Digitalizazioaren eraginez, paradigma-aldaketa gertatzen ari da gaur egun, bai giza eta gizarte-zientzietan, bai eta kultur sorkuntzan eta zientzietan ere: informazioa digitalki sortzen, gordetzen eta zabaltzen dugu, eta horrek testuinguru berri batera ekarri gaitu. Testuinguru horretan kokatzen da Humanitate Digitalen alorra, eta horixe da, hain zuzen, graduondoko honen ardatza: Humanitateen eta teknologia digitalen arteko elkargunea.
Aditu-titulu hau HDen alorraren ikuspegi orokor baina zabal bat emateko helburuz sortu da, eta Goimailako Online Institutuak eskainiko du, UEUren eta UPV/EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, 2021-2022 ikasturtean lehen aldiz.
Hona hemen graduondokoaren aurkezpena Uxoa Iñurrieta zuzendariaren eskutik:
EZAUGARRI NAGUSIAK
HELBURUAK
LANDUKO DIREN GAITASUNAK
NORI ZUZENDUA
OINARRIZKO INFORMAZIOA
ELKARLANEAN
Unibertsitateko aditu-titulu hau eskaintzeko elkarlanean ari dira:
Irakaslekua
Eibar
IZEN-EMATEA
UPV/EHUren titulua izanik, izen-ematea UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.
(Oharra: UPV/EHUko ikaslea izan ez bazara, izena emateko prozedura berezia da, eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.)
Izena emateko lehen epea irailaren 17ra arte egongo da zabalik. Matrikulazioa irailaren amaiera izango da.
MATRIKULAZIOA
Gehienezko ikasle kopurua gaindituko balitz, ikasleen hautaketa ondoko hiru irizpideen arabera egingo litzateke:
Matrikulazio-prozesua GOI institutuak abiatuko du onartutako ikasleekin.
Matrikulen ordainketa bi zatitan egin ahal izango da: urriaren hasieran (%60) eta urtarrilaren hasieran (%40).
Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, idatzi a.latatu@ueu.eus helbidera.
Aditu-tituluak 3 modulu eta proiektu bat hartzen ditu barnean.
1. HUMANITATE DIGITALAK: PARADIGMA ALDAKETA (3 ECTS)
Graduondokoari hasiera emateko, HDak zer diren aztertu, eta alorreko metodo berriak eta proiektu digitalen ezaugarriak aurkeztuko dira, bai eta informazioa prozesatzeko tresnak eta informazioa gordetzeko, zabaltzeko eta kuratzeko zenbait ikerketa-azpiegitura ere.
Gaiak:
2. HD-KO DIZIPLINAK ETA EREMUAK (5 ECTS)
Behin sarrera orokor horren ostean, HDen barruko zenbait diziplinari erreparatuko zaie, haietan zer eta nola landu ohi den ezagutzeko eta aztertzeko nola eraldatu diren diziplinok lan-metodo eta baliabide digitalen eraginez.
Gaiak:
3. HD-REN ALORREAN LAN EGITEKO OINARRI TEKNOLOGIKOAK (3 ECTS)
Azken moduluak HDen alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak eskainiko ditu. Datuak analizatzeko eta bistaratzeko zenbait tresna aurkezteaz gain, programazioaren oinarrizko ezagutza batzuk ere landuko dira.
Gaiak:
PROIEKTUAK (4 ECTS)
Aditu-tituluari amaiera emateko, ikasle bakoitzak HDen inguruko proiektu pertsonal bat garatu beharko du, gustuko duen diziplinaren batean. Lan hori tituluko irakasleren baten gidaritzapean egingo da.
Itzulpengintza eta interpretazioa eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zituen, eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloan egin zuen doktoretza-tesia. Euskara teknikoko irakasle aritu da zenbait urtez Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, eta UEUren GOI institutuan dihardu gaur egun, bai Irakaskuntza Masterreko irakasle-taldean eta koordinazioan, bai eta Humanitate Digitalen aditu-tituluan ere. HiTZ zentroko Ixa taldeko ikertzaile kolaboratzailea da, eta tokiko eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du. Elkarlanean aritzen da EIZIE elkartearekin, eta itzulpenak ere egiten ditu tarteka, haur eta gazte literaturakoak batez ere. UEUko Hizkuntzalaritza sailburua da.
Euskal Filologian eta Filosofian lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea da (EHU). Bilboko Hezkuntza Fakultateko (UPV/EHU) irakaslea da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean, eta Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea eta HEZikt "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan" berezko tituluko (UPV/EHU eta UEU) zuzendaria. Halaber, HiTZ zentroko ikertzailea da, Humanitate Digitalak sustatzeko INTELE sare estrategikoan parte hartzen du, eta IXA-CLARIN-K Humanitate Digitalen ikerkuntzarako hizkuntza-teknologia garatzeko ikerketa-azpiegitura koordinatzen du. Interneten: argitalpenak eta Twitterren: @iruskieta_m.
Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Administrazio eta Politika Zientzietan lizentziatua da, eta Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Euskal Gaien Institutuko ikerlaria da, UEUko Komunikazio Saileko kidea, eta Errenteriako Humanitate Digitalen Ikerketa Guneko (HDGuneko) koordinatzailea. Ikerketaren alorrean, komunikazioaren ekosisteman eta ingurune digitalean gertatzen ari diren aldaketak aztertzen dihardu euskararekin eta hizkuntza gutxituekin harremanean.
Hezkuntza Zientzietan doktorea da (UPV/EHU, 2019), Psikodidaktikan masterduna (UPV/EHU, 2016) eta Haur Hezkuntzan graduatua (UPV/EHU, 2015). Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle atxikia da, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia eman ohi du, eta IKTak eta HEZikt Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. IkHezi (IT 1304-19) Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzailea ere bada. Hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak. www.rakelgamito.eus
Ingeles Filologia (Deustuko Unibertsitatea, 2011) eta Hispaniar Ikasketetako masterra (University of Nebraska-Lincoln, 2013) ikasi zituen, eta, Humanitate Digitalen inguruko aditu-titulua egin ondoren, metodo konputazionalekin Galdósen pertsonaiek osatzen dituzten sareak aztertu zituen doktoretzan (UNL, 2017). Ikasketak egiten ari zela, gaztelaniaren eta kulturaren analisia irakatsi zuen, eta Humanitate Digitalen proiektuetako bekaduna izan zen. Graduatu ondoren, Latinamerikar Ikasketen LLILAS Benson Liburutegian lan egin zuen Texasko Unibertsitatean, Austinen. Orain, Humanitate Digitalen ikerketako irakaslea eta arte liberal digitalen ekimenaren zuzendaria da AEBetako Pennsylvaniako unibertsitatean. Testu-analisiko proiektuetan laguntzen du, eta Programming Historian aldizkariaren editorea eta itzultzailea da.
Informatikako ingeniaritza (UPV/EHU, 2011) eta Hizukntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (UPV/EHU, 2013) ikasi ondoren, hizkuntzaren prozesamenduan egin zuen doktoretza-tesia (UPV/EHU, 2017). Urte batzuk eman ditu Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko irakasle, Bilboko eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolatan, eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean aritzen da gaur egun, Donostiako Informatika Fakultatean. Bere ikerketa-ibilbidea HiTZ zentroko Ixa ikerketa-taldearekin egin du 2010tik gaur egun arte, eta Europako, Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat proiektutan parte hartu du. UEUko Informatika saileko kidea da, baita Ikergazteko Batzorde Zientifikokoa ere.
Oier Imaz doktorea da filosofian (EHU eta UNAM) eta zientzia politikoetan (VUB). Egun, irakaslea da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (MU) eta ikerlari LANKI kooperatibismoaren institutuan. Bere ikergai nagusiak dira Berrikuntza arduratsua, deliberazioa eta gobernantza. Zehazki, Berrikuntza sistema konplexuen gobernantzari buruz lan desberdinak argitaratu ditu azken urteetan. Orain, gobernantza kooperatiboa ikertzen dabil Mondragoneko Kooperatiba Esperientziaren testuinguruan.
Aditu-titulu honek 15 ECTSko iraupena du. Horietatik 11 ikasgaiek hartzen dituzte, eta beste 4rak proiektu bat garatuz lortuko dira.
Oro har, ECTS 1ek astebeteko iraupena izango du: asteazkenetan hasi eta astearteetan amaituko dira. Hori horrela, moduluak honela kokatzen dira 2020-2021 egutegian:
PROIEKTUA (4 ECTS). Otsailaren 2tik martxoaren 26ra.
Hemendik jeitsi daiteke egutegia, asterik aste, pdf formatuan.