatze hutsarekin. Banoa, ba, komunera, segituko dugu hurrengo batean. Gainera Plasma ateari giltza ematen hasi da eta hark erratza pasatu bitartean, hobe dugu ba- rraraino zutitu eta bertan azkena eskatzea. Ez al zaizu ondo iruditzen, mon ami? Ea ba, eman ie- zaiozu tresna txiki horren stopari, stop. --------------------------------------- 77 Asteazkena Bizitzaalu hau,zeuk ere badakizu ederki, mon ami, izan liteke urre edo izan liteke putz, segun eta haizeak zer dakarren zeuretzat, baina gehie- netan edukitzen du bietatik. Esango nuke ez dela izaten osoro txarretik edo osoro onetik. Lehenago ere esanda nago zori txarrerako jaiotakoa naizela ni, maletatxo baten barnean ia ito nindutela bizitzen hasi aurretik, izarrak denak neuzkala neure kontra jaiotze beretik, pare bat gerratako tiroak ere pasatu zaizkidala azalari igurtzi eginez, eta kale bazterreko kalapita eta labanak ere ezagutu ditudala ugari. Baina orain jartzen naiz pentsatzen, eta makina batek nahi- ko zukeen nik eduki dudan bizimodua beraren- tzat. Nik ikusi ditudanak ikusi eta ibili ditudanak ibiltzea, ez baita egoten jakiterik nondik eraku- tsiko duen zorionak muturra, zerk ekarriko duen zer bere ondotik. Hori nola izango den aurrez ba- geneki! Horixe du gizakiak kondena, asmatu ala ez, apustu egin behar izaten duela aurretik. Ho- rregatik erabaki nuen nik lagundu egingo niola ia --------------------------------------- 78 hilean zegoen gizon ezgauza eta arnasa gabeko hari, antzemanda bainengoen gizon hark ez zuela gaiztakeriarik gordetzen begietan, eta esan nion, - Josetxo, zenbat egun dituk elkarrekin jarri gaituztela ospitaleko gela honetan? Zazpi? Be- deratzi? -eta haren erantzunaren zain geratu gabe gaineratu nion-, hemendik irtendakoan neurekin etorriko haiz baldin eta ez badaukak nora joanik. Neurekin egingo duk bidea, indartu artean, eta gero gerokoak, Josetxo. Halaxe esan nion hor barran ikusten duzun jaun horri, eta zin egiten dizut ni bezalako gizon alferrik galdutako batentzat ez dela munduan aurkitzen ahal gertaera hoberik, ezen ni banaiz ibiltaria eta beti hemendik harakoa eta handik honakoa, hegaztien kastakoa, aldiz, Plasma da, bere gorputz mehe eta ahul horrekin, Arretxina- gako harria baino astunagoa eta mugitzen gai- tzagoa. Gehiago ere esango dizut isilik gordetze- ko baldintzarekin. --------------------------------------- 79 JohnHustonen abokatuek harrapatu zutenean Ettore Diccino koskabiloetatik, eta Maltan hark zeukan hotelaren neurria ikusi, zor zizkidan denak eta gehiago itzularazi zizkioten. Nik asma- tutako kaxaren patenteak hamabi urtetan zehar eman gabeko sos guztien erdiak ordaindu behar izan zizkidan deblauki, eta aurrerantzean eman- go zituenen erdiak ere nola eta nora behar zi- tuen bidali ere erakutsi zioten ederki. Argi eta garbi jartzen baitzuen nik mundu honetan gorde- tzen jakin dudan paper bakarrak, erdibana ge- nuela patente hura Diccinok eta biok, asmakun- tza nirea zela, baina hura egiten laguntzeagatik eta kontu eta paper guztiak eramateagatik, berea zuela Diccinok beste erdia, halaxe genue- la eginda orduko garaian tratua, eta halaxe pa- peraren azpian sinatuta, zorionez, hortik jaso- tzen baitu gaur egunean ere Don Valentinek tar- teka niretzat bidaltzen duten sos apurra. Izan ere, gaur egunean ere egin egiten baitu Estatu Batuetako enpresa batek Iturrino’s Box delakoa, nik asmatutakoaren berdina. Eta areago, harrez- keroztiko kutxa zatikatzaile guztiak, neurearen seme-alabak direla eta, telebistan edo nonahi --------------------------------------- 80 ikusten duzunean magilari bat pertsona bat hiru edo lau pusketatan zatitzen, horretarako darabi- len kutxa horregatik, klinki eta klanka egiten du sos apur batek nire izenean dagoen kontu ko- rrontean. Eta nik adina beharrik izango ez duen arren, hots berdina aterako du Diccinorenean ere, Maltan edo bizi den lekuan bizi dela. Hori ere lortu baitzuten Hustonen abokatuek, bioi ze- gokigun ehuneko bosta leku batera bidali ordez, ehuneko bi t’erdia igortzea harengana eta beste hainbeste niregana. Abokatuak gauza handia dira zeure alde ditu- zunean. Gainera, horrela izango da hori berro- geita hamar urtetan zehar, 2017. urtera arte, alegia, oraintxe ez dira falta hamaika besterik, 1967koa baita patentea. Ikusten duzu, beraz, ez naizela ematen dudan bezain dohakabea, ezta horren behartsua ere, gaztelurik ez dut edukiko, baina ondamu gutxi sortzen dit Espainiako Erregeak niri, hark lan egin behar baitu gaztelua behera ez etortze- ko, edo antzerkia, bederen, eta nik, ostera, pasa ditzaket egunak eta urteak bi besoak gurutzatu- rik. Beti izanen da magilariren bat kutxa zatika- --------------------------------------- 81 tzailea erabiliko duenik, eta klinki eta klanka egingo du nire diruen kontuak berriz ere, nekerik batere gabe puztu eta puztu. Horrela,ba, hamabi urtetan kobratu gabeko diru haiek guztiak bilduta ikusi nituenean mahai gainean, esan nion Plasmari, - Josetxo, oraintxe daukak aukera hire bizi- modu alu hori konpontzeko, nik ez diat eta behar sosik. Ni beti ibiliko nauk gora eta behera hega- lari, honezkero besterik egiten ez zakiat, baina hi desberdina haiz zeharo eta leku bat behar duk aurkitu zutik segitzeko, eta bizitza honetan ezer egiten ez badakik, jar ezak taberna bat bada ere. Halaxe, ibili ginen hara eta hona, korritu ge- nituen herriak eta lekuak, ikusi genuen arte Villa- nubla hau, itxita eta salgai zegoela zioen afixa bat zuela kristalean zintzilik. Munduko lekurik goibelena bazirudien ere, hementxe dauka Jose- txok etxea harrezkeroztik, hementxe lanbidea eta bizimodu osoa, eta neuk ere, bide batez, he- mentxe dut atertu nahi ez duenerako aterpea. Lehen noizean behin bakarrik etortzen banintzen --------------------------------------- 82 neure ibileretatik, aitortuko dizut gero eta etxe- zuloago bihurtuta nagoela zahartu naizenetik, ezen zerbaitek behartzen badu gizona ibiltaritza uztera, horixe baita, mon ami, mokorra hautsi, lurrera erori, eta handik jaikitzeko gauza ez dela jakitearen beldurrak. Alua dela mundua, adin ba- tetik aurrera, dedio, baina horrek ez du buelta- rik, ez du sekula izango atzerabiderik. Ordainaeta esker onaren kontuaren antzera, hori ere beti izango da horrela. Nola esker nie- zaiokeen Hustoni nigatik egindakoa? Munduan badira gauzak neurriz kanpokoak, norberaren eskuekin inoiz uki ez litezkeenak, ilargiaren antzera, horixe baitzen Hustonek jarri zuena aukeran niretzat, ilargia, eta eguzkia, eta izarrak, ezen halako abokatu sorta egon ere ez da egongo Euskal Herri osoan. Hark, ordea, - Lasai, Cosme -esaten zidan-, ez minutu bat galdu kezka horrekin. Haiek egingo dute egin be- harrekoa, goazen gu bitartean arrantzara. Dicci- no non dagoen aurkituko dute eta gauza guztiak konponduko dituzte, horrexetarako daude eta. --------------------------------------- 83 Zuk niri arrantzan irakatsi eta akabo, nork berea egin behar du mundu alu honetan eta aboka- tuek, eurena. Bai, ondo esanda zegoen hark esaten zidana, baina gauza bat da hitz zentzuzkoak entzutea eta beste bat, oso ezberdina, inorekin zorretan zaudela jakitea. Eta ni zorretan nengoen halako legegizon gudaroste bat neure zerbitzura jarrita. Hura ordaintzeko dirurik ez nuen nik lortuko ezta Frantziako banku guztietan lapurreta eginda ere. Gogorra da, gero, inorekin zordun izatea, hainbestekoa gainera, zorra. Nik aukeran nahia- go dut bestea, inork edukitzea zorra nirekin. Hori errazagoa da eramaten alderantzizkoa baino. Ez esan niri ezetzik, mon ami. Ez al zaizu zeuri ere horrelakorik gertatzen, errazagoa zaizula ema- tea hartzea baino? - Jakin egin behar da hartzen ere, Cosme -esaten zidan behin eta berriz, Johnek-. Niretzat ez da ezer abokatu horiek dantzan jartzea. Beste lan bat baino ez dute Diccino hori aurkitzea, an- tzeko askoren artean. Hori baino zailagoak ha- maika, nik emandako lanak. --------------------------------------- 84 Arraioa, inon gizon garbirik bazen munduan, John Huston zen hori, harrapatuta bizi zuen lohi- tasunaren erditik, - Konturatuko zinen oraindik eskuratu ez dudan diruaren kontura egiten ditudala gauzak eta erosketak -aitortzen zidan-. Zenbat halako lan nik abokatuentzat! Oraindik ez baitut ikasi irabazitako diruarekin soilik bizitzen, eta beti ibili ohi naiz irabaziko ditudan balizkoen kontura. Hori bai garestia benetan, halakoxea bainaiz ni: neurririk gabekoa. Sartzen zait zerbait buruan, eta ez naiz lasaituko huraxe lortu artean: etxeak, zaldiak, emakumeak... zernahi, autoak izan ezean, horiek ez bainaute sekula kitzikatu, Cosme. Zertarako behar duzu autorik, taxi eder askoak diren bitartean? Nirekin baino, bere buruarekin aritzen zen gizon hura halako gaiak ateratzen zituenean. Ikusten zen ohituta zegoela bere kolkorako erre- tolikak jaurtikitzen: - Beti esaten didate abokatuek ezin dezake- dala jarraitu horrela, munduan den diru garestie- naz ordaintzen ditudala gauzak, korapilo horre- tatik irten egin behar dudala. Nola, baina? Nola --------------------------------------- 85 ibil liteke amuarraina ur gazitan, gezatarakoa baldin bada? Hala ere, ez naiz bakarra. Orson ni baino okerragoa da horretan. Bereak ez ezik, inorenak ere erabiltzen baititu ordainetan. Nik hori ez, horixe ez, Cosme. Neu geratuko naiz zo- rretan, eta hemendik edo handik asmatuko dut zerbait ateratzen, edo merke salduko dut gares- ti erositako zerbait, edozer egingo dut inguruko inor aldrebestu baino lehen. Baina Orsonentzat kanilako ura baino deusagoa da dirua. Beretik datorrena agortzen denero, inorena zabaltzen du beti, datorren lekutik hartzeko, berdin zaiola- rik non eta nola. Dirua kaka zaharra, entzungo diozu, baina kaka zahar horrexek mugitzen du hura. Arima ere salduko dizu lau sosen truk. Lasai, beraz, Cosme, nirekin zorrik ez duzu eta, lagunak ez gara, bada? Hitzek ez dute, baina, zulorik betetzen ahal. Zorra beti da zor, batez ere, niri gertatu bezala, ordainetan eskatzen denean eman ezindako gauza bakarra: - Esadazu non aurkitu ahal izango zaitudan hurrengoan Frantziara itzultzen naizenean. --------------------------------------- 86 Horixe eskatu zidan Ameriketara bueltatu baino lehen. Neure helbidea edo telefonoa, bes- terik ez. Eta nik eman ezin. Zer nekien nik non egongo nintzen bihar edo etzi? Gauzak batzuetan nola okertzen diren, ez dago sinesterik. Nahi eta ezin. Ez nekiela esan nionean, non izango nintzen ez neukala arrastorik, ahazteko eskatu zidan, hain zen onbera gizona. Nola ahaztu, baina, ho- rrelako gauza bat? Nola eskertu zerua ekarri izana niretzat lurrera? Neukan bakartxoa utzi nuen ahaztuta mo- duan haren arrantzako gauzen artean: neure arrantza-aparailuak gordetzen zituen puru kaxa- txo xahar bat. Banekien laket izango zitzaiola hura han ikustea etxera heltzen zenean eta, si- nets iezadazu, mon ami, ez zen gauza handia, baina nik nolabait sentitu nuen poz txiki bat be- deren emango niola kaxatxo harekin ordainetan. Hutsaren hurrengoa zen arren, ez neukala beste ezer gizon handi harentzako modukorik, eta iza- tekotan, huraxe eskertuko zuela, zerbait esker- tzekotan. Izan ere hura ez baitzegoen erosterik, ez irabazitako diruarekin eta ez irabazi gabekoa- --------------------------------------- 87 rekin, salgai ez dagoena ezin baita erosi sekula, mon ami. Bestalde,bistan da nik ezin nuela inola ere konpondu Diccinorekin neukan nahasmena. Nondik eta nola atera behar nuen haren arras- toa? Urteak ziren haren albisterik ez nuela bate- re zirkua itxi zuen egunaren biharamunetik bere- tik. Eta arrastoa aterata ere, nola eseraraziko nuen mahai batean gure diru kontuak konpon- tzera? Nola jakingo nuen nik hura Maltako irlan bizi zela, eta ostatuetako negozioetara jarrita, gainera? Ezta hurrik eman ere, ezen gutxi egon- go dira munduan Ettore nik adina ezagutzen duten pertsonak, ez alferrik ibiliak ginen Europa- ko bazterrik gehienetan, on eta txarretan, eta oso egin ginen elkarrentzakoak. Bai jauna, hori ere halaxe baita. Josetxo kenduta, Ettore Diccino da bizitza honetan eduki dudan lagunik onena agian ez, baina, seguru-seguru, handiena bede- ren. Oroitzen naiz nola esan zidan behin, - Cosme, jende askok esango du zirkuarekin atzera eta aurrera ibiltzeko bizimodu hau ez dela --------------------------------------- 88 bizimodu, baina niretzat ez da munduan hoberik, ito eta hil egingo bainintzateke leku bati gorol- dioaren antzera lotuta. Nola jakin behar nuen nik Malta zela horretan salbuespena? Diccinok zirkua itxi bazuen, ez zen izan berak hala nahi izan zuelako. Aitzitik, badakit ezinez- koa egin zela zirkuarekin aurrera egitea. Dedio, batzuetan garaiaren aldaketak zilipurdikatzen du dena, gutxien uste duzun lekutik etorrita agertzen da zoritxarra. Horixe gertatu zitzaion Diccinori zirkuarekin, eta halaxe geratu ginen oinpean amildegia baizik ez genuela, berarekin urtetan atzera eta aurrera ibilitakoak ginenak. Izan ere, garai haietara arte txikiak izaten ziren ia beti zirkuak, gurean hamabi ikuskizun baizik ez ziren izaten, hamabosten bat lagunen artean egiten genituenak. Ez karpa eta ez ani- maliarik, txakurtxo batzuk eta nire zazpi usoak kenduta. Horixe zuen Diccinok arau. Konpainiak edozein lekutan egin behar zuen lan, plazetan, antzoki zaharretan, kalearen erdian, igual, eta hara eta hona ibiltzeko beti hartzen genuen trena. --------------------------------------- 89 - Gurea benetako zirkua da, Cosme -esan ohi zidan-, eta ez kamioi eta elefante batzuei lotuta ezin ibilian geratzen den ikuskizun mantsoa. Arin behar ditu hankak Diccino Konpainiak, hogei la- gunetik gora ez sekula, eta gauzak ez badoaz ondo leku batean, hurrengo trena hartu eta alde beste leku batera. Zer nahi duzu hori baino ho- berik guretzat? Gauzak argi zituen Diccinok, baina, esan di- zudan bezala, garaiak etorri zitzaizkigun tupus- tean gainera eta lehen jendea guregana etor- tzen bazen ikuskizunera, bat-batean hasi ziren gauza nabarmen txarra bezala ikusten Anne Belle, bi burudun emakumea, Alberto printze ipotxa, gomazko andrea eta gurean ziren beste- lako munstro itxuragabeak ikusgai denen age- rian jartzea. Errukarriak baizik ez zirela, eta ez zegoela batere ondo jendearen aitzinean halako- ak erakusten ibiltzea. Munstro baino, pertsonak zirela hasi ziren esaten, eta horrek ekarri zuen hondamendia guretzat. Elbarri eta ezindu jendea zela gurea esaten zuten, eta egoitza egokietan behar zutela gorde- ta, edo bizimodu normala egiten kasurik one- --------------------------------------- 90 nean. Baina, esan iezadazu, mon ami, nola egin behar duen bizimodu normala gorputz bakarra erdibanatzen duten bi ahizpa siamdarrek, edo aulki batera igotzeko gauza ez den ipotx batek. Nola atera behar du bizimodua umetatik zutik eutsi ere ezin duten hezur bigunak okertzen bai- zik ikasi ez duen norbaitek? Ez,ez zen izan Diccino zirkua ixteko erabakia hartu zuena. Gehiago ere esango dizut, gutxitan ikusi dut nik gizon bat halako malkotan urtzen, ezen zirkua ixtearekin batera, Diccino ere beste guztiok bezala geratu baitzen pauso bat nola au- rrera eman asmatu ezinean. Handik gutxira sartu nintzen ni Frantziako trenetan txartel zulatzaile, eta ezingo naiz beraz kexatu, taldea osatzen genuenetatik, nik dakida- la, Lucio fakirra, Daisy, Txakurren Erregina, eta hirurok izan baikinen bakarrak, zelan edo halan, aurrera egin genuenak. Garagardo fabrika batean aurkitu zuen Lu- ciok lana, Donostian, El León deitzen zen lantegi batean. Kristal artean hura beti gustura. Daisy, --------------------------------------- 91 ostera, belgikar batekin ezkondu zela entzun nuen. Baina gainerakoek, lehenago edo geroago eduki zuten atarramentu aldrebesa. Diccinok bazekien hori, bazekien itxuragabe haiek ez zutela aurrera egingo bera gabe eta zir- kurik ezean. Bazekien munstroek munstro ar- tean bakarrik dutela babes, eta bera prest zego- en haiekin guztiekin ibiltzeko hara eta hona, berak gidatzen zuen konpainian. Harro aurkezten zituen bere langileak ikus- leen aitzinean, il magnífico, la única, la maravi- gliosa eta horrelakoak beti ezpainetan. Nire txanda zenean, beti esaten zuen, Il Incridibile Iturrino, Il Dio de las colombas, edo antzeko zer- bait. Itxuragabekoa bazinen, azkar jarriko zizun errege titulua, edo printzesarena. Ematen zuen adjektiboen sokaren beste aldetik tira egin eta handizkatuz orekatu nahi izaten zuela ezbeha- rra. Aise ulertzekoa zen bere jokaera, ezen behin esan baitzidan bere ama ere itxuragabeen arte- koa zela. Sorbaldaren gainetik ateratzen zitzaio- la hirugarren beso alferrikako bat, haragi zati erdi hildako eta zintzilikatu bat, emakume guztiz --------------------------------------- 92 ederra itsusten zuena. Eta ama gaitzetsi hura defendatzen urratu zituela aho-eztarriak umetan eta geroago ere bai. - Nire amaren izaera hark ederki erakutsi zidan natura jakintsua denik ez dela sekula esan behar. Ez behintzat inguruan nor dabilen aurrez begiratu gabetan. Haur itsusia amarentzat beti eder den antzera, haurrarentzat ere ama beti baita eder. Izanak izan, Diccinoren ustez, natura puta zahar bat izan ohi da oker jaio denarentzat, eta bazekien, halaber, amak bizitzan zehar ezagutu zituen min guztiak ez zituela berak sendatzen ahalko, baina, behintzat, ezaguera bazuela nahi- koa gure artaldea gobernatzeko lain. Eta inon izatekotan, berak sortutako lekuan, zirkutxo har- tan, zutela babesik egokiena munstro haiek, eta euren artera inguratzen ginen bestelako bidegal- duok ere bai. Familia eder bat ginen orduan, mon ami. Esan dizut lehenago ere ez zela batere gizon txa- rra Diccino putakume deabru hori, barrua zeuka- la urrezkoa edo zilarrezkoa, ez dakit segur, nahiz --------------------------------------- 93 eta gero egin zizkidan egin zizkidan jukutriak eta gehiago. Barkatubeharko didazu, tristatu egiten naiz garai haiez gogoratzen naizen bakoitzean. Izan ere, nire gaztaroa izan zelako, edo ez dakit xuxen zergatik, sekula bizi izan ditudan onenak izan zirela begitantzen zait zirkuan ibili nituen urte haiek. Amodiorik ere ez dut ezagutu sekula halakorik, Anne eta Belle, hain handi, hain eder, hain bakar. Malkoa etortzen zait orain begira, hori ere bai baitauka zahartzeak, beti begiak bustita ibili beharra ere bada atarramentua, baina bi emakumeren maitasun egiazkoa gor- putz bakarrean kausitu duen gizonik ez da iza- nen ugari munduan, horretan ere aparta ni. Oroitzen naiz Anne eta Belleren buruak ikusi nituenean gorputz bakarraren gainean, erruki antzeko bat piztu zitzaidala barrenean. Bizitza ez dela zori berekoa denontzat pentsatu nuela. Bi burudun emakumeajartzen genuen afixa guztie- tan, eta urrutitik etortzen zen jendea iragarrita- koa ikustera. Baina egiaren alderantzizkoa zen --------------------------------------- 94 afixetakoa, izan, bi emakume baitziren Anne eta Belle, bi ahizpa elkarri betirako itsatsiak. Soilik arnasbideak eta burua zuten bakoitzarena, gai- nerako guztia erdibana. Oholtzaren gainera deitzen zituen Diccinok, eta horrekin bakarrik pizten zen espantua edo li- luramendua, segun eta nola. Gero jendea hasten zen galderak egiten, nongoak ziren eta halako- ak, eta harriturik uzten zituzten ikusle guztiak eztizko ahots harekin erantzuten zutenean. Euren gauzak kontatu, ez zuten besterik egiten. Amaitzeko, Frantziako sehaska kantu bat abes- ten zuten beti berdina, berceuse horietako bat: Do, do, l’enfant do L’enfant dormira bientôt Une poule blanche Est là dans la grange Qui va faire un petit coco Pour l’enfant qui va faire dodo Dors ma poulette Dors mon poulot Do, do, l’enfant do... --------------------------------------- 95 Bat egiten zuten bi ahots haiek era miraga- rrian, eta gizonkote bat baino gehiago ikusita daukat negar malkotan urtuta, hain baitzen ez- tizkoa berez eztia baino ez zen kantua bi emaku- me haien ahotan. Ezagutu izan dira lehenago ere halakoak, Anne eta Belleren gorpuzkeraren oso antzekoak. Blazek ahizpa txekiarren kasua da entzutetsue- na. Izango duzu haien berri, seguru asko, mundu osoko zirkuak kurritutakoak dira eta. Bizkarrezu- rra zuten haiek erdibana. Gorputzak zituzten alde banatara jarriak. Biek izan zituzten senarrak eta seme-alabak, ez galdetu niri nola. Soilik esango dizut munstroaren lekuan, bi aingeru aurkitu nituela nik gorputz bakarrean. Anne eta Belle ahizpak biak ziren aldarte onekoak eta ha- serre gutxikoak. Naturaren portaera zantarra ematen zuen nahi zutela jarri agerian. Hainbes- tekoa zen kontrastea. Diccinoren zirkuko egun haietan, egunen gur- pilean konturatu nintzen gero eta ordu gehiago pasatzen nituela bi emakume haien alboan. Haien begi eta ezpainetara ohitzen hasteko --------------------------------------- 96 gogoz zirela nireak, eta, batez ere, haien hitze- tan bakarrik aurkitzen nuela kulunka benetakoa. - Cosme maitea -esaten zidan batek, eta-, Cosme maitea -esaten zidan besteak. Gizonik ez da izan sekula munduan nik adina- ko zoriona ezagutu duenik. Pentsatuko duzu orain nola litekeen halako gauza bat, bi emaku- me gorputz bakarrean. Pentsatuko duzu ezin egon litekeela gizonik haien altzora bil daitekee- nik gustura. Baina nik esango dizut, lagun mai- tea, ederretan eder zituztela aurpegiak, ederre- tan eder gorputz osoa eta soilik harritzen zuela, hasiera batean, bi lepo nola sortzen ziren enbor berean ikusteak, bakarra behar zuen lekuan. Harritzen zuen, baita ere, bi emakume haiek zuten dotorezia berezkoak eta batek bestearen ondoren hitz egiteko zeukaten abileziak. Harri- tzen zuen bi beso eta bi esku, zango biak, bi bu- larrak eta gerria, nola goberna zitzaketen bi buruk halako sintonian. Harritzen zuen, batez ere, gizonezkoaren amodiogintzak kontsolatzen zituenean emakumezko biak eta, finean, txundi- tzen zuen munstrotarako jaioak nola zezakeen hainbeste zorion partitu ingurukoen artean. Bien --------------------------------------- 97 artean bihotza bakar izanagatik, gurinezkoa bai- tzuten hura, edo eztizkoa gutxienean. Anne eta Belle, biak ala biak izaten ziren esa- ten zidatenak, - Iturrinotxo bihotzekoa, ez dukezu lan maka- la, emakumea alboan behar eta bi aurkitu ditu- zu, bakarraren lekuan. Gero irriño batez ematen zidaten muxu, batek lehenik eta gero besteak. Zerua aurkitu nuen haien alboan lurrean, baina Diccinok itxi behar zuelarik zirkua, bien begietan antzeman nuen infernua zetorkigula gainera, emakume haiek erabakita baitzuten ez zutela egingo bizi- tzan aurrera. Alferrik ziren nik esandakoak, neuk zainduzko zaituztet eta antzekoak. - Iturrinotxo maitea, ez zaitugu alboan nahi dohakabe bihurtuta, gu biontzat ez da lekurik izango mundu berri horretan. Trenbidearen erdian aurkitu zituzten haien zatiak, gutun bat ere bai, neure izenean: - Agur maitea, geure bizitzetako urrea... Horrelaxe hasten zuten gutuna. Neu urre izendatzen ninduten maitasun huts baizik ez ziren haiek. Ez nuen jarraitu irakurtzen. Apurtu --------------------------------------- 98 egin nuen papera mila zatitan. Banekien ondo- ren zetorrena. Erabaki gabeko ezpatak izan dai- tezke letrak, lehenago ere esan dizut hori. Eta sentitu nuen koba zulo beltz bat hazten nire ba- rrenean, munduak ez beste inork baitzeukan gertatutakoaren errua, eta usu gertatzen den bezala, errua hainbesteren artean partitzen de- nean, ezin da askatu hartutako minetik edo, nahiago baduzu, luzeago irauten du saminak. Inorekin mendekatu ezinak agortu egiten du es- perantza eta su eman nien gero paper zati haiei guztiei eroaldiaren erdian, inoiz ez nezan osatze- ko tentaziorik ukan. Zertarako behar dut nik harrezkero paperak gordetzen ibili? Zuk telebistan hitz egiten duzu horretaz. Esadazu non aurkituko dudan niretzat hura baino poema ederrago bat. Hitz egokiago- rik eta, aldi berean, saminagorik idatziko al da noizbait niretzat? Utzditzagun orain kontu horiek aspalditik gor- deta zeuden leku berean. Sinets iezadazu soilik, handik hona pausoa asmatu ezinda ibili dela Itu- --------------------------------------- 99 rrino Handia bere bizitza osoan. Bilatu duela baz- ter guztietan, ezagutu dituela andre eder asko- ak, baina jauregia ezagutu duenak, nekez maite- ko duela txabola. Horixe besterik ez, ulertzen di- dazu, ez da? Esan nahi nizun, baita ere, neu hona ingura- tu baino lehen etorri zaidala etxera bertara Don Valentin eta hura sartzearekin batera konturatu naizela alferrik nabilela harekin borrokan, baina, hala ere, borroka besterik ezin dudala nik egin harekin, esan baitit, - Etzi dugu ostirala, Pakete, eta kaxak han ja- rraitzen du hautsa biltzen, zegoen lekuan ber- tan. Ukitu ere ez duzu egin. Nik uste nuen entse- gu handia behar zuela zure lan zailak, eta hain- beste denboraren ondoren, oraindik eta gehiago. Horregatik nator galdetzera ea zein asmotan za- biltzan eta ea gogoratzen zaren atzo eman zeni- dan hitzaz. Ostiralean ez nuke nahi uste gabeko- rik eta afixetan ere hortxe jarri nahi dut zure ar- gazkia, kaxa eta guzti. - Hara Don Valentin -esan diot orduan-, hitza eman banizun, horrek ez du atzerabiderik. Zer- bait izango da, beraz. Eta kaxa zatikatzailearena --------------------------------------- 100 irteten ez bada, ez da izango neu ez nagoelako prest. Gehiago izango da argiak kaxkarrak ditu- zulako parrokiaren areto horretan, edo ez duda- lako inor aurkitu egokirik laguntzailetarako. Ba- dakizu nire konfiantza erabatekoa behar duela izan, ederki dakizu hori, ezen hari erakutsi behar dizkiot ipi-apa guztiak, eta ez nuke nahi edozein mozolo edukitzea ikasle lanetan. Jarri du aurpegi bat esanez bezala nahikoa lan baduela berak auzoko gaztetxoen dantza eta kantuak antolatzen, eta nahiko lukeela nire gaiaz gehiago ez kezkatzea, eta ea egingo dio- dan mesede zerbait esanez bera lasaitzekoa. Ho- rregatik galdetu diot, - Zer ordutan hasiko da ikuskizuna? Zortzietan hasiko dela erantzun didanean, esan diot han izango naizela ostiralean sei t’er- dietan. Orduan egingo dudala entsegua, hogei minutu aski izango direla horretarako, baina bal- dintza bat bete beharko duela nahitaez, argiaz arduratzen denaz gain, beste inor ez dudala nahi aretoaren barruan, ezta bera ere. Eta esan ba- diot esan diot, dedio, ikusi bazenu hitz horiek en- tzundakoan jarri duen aurpegia, bazirudien etsi- --------------------------------------- 101 penez beteta geratu dela gizona, airegabetuta eta esanez bezala, - Baina honek zer uste du? Nor dela berau? Ez al da konturatzen ni gabe ez dela ezer? Neuk gordetzen dizkiot honi diru eta etxeak, neuk ematen diot aterpea... Haren begiak ikusita ematen zuen berari zor diodala bizirik egotea bera. Horregatik esan diot, - Zer duzu Parroko Jauna, azkura izterretan? Orduan erantzun dit operako kantari bat baino hanpatuagoa nabilela, eta egiteko mesede bera bakean uztekoa, bera dela ikuskizunaren arduraduna eta areto barruan egon behar duela erabakitzen badu, halaxe egingo duela. Nik nahi ala nahi ez. Eta orduan esan diot joan dadila an- tzarak ferratzera edo nahi duen lekura, baina nire baldintzak beteko ez baditu, Iturrino Handia ez dela agertuko ez ostiralean eta ez sekula san- tan. Purrustaka esan du orduan, - Eskale alaena, zeuk esanda bezala egingo dira orduan gauzak, baina ager zaitez ostiralean, kale gorrian geratuko zara bestela. Sei t’erdie- tan, entzun, sei t’erdietan. --------------------------------------- 102 Eta atea itxi du hainbesteko danbatekoare- kin, ezen etxeko kristal guztiek egin baitute dar- dara leihoetan, eta une batez pentsatu dut, baten bat apurtzen badu, berak ordaindu behar- ko duela. Baina nik esango dizut zer daukan barruan benetan Don Valentinek: amorrua. Horixe dauka gizon horrek zainetan gora eta behera, amorrua, ezen harrapatua baitut behin baino gehiagotan nire kaxarekin jira eta bueltaka, dena arakatzen eta gauzak nola diren ulertu nahian. Baina ezer ulertzen ez, ezin konprenitu inola hiru kutxa hu- tsetan sartutako pertsona nola jarri litekeen hiru zati ezberdinetan, oinak alde batera, burua bes- tera eta enborra auskalo nora, begi guztien age- rian gainera. Nahiko luke jakin nola egiten duen Iturrino Handiak bere lanik ospetsuena, nahiko luke ezagutu nire isilpekorik handiena. Zertara- ko? Irteteko bera datorren urteko jaialdian nire kaxak hartuta, edo, deskuidatzen bazara, ingu- ruko parrokietakoetan ere bai. Don Valentin Ma- gilaria jarriko zukeen orduan afixetan, eta ez luke ibili beharko neu naizen zezentxo hau torea- tzeko lanetan, orain dabilen bezala. --------------------------------------- 103 Horixe du horrek, jakin nahia eta ezin jakina, biak ala biak, eta hori horrela den artean, neuk daukat hura mendean eta koskabiloetatik zintzi- lik harrapatuta. Beraz, mon ami, izorra dadila pixka batean, eta hori ospatzeko atera ardo zuri berezi bat, dedio, berdin zait Galiziakoa edo non- goa, gaurko egunean azkena izango da eta. Eman stop. --------------------------------------- 104 Osteguna Gaurgoizean nire kutxa ikustera joan naiz as- paldiko partez, eta egia esango badizut, poza baino, tristezia eragin dit horrek, hasi bainaiz pentsatzen Anne eta Belle bertan sartzen nitue- nean ikusleek zein aurpegi jartzen zuten, nola ezinezkoa egiten zitzaien sinestea begien au- rrean gertatzen ari zen huraxe benetakoa zela, ezen, mon ami, handia bada pertsona bat hiru zatitan ikustea, jar zaitez pentsatzen zer izango zen bi buru ikusten zituztenean enborretik be- reizten. Ametsetako mundu batean zeudela uste zuten beti, ikusitakoa guztiz ezinezkoa bailitzan. Ametsetakoa, dedio, horixe zen Anne eta Belle- rekin egiten nuen ikuskizuna. Benetako ospea eskueran jarri zidan eginki- zun hark, bi ikuskizun bilbatzen baitziren egiten genuen hartan: bi burudun emakumearena, eta kaxa zatikatzailearena, biak ala biak ikusgarriak. Ordura artean, Daisyri, Txakurren Erreginari, eskatzen nion nire kutxan sartzeko. Berak baino apur bat lehenago egiten nuen nik normalean --------------------------------------- 105 ekitaldia, eta gero neuk laguntzen nion txakurre- kin. Izan ere, Diccinoren zirkuan denetarik egiten genuen denok, batez ere herriko tabernetan Lucio fakirrarentzat botila hutsak eskatzen ibil- tzea. Gero apurtu egiten genituen bildutako kris- talezko botilak, eta oihal handi baten gainean jartzen genituen zati guztiak, Lucio oin hutsik kristal apurtuen gainean pasea zedin. Handiena, hala ere, gerritik gora biluzik, Lucio kristal haien gainean etzanda jartzen zenean gertatzen zen, ikusleen artetik norbait eskatzen zuenean, bere gainean zutik jartzeko agintzen baitzion eta sa- belaren gainean salto egiteko nahi beste. Hasie- ran beldurrez bezala egiten zituzten saltotxoak, baina azkenean ahal zuten beste egiten zuten gora, behin eta berriz, matxinsaltoen antzera. Beldurra ematen zuen hura ikuste hutsak. Espantuzkoak izaten ziren jendearen aurpe- giak, pentsatzen baitzuten ezinezkoa zela halako pisua gainean edukita, fakirraren bizkarra zula- turik eta zauririk gabe handik irtetea. Baina ha- laxe izaten zen: Lucio jaiki egiten zen kristalen gainetik, eta batere odolik gabeko bizkarra era- kusten zien ikusleei harro. Kristalen ertzekin --------------------------------------- 106 egindako arrasto txiki batzuk baino ez azalean. Bai, ikusteko modukoak izaten ziren aurpegi haiek. Horrelakoaketa handiagoak eragiten zituen, hala ere, nire ikuskizunak. Lehenbizi uso batzuek desagerrarazten nituen, erraza da hori egitea usoak apur bat hezita dauzkazunean, eta horre- tarako baneukan eskua, gaizki ez bazaizu irudi- tzen nik hori esatea. Egia da beti izan ditudala gogoko animaliak. Gero uztai metalikoena egi- ten nuen, amarru txoro bat baino ez, edo paine- luen jokoa, zapiak behar bezala biltzeko astia eduki ezkero, jakina, beti ez baitzen izaten ego- kierarik gauzak nahi beste prestatzeko. Baina unerik gorena nire kutxen saioarekin batera etortzen zen beti. Diccinok eten egiten zuen orduan ikuskizuna, bozgorailuetatik hitz egiteko, esanez, munduan ez zegoela beste inor antzeko ekitaldirik eskaintzen zuenik. Iturrino Handiak bakarrik zeukala kutxa magiko hura. Baita ere esaten zuen, ikusleen artean haurrik baldin bazen, edo haurdun zegoen emakumerik, --------------------------------------- 107 begiak itxi eta ez ikusteko han gertatuko zena, bestela ez zutela eta lau gauetan lo egiterik lor- tuko, gutxienean. Egia esan, ez zitzaidan niri otu Anne eta Belle kutxan sartzeko asmo hura. Eurak izan ziren hori egitea proposatu zidatenak, nahiz eta ez oso erraza izan buru batentzat prestatuta zegoen le- kuan bi buru sartu behar hura. - Iturrinotxo, marka guztiak hautsiko dituzu horrela -esan zidaten-, hasiak dira beste batzuk ere zeure kutxa hori bezalakoak erabiltzen. Gu sartzen bagaituzu barnean, ordea, inork ez du berdinduko zure ekitaldia. Arrazoia zuten. Nire ikuskizuna bakar egiten zuen munduan Anne eta Belleren lankidetzak. Hori halaxe zen, ez dago ukatzerik. Horregatik harritzen naiz Orsonek nola ez zidan sekula aipa- tu halako gauza bat. Hark kutxa bakarrik aipa- tzen zuen beti, The Iturrino’s Boxgora eta behe- ra, Anne eta Belle inoiz nirekin izan ez balira be- zala. Iturrino’s Box hura inoiz egin bazen ospetsu, ordea, bi burudun emakumeari esker izan zen. Soilik behartzen gintuen ikuskizunen hurrenkera --------------------------------------- 108 aldatzera, ezen Diccinoren zirkuan beti izaten zen azkena Anne eta Belleren agerpena. Lehena- go ere esan dizut zer egiten zuten haiek: aulki soil batean eseri eta jendearen galderak eran- tzuten zituzten, lehenbizi batek eta gero bes- teak, mundu guztiak egiazta zezan bi buru bene- tako zirela gorputz bakarrean, edo, nahiago bada, egiazta zezaten bi emakume zirela haiek, gorputz bakarrean bizitzen jarrita. Eta ordu laur- den inguru igarotzen zenean, sehaska kantu hunkigarri batekin amaitzen zuten ikuskizuna, jende guztia malkoa begian utzirik. Bai, lehena- go ere esanda nago hori bera, ez da, mon ami? Hori ere bai baitakar zahartzeak, dedio, gauzak behin eta berriz errepikatzen ibili behar alu hau, beste zer kontatzekorik ez baneuka bezala. Sinetsidazu, ez daukat zalantzarik batere Anne eta Belleri zor diedala Iturrinok garai har- tan ukan zuen oihartzuna, hemendik hasi eta Pa- risa bitartean denek ezagutzen baitzuten nire izena, tartean baitzen beste kontu bat ere. Dicci- no azkarra zen gauza batzuetarako, zenbait urte lehenago lau haizetara zabaldu zuen kontu ika- ragarri bat. Esaten zuen behin nire kutxan sartu --------------------------------------- 109 nuela neska eder-eder ilegorri bat, Justine izene- koa, eta hiru zatitan egin ostean, ezin izan nitue- la zatiak ostera elkarrengana lotu. Saiatu nintze- la langintza horretan, baina ez zela egon modu- rik zatiki haiek itzultzeko zegokien osotasunera. Esaten zuen, halaber, gehiago ez dela jakin ezer Justine hartaz, baina pentsatzen dela aberats britainiar batek erosi eta bere etxean gorde zuela, jaten eta edaten eman, eta hantxe dago- ela saloiaren erdian, hiru zatitan jarrita, burua leiho baten parean eta beste bi atalak mahai baten gainean. Diccinok aitortzen zidan gu trenez baino az- karrago iristen zirela kontu horiek guztiak joan behar genuen hurrengo herri edo hirira, eta kal- tea baino, mesede ikaragarria egiten ziola esa- mesak ikuskizunari. - Publicitá, il mio amico. Baliteke horregatik izatea Orsonek kutxari buruz bakarrik hitz egitea, Anne eta Belle ahaz- tuta. Hari bi kontuak iritsiko zitzaizkion batera, Justinerena eta bi burudun emakumearena, eta ez zuen sinetsiko ez bata eta ez bestea. --------------------------------------- 110 Gaur goizean kutxa ikusi dudanean, hori dena etorri zait burura, eta jarri naiz pentsatzen Annek eta Bellek bizirik jarraitzera, zein ezberdi- na izango zen gaurko nire bizitza. Akaso geu hi- rurok ere biziko ginen orain Maltan, Diccinoren alboan gozoro jarrita. Ez dago jakiterik. Akaso Jo- setxo ez nuen ezagutu ahal izango hori hala izanda, eta ez nizuke asmatuko esaten zer den hobea, asko maite baitut nik alkizar mozolo hori ere. Ez dakit, ez dakit. Gero beste pentsamendu batek ere bete dit gogoa, bururatu baitzait Annek eta Bellek beti- danik zeukatela hartuta erabakia bere buruez beste egitekoa, ume-umetatik. Izugarria behar baitu izan, mon ami, zeure ondoan betidanik eduki duzun beste buru hori zeu baino lehenago hiltzen ikustea. Pentsatu ere ez dut egin nahi gertaera horretan hain baita izugarria. Baina gaur goizean ez dut eduki beste irtenbiderik kutxa ikustera joatekoa baino, eta horrek berritu dizkit pentsamendu denak zirimola batean. --------------------------------------- 111 Biharkoikuskizunak ondo atera behar badu, derrigorrezkoa dut dena bere lekuan dagoela egiaztatzea. Lehenengo lana du hori magilariak: erabiliko dituen tresna guztiak eta bakoitza behar bezala begiratu eta ziurtatzea. Gainera banekien gaur Don Valentin gotzainarengana jo- atekoa zela, ez nuen ikusi nahi nire inguruan bueltaka. Bere arrebak zabaldu dizkit ateak, mu- txurdin halakoak, izan ere ez dakit nor den nor baino hobea edo gaiztoagoa, Don Valentin ala haren arreba, ez baininduen istant batez ere ba- karrik uzten. Sonia deitzen da. Emakume horrek beti izan nau begiz joa, ezer zor banio bezala. Xaxatzeko asmoz, beti gauza bera esaten diot ondotik pasatzen naizenean, - Hara hemen lapiko txikien sukaldaria. - Zarpail alaena -botatzen dit berak, muturra oker-oker eginda. Horregatik, bakarrik ez ninduela utziko ikusi dudanean, gozoki esan diot ea egingo didan me- sede, ea sartuko den nire kutxaren barruan en- tsegu txiki bat bion artean egiteko, begiralerik batere gabe. Laguntzaile bat behar dudala bihar- --------------------------------------- 112 ko eta berak egokia dirudiela. Han joan da ospa ihesi, neuk nahi nuen bezala. Bistan da oso zabalduta dagoela Justineren istorioa eta hona ere iritsi zela aspaldi Diccinok asmatutako kontua. Esango nuke, Josetxok berak ere, erdi sinetsi egiten duela hiru zatitan dagoen emakumearen ipuina, bestela ezin bai- taiteke ulertu nola jartzen den kutxan sartuko ote den galdetzen diodan bakoitzean. Beldurrak horixe dauka, mon ami, behin piz- ten bada norbaiten buruan, ezin da itzali sekula, beti daki uzten bere zantzua sabelaren erdian itsatsita, lapa harri gainean bezala. Ez al zaizu iruditzen hala, mon ami? Jendearen begiradetan sumatzen dut nik hori. Kalean nabilenean batez ere. Ikusten dute ostikoz baztertzeko moduko agure zahar zarpail bat baizik ez naizela, baina ez dira ausartzen ezertara. Pentsatzen dute hemendik edo handik mendeku gaiztoren bat egiteko gauza naizela, edo auskalo zer. Batez ere, haurren artean ikus- ten dut nik hori, hurbildu ere ez baitzaizkit egiten nire antzeko beste batzuengana bezala. Niri ez didate trufarik egiten batere, alde egiten dute --------------------------------------- 113 darabildan espaloitik bestera. Pentsatuko dute Rasputin berritu bat edo naizela. Eraman egingo ditudala zaku batean sartuta, gauaren erdian lotan daudela. Pentsa dezatela nahi dutena, igual hobe horrela, ez baitauka erraza kale arte- ko bizimodua ni bezalako agure ezindu batek. Izanere, zertan dugu etorkizuna? Ez didazu si- netsiko, mon ami, baina zuk eman didazun auke- ra honen zain egoten naiz egunero lorea ihintza- ren zain bezala. Sentitzen baitut nire bizimodua kontatuz batera, berriro ari naizela bizitzen be- netan, gogoratzeak zaharberritzea dakarrela. Zer neukan egitekorik zeu hona agertzen hasi baino lehenago? Orduak ematen nituen Josetxo- ren telebista aparailuari begira, hor, futbolinaren gainean, aldare baten antzera jarrita, hotsa ken- durik baina gau eta egun beti piztuta. Edota ka- lean pausoa noraezean galduta, begiak zaka- rrontzietako altxor ezinezkoaren bila jarrita. Nora joan behar dut nik inor ez badago nire es- peroan? Zure Olympus txikiak itzuli dit bizitza. Zure magnetofoi polit honi esker oroitu dut berri- --------------------------------------- 114 ro lehenagoko denbora, horixe baizik ez baitut nik, ihesi joandako denbora tonaka. Zer daukat nik egitekorik bestela hemendik aurrera? Buru- ratzen al zaizu zerbait ni bezalako gizona bi zan- goen gainean bizirik eusteko modukoa? Asmatu- ko duzu zerbait niretzako modukoa? Mutil pres- tua dirudizu, hitz egidazu telebistatik ari bazina bezala, esan iezadazu zerbait, esan iezadazu deus ez daukan agure batek zertan behar duen ezarri itxaropena, edo erakuts iezadazu, bestela, nola litekeen inor bizi deusezaren esperantzetan soilik denean. Dedio, ez dago erraza arnasa goizero aurki- tzen biriketan behera. Hara, atera iezadazu tra- gotxo bat, zurruntzen ari naiz eta. Edozer esker- tuko dizut, alkoholduna den bitartean. Bermut txiki bat aukeran, ez nuke nahi pentsa dezazun agure hau tristatu egiten duzunik. Bai zera! Bizi- poz bakarretakoa bihurtu zara aste honetan, mon ami, ikusten baitut egun batean bai eta hu- rrengoan ere bai, Villanubla honetara etortzen zarela zintzo, baduzula hemen iman moduko bat ezarrita, zerbaiterako balio dizutela nire kontu- txo aspergarri hauek, edo hori uste duzula, --------------------------------------- 115 behintzat. Ikusten zaitut kaiertxo horretan ere lerroak biltzen, magnetofoiko hitzak nahikoa ez eta. Seinalea da hori, journalistabenetakoa diru- dizu itxuran. Nondik nahi duzu jarrai dezadan? Orsonen kontuak dituzu maiteen? Esan dizkizut gehienak, baina bada zerbait, hala ere, guztiz garbi esan gabe geratu dena. Orsonekbazeukan gure berri, lehenago ere esanda nago hori. Gauza nabarmenak gustatzen zitzaizkion hari, ardorik onenak, zigarro-pururik garestienak, emakumerik ederrenak..., Geu ere jende markatua ginen harentzat, esaten bai- tzuen hainbeste urtetan mendietan gorderik bizi izandakoak izateko, ez ginela hain salbaiak ere: - Zuek bezala jaten duen herri bat ez da inoiz desagertuko, Iturrino, gauza handia da hori. Jate kontuak nortasunaren ezaugarri zirela esaten zuen behin eta berriz, eta hori gorde ar- tean, hizkuntza ere ez genuela galduko, batez ere hain ezberdin izanda ingurukoetatik. Dohai- na iruditzen zitzaion hori, esaten baitzuen bata --------------------------------------- 116 ala bestea hautatzera behartzen gintuela horrek, ezingo genituela bi batera nahasian ibili. Egia esan, nik kontu horietaz batere ez dakit. Jakin nahi ere ez. Zertarako? Zer egin dezaket nik neuk jasotakoa aitzina dadin? Aitortuko dizut niretzat ez dela inoiz izan hori arazo. Mila hizkuntzatan hitz egiteko ez dudala batere trabarik. Nola nahi duzu hemendik aurre- ra? Frantsesez, ingelesez, italieraz? Nahi duzun hizkuntzan egingo dizut nik. Esan nahi nizun Orsonek sarri galdetzen zida- la ea ba ote nekien legatza perrexilarekin pres- tatzen, edo arraina behar bezala erretzen la- bean, edo txibiak tinta beltzean paratzen. - Horixe ez, Orson -erantzuten nion nik-, gauza asko dakit egiten, baina sukaldea ez dago nire jakintzen artean. Atsekabez bezala behatzen zidan, esan berri niona sinetsiko ez balit bezala. Erdipurdiko eus- kalduna nintzela pentsatuko zuen, seguru asko. - Esan nizun marra baten gainean jaiotakoa nauzula, ez naizela, berez, inongoa. Horrelako zerbait erantzuten nion bakoi- tzean, kontrabandoko gaueko lanerako jaioa nai- --------------------------------------- 117 zela esaten zidan algara artean. Antza ezagu- tuak zituen Paul Dutournier, Sarako Alkate Zaha- rra, eta haren lagunak, Espainiako gerra ostean, Irundik hasi eta Bilbora bitarteko hari elektriko guztiak, pattarrik finenak, eta beste hamabi gauza bizkarraren gainean edo itsasontziz pasa- razi zituztenak. Orsonek ederki ezagutzen zuen hura dena, - Arraia pasa! -esaten zuen, ezin ulertzeko moduan. Bai, bazekien ederki jendea bereganatzen, eta nabaritzen zidan barneko ertzen batean poza eragiten zidala gure aldeko hitzen bat esa- ten zuen bakoitzean. Euskaraz zekien esaldi ba- karra gaineratzen zuen ia beti horretarako, ame- riketako ingelesaren kutsuarekin irteten zitzaio- na ahotik: - Orhiko xoriak, Orhin laket. Gero esaten zidan ez zitzaizkiola sekula ahaz- tuko, gure artean film bat egiten ibili zenean bizi izan zituen egunak. Esaten zuen hozkailuan go- gortutako gurinaren antzekoak ginela, aski zela euskaldun bat apur batean kanpoko airetan epeltzea, barneko gurina has zedin urtzen mer- --------------------------------------- 118 kurio tantoak bezala. Horixe aipatzen zuen Orso- nek guri buruz, metalezkoak baina guriak ginela. Esateko moduagatik ikusten zitzaion, gainera, laket gintuela, behin baino gehiagotan agindu baitzion John Hustoni, - Haizearen beste aldea filmatzen amaituta- koan, Iturrino Handiarekin egingo diagu ostera- txo bat Euskal Herrian, gu hirurok eta Ojak. Oja beste mundu batetik etorritako estralur- tarra bailitzan esaten zuen hori, hiru gizonon adabakia bailitzan. Ezzen egia, ordea. Inondik inora. Oja ez zen ino- ren eta ezeren adabaki. Mundu honetakoa zen haren indarra, halakorik baldin bada, behintzat. Oja zen Orson eta filmaren inguruan bildutakoon bizitzetan garai hartan agintzen zuena, halaxe irizten zion bakoitzean. Esan dizut lehen ere haren begietako argia eta edertasuna zenbate- rainokoak ziren. Orleansen bildu ginenon mun- dutxo hartan, emakume huraxe genuen agintari, eta haren erakarmena lege. --------------------------------------- 119 Oja artista zen, eskultorea eta pintorea, Za- greben arte ikasketak egindakoa. Emakume az- karra zeharo. Esango nuke bera zela Orsoni arte faltsifikazioaren kontuekin begiak ireki eta kas- koa berotu ziona. Fakepelikula berea zela gehia- go, Orsonena baino. Baietz esango nuke, hori ha- laxe zela, itxuren bestekora. Orsonek indarrak ahitzen zituen izaki liluragarriaren itxurak egi- ten, Ojak halakotan ibiltzeko batere beharrik ez zeukan bitartean. Berezkoa zuen. Zurrumurru bat zabaldu zen gure artean. Egia ala gezurra izan, huraxe zen denok sinetsi genuena: Nathalie izeneko atrezzista bat Orso- nen atzetik zebilela, eta alderantziz ere bai. Uste genuen bestekora, Ojak ez zuen irririk egin esa- mesa haiek belarrietara iritsi zitzaizkionean. Uste genuen Ojari ez zitzaizkiola ardurako Orso- nen ibilera lizunen kontuak. Berak ere bazekiela horretatik zerbait, noiznahi ibiltzen baitzen, ez bakarrarekin, baizik eta bizpahiru galaiez ingura- tuta. Gortekoak deitzen genien eztiaren gozota- ra etorritako erlastar haiei guztiei. Alabaina, Nathalie hark bazuen zerbait Ojak Orsoni eskain ez ziezaiokeenetik: gaztea zen --------------------------------------- 120 oso, hemezortzi urte ere ez zituen edukiko or- duan. Eta denok genekien dastatu gabekoa nahi izaten zuela beti Orsonek aukeran. Erakarri egi- ten zuela gaztetasunak eta ezezagunaren lilu- rak. Janariarekin ere halakoxea izaten zen, eskai- ni inoiz jan gabeko gauza bat eta zakur amorra- tuak bezala ausikiko zion platerari. Ikusita nago Frantzian ortelan deitzen dituzten txoritxoak jaten dozenaka, ezpainetatik gantz tantoak irris- tan. Ostrak, arkume buruak, txerri eskuak... ikus- ten ziren maiz Orsonen mahai gainean, hainbes- tekoa baitzen haren jatunkeria. Ezezaguna edo noizean behingoa zen guztiak zuen berezko do- haina harentzat, urrutiko intxaurren antzera. Baita Nathaliek ere, antza. Egun batean Ojak ekarri zigun albistea, afari hungariar baterako egin zigun gomita. Haragia afalduko genuen, berak prestatuta. Afari artisti- koa izango zela adierazi zigun, eta hori zer izan zitekeen galdegin genionean, - Arteak, lehenik eta behin, eragin eta harra- patu egin behar du parean daukana. Egonezina eta zalantza ez baditu sortzen, ez da benetako artea. Kolokan jarri behar du ikuslea. --------------------------------------- 121 Hamabiren bat izango ginen mahaira eseriak, tartean Orson, Huston, Bogdanovich eta Domini- que Antoine ere bai, filmaren produktorea. Denok gizonezkoak, Oja izan ezik. Halaxe zeu- kan berak antolatuta. Iragarri zigun inoiz jan gabeko jakia zerbitza- tuko zitzaigula oturuntza hartan, Orsonen ome- netan. Gortekoek egin zuten zerbitzarien lana, Orson eta Oja, biak alde banatan eserita zeuden bitartean, mahai buruan. - Orsonek ikaragarri maite ditu halako ezus- tekoak -esan zigun Ojak-. Zer irensten duzuen jakin gabe jango duzue gure etxeko espezialita- tea. Egia esan, ni prest nengoen muskerra eta apoa jateko ere, eta zer esanik ez Huston, hari bost axola baitzitzaion gainerakoa ardo finak zeuden bitartean. Beste mahaikideek ere antze- ra ziruditen, denak prest Ojaren ekintza artistiko- rako, batez ere eserita jan eta edatera mugatzen bazen egin beharrekoa. Azken batean, filmaren errodajea astuna eta luzea gertatzen zen egune- ro, eta eskertzekoa zen atsegin apur bat ekar ze- --------------------------------------- 122 zakeen zernahi. Areago Oja baldin bazen gomita- ren egilea. Azkenean ez zen izan hainbesterakoa han es- kaini zitzaiguna, ez behintzat uste genuen be- zain harrigarria. Espero genuen nik ez dakit zer, baina ez eskaini zitzaigun oturuntza hura. Denok geratu ginen galdezka: non ote dago arte mota berriaren korapiloa? Afaria luzea izan zen, plater txiki asko eta ez- berdinez osatutakoa. Hori bai, denek zuten osa- gaien artean derrigor ezezaguna zitzaigun abere baten haragia. Horixe zen kontua, antza. Salda bat ere bazen, haren hezurrez egindakoa, horre- taz oroitzen naiz. Baina plater guztien gainetik nabarmendu zena, tartare moduko haragi mehe lurruntsu bat izan zen. Gozoa zegoen oso, lehen ahokadan tente xamarra zirudien arren, samurra gertatzen zena azkenean. Ahoa betetzen zuen osorik haren zaporeak. Denok jabetu ginen ez genuela ezagutzen haragi mota hura, ez zela ez behiki, ez ardiki eta ez txerriki. Ez oilo, untxi eta antzekorik ere. Ia denok eskatu genuen bigarren platerkada bat haragi bikain hartatik. Xerra gordin fin-finak --------------------------------------- 123 ziren, tipula xehatu eta martorri zatiz estalirik zerbitzatu zitzaizkigunak. Batere hezurrik gabe, aise jateko modukoak. Kitzikatu egiten gintuen haragi hura nondik ateratakoa zen jakiteak, baina gordean eduki zuen Ojak sekretua. Izan zitekeen katua edo astoa, berdin zitzaigula hori. Jakin egin nahi ge- nuen, ordea. - Ez dizuet sekula esango -tematu zen Oja-, horixe da ohitura gure familian. Erdi Arotik zetorrela kontua, andreek baka- rrik jakiten ahal zutela haragiaren jatorri beneta- koa, horregatik ez zegoela emakumerik mahaira gonbidatuta, hari nondik norakoak esatera derri- gortuta egongo zela bestela. Eta ez zuen nahi halakorik. Beraz, jandako hura izan zitekeen elefantea, bufaloa edo krokodiloaren haragia, ez zegoen esaterik zerena. Bost axola, zer arraio. Hustonek arrandiaz hartu zuen hitza, edalon- tzi batean sardexkaz jota. - Nire iritzirako -esan zuen-, hartzarena da okela. Hungarian erruz daude plantigradoak, batez ere Budapesteko gobernuan. --------------------------------------- 124 Eta algara egin genuen denok. Baita Ojak ere. Nola jakingo genuen zer zen, ez bagenion an- tzik hartzen ordura artean jandako ezerena? Or- sonek erregutu egin zion Ojari esan ziezagun ze- rena zen haragi gozo hura. Egiteko mesedea, amaitzeko behingoz jokoa. Baina mutu jarraitu zuen emakumeak, begietan antzematen zitzaion arren lortua zuela berak aurrez erabakitakoa. Denok hartu genuela parte hark burututako ekintzan. Izan artistikoa edo bestelakoa. Ulertu ere egiten ez genuen jokoan bera zela irabazlea. Kafearen tenorean soilik esan zigun, - Abere eme eta gaztearena behar du izan haragiak, puntuan egon eta gordinik zerbitzatu ahal izateko. Hemezortzi urtekoa edo -gaineratu zuen-. Halaxe erakutsi zidan amonak plater hauek prestatzen. Aski izan zen gaztetasunaren aipamena, Do- minique Antoine laster batean abia zedin komu- nera, botalarriari eutsi ezinda. Besteok ez beza- la, hark bai baitzekien atrezzoko Nathalie falta zela bizpahiru egun lehenagotik lan taldean. Inork ez zekiela nora zen alde egina. Orsoni ere --------------------------------------- 125 deblauki aldatu zitzaion aldartea, Ojaren honda- rreko hitz haiek entzundakoan. Izan egia ala gezurra, oraindik ere ez dakit zer pentsatu, denok sentitu ginen mahai hartan era zantarrean erabiliak. Jainkoen jostailu baino ez ginela izan, alegia, bikote haren gudu-zelaian. Erregina Itzelaren erresumako txorimaloak baino ez ginela. Eta orain, mon ami, eska diezaiogun azken zurruta Josetxori. Bihar egun gogorra izango da. Olympus horrek, zeuk eta nik, ohi baino goizago ibili beharko dugu, sei t’erdietarako antzokian egon behar dut eta. Halaxe nago hitz emanda Don Valentini, eta bete beharreko hitza, beteta- koan bakarrik akabatzen da. Hori ere horrelaxe da. Ez al zaizu iruditzen? --------------------------------------- 126 Ostirala Alkatejauna eta kultura zinegotzia etorri zaiz- kit, biak ala biak, gaur goizean ikustera, esanez, Don Valentin oso kezkaturik dabilela gaur arra- tseko ikuskizunarekin, badakiela hitzeko gizona naizela, baina, hala ere, erreguka joan zaiola pa- rrokoa alkateari, - Nik ez dakit zer besterik egin gizon horrekin -esan omen dio-, eta zuen ardura ere bada gaur arratseko ikuskizuna behar bezala irtetea. Antza, Juan XXIII auzo honetan ez gara bizi lau katu bakarrik. Itxura batean, herriko auzo jendetsuena bihurtuta dago aspaldi, eta hemen- go etxetzar garaietan bizi da hurrengo hautes- kundeetan Udaletxeko gauzak alde batera edo bestera etzanaraz ditzakeen jendetza. Ez dakit nik gauzak zein azkar eta nola alda- tzen diren esplikatzen. Josetxok Villanubla taber- na hau hartu zuenean, lau katu ginen hiri bihur- tu den bazter honetan bizitzera jarriak. Kanpotik etorritako langileak ziren gehienak, edo euren itsas herrietan ezin etxerik erosi eta merkeago- --------------------------------------- 127 en bila etorritako ezkonberriak. Horregatik hain- beste ume beti kalean. Egunen batean azpian harrapatuko naute tramankulu gurpildun berri horietako batekin, ez baitute begiratu ere egiten nondik nora doazen eta nola. Normala izaten da hori umetan, neu ere ez nintzen ezberdin ibiliko gaur ume izatera. Norberak bereari behatu behar dio. Ordea, ez naiz agure ezindu bat baino, mokorra bere lekutik noiz irtengo zaion beldurrez bizi den beste ezindu bat. Oroitzen naiz nola tabernaren leihotik beretik ikusten ahal ziren lau behi bazkan, eta asto kos- kor bat ere bai, abandonatutako lau kamioi zaha- rren artetik bistaratzen zen soroan. Zozoak eta birigarroak ere agertzen ziren noiznahi, eta ohi- koa zen, udazkenetan batez ere, trikuren bat ta- berna atarian bertan kausitzea noraezean. Dena baitzen sasi, hiria amaitzen zen leku honetan. Maiz jaten nituen masusta eder askoak, eta hon- deamakinek mugitutako lur berrietan erruz bil- tzen genituen urbeltzak Josetxok eta biok, esa- nez elkarri, inork ez ditu ezagutzen perretxiko hauek oraindik, munduko finenak, sukaldean nola egiten diren jakindakoan. Eta gero Josetxok --------------------------------------- 128 zartaginean jartzen zuen olio apur bat baratxuri ale lehertu batekin, eta dantzan jartzen zituen bertan urbeltzak juliana eran zatituak, airean he- gaka, tximeleta zuriak bailiran, eta minutu eska- sera esaten zidan, - Ekar ezak platera Cosme, ikusiko duk sa- siak nola dakien zeruaren albiste ematen. Zin egiten dizut ez dela munduan halako jaki bikainik, batez ere azpian jartzen zaionean, Jose- txok ohi duen eran, oliotan erretako ogi xafla bat, horixe baita zahartzean geratzen den guti- zia bakarretakoa, jatea, eta edatea. Gainerakoak apaldu zitzaizkigun aspaldi, zorionez gainera, horrela ez baitago txoriaren agintepean bizi be- harrik. - Non ikasi duk hik horrelako gauzak egiten? -galdetzen nion Josetxori. Erantzuna beti zuen bera: ez duela inon ikasi, iruditu egiten zaiola. Iruditu, horixe du hitzik maiteena erdi-mutu horrek, iruditu egiten zaiola perretxiko mota horrek hala behar duela, apenas zartaginean kolpe bat eta prest. Gauza bera egiten du itsas beheran bilduta ekartzen dizkioten txirlekin ere, jartzen ditu zar- --------------------------------------- 129 taginean baratxuri pixka batekin, hegaldarazten ditu bertan ireki arte, eta platerean jartzen dizki- zu, limoi parrastadarik eta beste ezer gabe. Maisu handia da Josetxo gauza batzuk bene- tan nola behar duten ulertzeko orduan. Sekula ez dizu aitortuko gauzak berak dakien bezala behar dutenik izan, iruditu hitza esango dizu behin eta berriz, ezer benetan ez baleki bezala. Iruditu, ez diozu beste hitzik alferrik entzungo horri, ikusten duzu orain ere nola dagoen, inori begiratu gabe, kafe makina geldiro garbitzen? Esango dizu, igual, izotzetako hartz zuri denak ezkerrak direla, eskuinarekin ezin dutela deus, edo koalek ez dituztela eukalipto hostoak baizik jaten ahal, edo xixare harrak lehertu egi- ten direla plazerez emearengana hurbiltzen dire- nean. Esango dizkizu mila gauza halako, eta ho- lakoetan galdetzen diot nola litekeen antzeko kontuak jakitea berak, egun santu osoan Villanu- blan sartuta badago, egun bat bera ere ez atse- denerako, eta telebistaren hotsa beti kenduta baldin badauka. Ezen pentsa bailiteke bazkalon- doko dokumental horietan ikasitako gauzak dire- la horiek denak, baina Josetxok ez du inoiz bolu- --------------------------------------- 130 menik jartzen telebista aparailu arraio horretan, Tourraren garaian izan ezean. Orain zeu bistara- tzen zaren bakoitzean ere bai, atsegin ematen baitio zu pantailan zaudela jende guztiari esatea, - Laranja eta vodkazko maritxukeria alu bat prestatzen diot nik horri, hona etortzen den ba- koitzean. Ez du oraindik edaten ikasi, koitaduak. Esadazu, baina, nola liteke berak halako gau- zak jakitea? Hurrengoan kontatuko dizu NASAko astro- nautek asmatu dutela espazio-ontziaren kapsula barruan daudenean ahoz gora idazteko balio duen bolaluma, edo kontatuko dizu Karpexenko izeneko genetikari errusiar baten historia, nola asmatu nahi izan zuen landare espezie berri bat, zain eta buru, dena jangarria zuena, errefau edo rabanoarena behar zuen eduki zaina, eta azalo- rearena burua. Munduko gosea akabatzeko mo- duko landarea zen berak nahi zuena, baina ur- teak ikertzen ibili ostean sortu zuen espezie be- rriak alderantzizkoa egin zion Karpexenkori, eman baitzion ezertarako balio ez zuen landare bat, azalorearen zuztarrez eta errefauaren hos- toez hornitua. --------------------------------------- 131 Edota Emil Zatopek korrikalariak nola maite zuen hainbeste euli ezberdinen bilduma egitea kontatuko dizu bat-batean. - Nondik dakik hik hori dena, Josetxo? -galde- tzen diot nik milagarrenez. - Jakin ez, Cosme, jakin ez zakiat deus. Irudi- tu, iruditu baizik ez -berak ere milagarrenez. Ahapeka esaten du hori, kontatzen dituen beste gauza guztien antzera, Josetxok ez baitizu deus esango gainerakoek hitz egiteko erabiltzen dugun moduan. Konturatuta zaude horretaz, ez da hala mon ami? Horixe ikusi nion Lyongo ospi- tale hartan, mundu bat bizi zuela berak, beste inork bizi ez genuena. Anne eta Belle gabetan, neure altzora bilduko nuen munstro txiki bat zela. Dena adieraziko dizu benetan esan nahi ez balizu bezala. - Badakizu panda hartz bat hil egingo litzate- keela hemen? Halako galderak luzatuko dizkizu gutxien uste duzunean. Eta orduan hasiko zara hemengo neguetako hotzaz hizketan, nola egiten duen elurra eta nola zuritzen dituen zelaiak antziga- rrak, normala dela hori, pandarik ezin daitekeela --------------------------------------- 132 hemengo eguratsetan bizi. Baina ezetz esango dizu berak, ez dela hori, ez dela zuk diozuna, panda hartza hotz gogorrago eta egurats euri- tsuagoetan ere bizi litekeela, ez dela hori, eta ez dizu besterik gaineratuko. Tabernaren beste zokoren batera joango da zeu irrikatzen utzita, berarekin jardun arte pen- tsatu ere egiten ez zenuen enigma batez kitzika- tu eta sortuko dizu azkura, ezen enigma handia izan liteke panda batek gurean zergatik ez duen bizitzerik. Ala ez? Ondo pentsatzen jartzen baza- ra, ez dizu uzten beste biderik zeuk galdetu arte, - Zer da, ba? Zer arraio da panda hartza he- mendik urruntzen duena? Orduan hartuko du zapi bat eskuetan, luzatu- ko zaizu urtebete, hasiko da edalontziak xuka- tzen edo hozkailua garagardoz betetzen, nabari- tuko duzu jakin mina galopan ari zaizula korri- tzen gorputzean gora eta behera, eta hitz egin- go dizu beste zerbaiti buruz, halako batean, hitz jarioan txertatu arte enigmaren irtenbidea: - Ez dago banburik, banburik gabetan pan- dak ez daki zer, ez daki nola. --------------------------------------- 133 Eta akabo, joan egingo zaizu barraren beste bazterrera bezero sartu berri bati garagardoa jartzera. Bitartean pentsatzen hasten zara Jose- txo mundu honetakoa ote den, zeu ere lur hone- tako ote zaren, ezen pentsatzen baituzu taber- nara sartzen diren guztien kontuak baino nahia- go duzula Josetxoren enigmak entzutea eta berak eragiten dizun kiliman hazka egiten ibil- tzea. Ikusi al duzu inoiz krokodilo bat umeak gor- detzen bere hortzetan? Ba al dakizu zein animalia arrek egiten dituen umeak? Hasten zara pentsatzen normala ote den ger- tatzen zaizun hau guztia. Benetan heldua ote zaren eta bizitza honetan ikasi ote duzun zerbait ganorazkorik. Gizon itxuragabe hau horrenbeste nola maita dezakezun ere galdetzen diozu zeure buruari. Iruditzen zaizu Diccinoren zirkuan ere ez zukeela paper txarrik egingo Josetxok, bi buru ez, baina buru arraroa eta berebizikoa daukala, ezen eta hurrengoan egingo baitizu matematika edo fisika galdera bat. Erantzunik entzun gabe joaten bazara, lorik egiten ere ez dizu utziko Jo- --------------------------------------- 134 setxok jarritako buruhausteak: zenbat ardi dituz- ten bi artzainek, baldin eta haietako batek esa- ten badu, - Bat ematen badizut kopuru bera ukango dugu, aldiz, bat kentzen badizut, bikoiztu egingo ditut zureak. Zenbat ardi dauka artzain bakoi- tzak? Sinets iezadazu, mon ami, lorik egin ezinda ibili nintzela aste oso batean erantzuna asmatu artean. - Ez zagok zaila. Hamar arte kontatzen bada- kik, Pakete. Ez diat besterik esango, heuk atera beharko duk asmazioa. Horixe izaten zen ateratzen nion guztia, ar- tzainen ardiei buruz egunero galdetzen nionean. Mutu alde egin zuen bere lana beste muturrean betetzera, ni kargatuta utziz, ezen zenbat ardi eduki behar dituzte bi artzainek baldin eta bat kenduta bienak berdintzen badira eta bat eman- da bikoizten badira? Mon ami, ez nizuke lorik kendu nahi, galdera handiek baino gehiago eta sakonago kilimatzen dute enigma txikiek, arkakusoen antzera. --------------------------------------- 135 Telebista horretara eraman behar zenuke egun batean Josetxo, ez du libururik idatzi, hori egia da, baina liburuak idatzi dituzten askok baino gehiago du kontatzeko. Galde diezaiokezu, esaterako, - Zein eritasunek eraman zintuen Lyongo os- pitalera? Zein emakumek egin zintuen birrin edo, zerk, zergatik eta nola? Bizitza osoan ez dut erantzunik jakin ahal izan. Gertatutakoaren aztarnarik ere ez. Sekula ez dit horri buruzko hitzik esan nahi izan. Akaso zuri bai, zuri esango dizu zerbait, eta gero kontatu zeuk niri. Galdetzaile profesionala ez zara, ba? Ausartzen bazara, Josetxok erantzungo dizu esku zapia bizkarrean zintzilikatu eta barraren beste aldera alde eginez, mutu, batere purrusta- darik gabe, beste norbaiti zerbait zerbitzatzera. Eta igual esango dio sartu berriari, - Ba al dakizu zein den galderarik garrantziz- koena, munduaren sekretu guztiak bildu eta filo- sofoek behin eta berriz egin izan dutena? Bezeroari pentsatzen jartzeko astirik ere eman gabe gaineratuko dio, --------------------------------------- 136 - Arrautza eta oiloarena. Zein da bietan lehe- nago? Gero haren ondotik ere alde egingo du hoz- kailuetatik zerbait hartzera, itzuliko da sartu be- rriarengana minutu batera, zu, eta gainerako guztiak bazterrean utzita, aurkituko du garagar- do bat edatera baizik etorri ez den bezeroa bizi- tzaren funtsaz pentsatzen jarrita, aurkituko du izaeraren oinarriaz gogoeta egiten buruan ze- rrautsa baizik ez zekarrena, geroxeago esateko Afrikan badela leinu bat Burkina Fason, bere bu- ruari mossi herria esaten diotenez osatua, eta haiek badutela galdera nagusiarentzat egiazko erantzuna: - Oiloa arrautzan badago, arrautza ere oiloan dago, eta kito, horixe da kontua. Hortxe amaitzen dela dilemaren koska, zigor- tu egiten dituztela arrautza lapurtzen duten hau- rrak, oiloak lapurtzen dituztenak beste, arrautza bat lapurtzen duenak oiloa baitu lapurtzen... Eta horrela erotuko zaitu bere bizitzako ezer kontatu baino lehenago, ezen Josetxok eta biok elkarrekin daramagun urte mordo honetan, ez baitiot entzun sekula berari dagokion konturik ai- --------------------------------------- 137 tortzen, ezta mila bider galdetuagatik zergatik aurkitu nuen hain behera eroria, nork egin zion halako gaiztakeria bera bezalako gizon zintzoari. Alkizara zergatik ez duen inoiz itzuli nahi izan ere ez dit erantzun sekula. Lyongo hartaz gero, ez diot emakumerik eza- gutu. Oliotan erretakoa irudi du kontu horretan. Emakumea eta osina berdindu egiten dituela di- rudi, bere baitan trikina bezala kiribilduta baizik ezin du Josetxok bizitzen asmatu. Horrexek erakutsi dit bizitza ulertzeko mo- duak nahi adina direla munduan, eta aukeran, Josetxo bezalakoak ditudala nahiago, etsipena edo koldarkeria arau duten horietakoak. Miste- rioak beti daki gordetzen mamia. Nahiago ditut lainopeko Josetxo bezalakoak, askozaz ere, mundu alu honetako lekua zein eta non duten dakitela uste horiek guztiak baino. Villanubla du Josetxok aberri, hemen gerta- tzen dira hark ezagutu nahi dituen jazoera guz- tiak, beste biztanlerik ez dago haren munduaren neurrian ate horretatik barrura egiten duena baino. Eta nik lehen ihes egiten banuen hemen- dik apur bat itota, gero eta nago Josetxoren neu- --------------------------------------- 138 rri hauetara egokituago. Villanubla honetan ukan nahi dut neuk ere unibertsoaren tamaina, horre- gatik esan diot alkateari, munduan onena nintze- la ni pertsona hiru zatitan jartzeko orduan ikus- leen aurrean. - Aspaldi izan zen hori -erantzun dit. Ez diot barkatu. Esan diot ea ba ote dakien zerbait horretaz, munduan zerbaitetan lehengoa izateko kontu horretaz. Bera ba ote den mun- duan aurrena zerbaitetan. Inoiz onena izan denak gordetzen dakiela onenaren zantzua, eta egoteko lasai, agertuko naizela sei t’erdietan an- tzokiaren aurrera, egingo ditudala gauzak agin- du bezala, Iturrinoren Kutxa berriro jarriko duda- la dantzan. Orduan galdegin dit ba ote dudan inor kaxa- ren barruan sartzeko, horixe duela Don Valenti- nek kezka, baina galdera batez erantzun diot soilik, ea ba ote dakien zer jaten duten koalek, edo zergatik ezin duten gure artean bizi panda hartzek, horrelako gauzak ezagutzen ez dituen alkate batek ez duela herritarren aginterik mere- zi, eta erantzun dit egin ditzakedala nahi ditudan trufa guztiak, baina hobe dudala gaurko ikuski- --------------------------------------- 139 zuna behar bezala egitea, berrehun lagunetik gora espero dituztela antzokian, hiriburutik ere badatozela gonbidatuak, eta munduko onena izan gabe ere onartuko dutela lotsarazteko mo- duan gauzak ez egitea, denbora oso gutxi dau- kadala kaxa barruan nor sartuko dudan aurkitze- ko eta esateko zein den nire asmoa. Erantzun diet orduan, arrautza eta oiloaren enigmak betetzen duela aspaldion nire burua, eta ez daukadala beste ezerentzat lekurik. Purrustaka joan dira etorritako bidetik, nik pentsatu bitartean berebizikoa dudala arazoa, kutxan nor sarturik aurkitzen ez badut, moztu egingo dizkidatela barrabilak. Munduan onena izan arren, inork ez nauela libratuko etorkizun beltz batetik eta, mon ami, izanak izan, alkatea, Don Valentin eta horien guztien beharretan dela agure hau, zeren, zertarako balio du inoiz edo behin zerbaitetan munduan lehenengoa gertatu izanak, gero zahartu egiten bagara? Horixeerabaki nuen Orson eta Hustonekin ibili nintzen garaian, Haizearen beste aldea filmari --------------------------------------- 140 behatu ordez, gizon haiei behatzen nien nik eta ikusten nuen benetan handiak zirela. Nik ezagu- tzen nituen beste guztiak baino handiagoak. Handiak ziren hizketan, handiak lanean eta lagu- nartean, distira erakusten zuten egiten zituzten gauzetan. Ikusten bainuen Orson zela munduko gizon handiena Oja bere alboan edukitzeko gai zen bitartean, ikusten nuen Huston benetan ze- gokion neurrira bizitzeko ahaleginean, ikusten nuen neu ere berdintzat hartzen nindutela biek. - The Great Iturrino -horixe esaten zidaten behin eta berriz niri atsegin eman eta euren ar- teko egin nahian. Eta banintzen egiazki, edo izana nintzen, munduko handiena pertsona hiru zatitan bana- tzeko orduan, edonoren aitzinean. Usoekin ere, barkatzen badidazu, ez nintzen geratzen biga- rrena, baina horretan bakarrik nintzen ni zerbait, eta Loirako arrainak atzematen Hustonen au- rrean. Zer nintzen egiazki, ordea? Zertan aurkitu behar nuen arnasa baldin eta Anne eta Belle joan zirenetik ez bazegoen lekurik niretzat? --------------------------------------- 141 Amarrua eta trepetarena baizik ez zen nik go- bernatzen nuen lurraldearen legea. Amarruenia edo Trepetenia izan zitezkeen nire jatorrizko pla- netak. Nola bizi liteke gizon oso bat halako eremu murritzean oinarrituta? Erabaki nuen, beraz, ez nintzela jaioa Orson eta Hustonekin neurtzen ibiltzeko, badela zer- bait gizonari esaten diona, kontuz ur horietan, ito zaitezke bertan. Mon ami, badakizu ederki marra baten gai- nean jaioa naizela, ezaguera bakarra Diccinoren zirkuaren harat-honatean jasotakoa dudala. Zer dezaket nik? Josetxok kontatuta dakit laborategiko kaiole- tan bizi den arratoiaren gatazka benetakoa zein den. Badakit gazta aukeran jarri ondoren, ka- rranpa eragiten diotela jakia hartzera hurbiltzen den bakoitzean. Gazta nahi, baina ezin ordaine- tan elektrokuziorik jaso gabetan. Zer da handia- goa, gaztarekiko gosea ala karranparen beldu- rra? Norantz eman behar da pausoa? Gizon haiengana hurbiltzen nintzen bakoi- tzean ohartzen nintzen haiek bezalakoa nahi nuela neuk ere. Ezin, ordea, ez nintzen horreta- --------------------------------------- 142 rakoa. Erre egiten ninduen haien argiaren jario- ak. Eskertzen nien adiskidantzaren aukera, baina garesti ateratzen zitzaidan euren konpai- nia, ni beti txiki, beti ñañar, haien guztien albo- an. Horregatikheldu nion Josetxori bizkarretik. Nire benetako neurria aurkitu beharrean nengo- en, eta behar nuen hura, ez zegoen Oja bezala- ko emakumeen besoen artean. Nik munstro bat, munstro bi, izan nituen maite arrainak ura baino gehiago, horrexek mugatuko zuen nire bizitza, nahi ala nahi ez, Josetxorena bere gertakizunak mugatu zuen bezala. Bizi izandako edertasunak nigan agintzen ja- rrai zezan eten nituen lokarri guztiak. Ordura arte bizi izandakoak bakarrik elikatu du orain ar- teko nire iraupen osoa, besteren beharrik batere gabe. Ulertzen didazu, mon ami, ala oraindik ere kontu gehiago behar duzu Iturrino Handia bene- tan nor den jakiteko? Behin zerua ezagutu de- nean, infernu bilakatzen dela mundua? --------------------------------------- 143 Esan dizut esateko neukan ia guztia, soilik konta ditzaket harat-honatean ezagutu ditudan gertaera alferrikakoak, bete lana baizik ez azale- korik behar ez duen zure liburu horrentzat. Utzi- ko al dugu hemen bertan kontua? Esadazu nahikoa duzula, moldatuko zarela Iturrinoren bizitza orain artekoarekin, aski eta gehiegi duzula magnetofoian grabatutakoarekin. Emango diozula stopari, halako batean. Seiaketa hamar dira.Laster egin behar dugu alde hemendik. Don Valentin han izango da, an- tzokiko atean. Ez dizu beldurrik emango, ez da? Justineren ipuina Diccinok asmatutako kontua baino ez da. Ederki dakizu hori, mon ami. Ez egin, beraz, ka- surik. Neuk erakutsiko dizut dena. Hasieran estu xamar zaudela irudituko zaizu, apurtxo bat itota bezala, baina minutu batean ohituko zara. Erra- za izango da zuretzat. Handi xamarra izan arren, ederki sartuko zara. Zaude segur. --------------------------------------- 144 Telebistan agertzen den horietakoa izatea ere, neure ikuskizunaren mesederako izango da, Anne eta Belleren bi buruen antzera. Biderkatu egingo da efektua. Denek esango dute, - Hara nor dakarren laguntzaile Iturrino Han- diak! Ederki aterako zaigu ikuskizuna. Neuk esan- dakoa, ez duzu beste ezer egin beharko, soilik azken trago bat eskatu Josetxori oraintxe bertan, ron txiki doble bat aukeran, badakizu, kirioak neurrian jartzeko. Gero, oholtza gainean gaudenean, ez harritu zure hankak ikusten badituzu zilborra espero ze- nuen lekuan, edo atzekoz aurrera. Badakizu ederki, mon ami, amarrua da dena, dedio, goitik behera.