Profesionalen prestakuntza

Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza modalitate erdipresentzialean gradua

Egutegia

2024/09/12 - 2025/06/16

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Informazio saioak

Ezagutu ikastaro hau hobeto

Online 2024/05/09 18:00-19:00

Aurkezpena

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online egiteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin.

Nabarmenduak

Derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitatea

Haur Hezkuntzan 4 aipamen eta Lehen Hezkuntzan 5 aipamen aukeran

Pertsona ardatz duen konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza

KONTAKTUA

 

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduak online ikastea.

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen online modalitate horretan, derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak eta praktikak.

Nori zuzendua

Kolektibo ezberdinei zuzenduta dago eskaintza hau:

  1. Aurretik goi-mailako edozein ikasketa eginda dituzten ikasleentzat.
  2. Helduentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditu dutentzat.
  3. Hezkuntza alorreko Goi-Mailako Heziketa Zikloa +  5 urteko lan eskarmentua dutenentzat.
  4. Goi-mailako kirolariak.

 

 

Metodologia

  • Eredu berritzailea.
  • Pertsona ardatz.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
  • Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Egutegia

Saio presentzialak materiako irakasleekin izango dira, bi astetik behin, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean, astearte edo ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Matrikula

 

Inskripzio epea:

  • Ohiko epea: 2023/12/01etik 2024/07/07ra
  • Ezohiko epea: 2024/07/08tik 2024/09/02ra

Dokumentazioa ekartzeko azkenengo eguna:

  • Ohiko epea: 2024/07/07
  • Ezohiko epea: 2024/09/02

Onartuen jakinarazpena:

  • Ohiko epea: 2024/07/08 arratsaldez
  • Ezohiko epea: 2024/09/04

Matrikula egiteko epea:

  • Matrikula berriak:
    • Ohiko epea: 2024/07/11
    • Ezohiko epea: 2024/09/06
  • Matrikula beteranoak: 2024/07/18

Onarpen baldintzak eta prozesua

Kolektibo hauen artean dauden ikasleak, ikasketa hauetan matrikulatzeko Onarpen-prozedura hau jarraitu beharko dute:

  • Goi-mailako kirolariak (aurretik goi mailako ikasketarik ez dutenak).

 

Ibilbideak

Kredituen aitortza

Ikasle bakoitzaren espediente akademikoaren arabera, bete beharreko kreditu-kopurua, kasuz kasu aztertuko da.

Horretarako izen-ematea egitea beharrezkoa izango da eta aurreko ikasketen titulua eta espediente akademikoa bertan atxikitzea.

Prezioa

Sarrera kuota: 900 €

* Oharra: Gradu osoa online egiteko 60 ECTS baino gutxiagotan matrikulatzen diren ikasleen kasuan, sarrera kuotaren parte proportzionala ordainduko dute ikasturte hasieran, sarrera kuota osoa ordaindu beharrean. Gutxieneko sarrera kuota, osoaren %50ekoa izango da.

Kreditu bakoitzaren prezioa: 80 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa bederatzi kuotatan ordainduko da, urritik ekainera.

Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Argitu itzazu dituzun zalantza guztiak! 
 
Jar zaitez gurekin harremanetan zure kasu konkretuaz hitz egiteko eta aurkezten diren aukerak aztertzeko:

* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.