Audiogintza euskaraz indartu eta, ahal dugun heinean, kalitate, molde eta bide berrietara eramateko sortu genuen podcast.eus eta ZuZeu Podcast 2019 hasieran. ZuZeu orainkariak 10 urte bete ditu 2019ko apirilaren 14an eta euskal podcastgintza indartzeko, euskarazko podcastgintzaren ekoizpenean gure ondar aletxoa jarri, euskarazko aukera lehio eta ateak zabaldu, irakurle, entzule eta podcast zaleen sarea handitu, eta denon artean kalitatezko edukiak gozatu eta elkarbanatzea, horixe da xedea, betiko gogo onenaz. Epe luzeko apustu bezala sortua da eta ez da arnasa motzeko ekimena. Tamaina honetako edozein erronkak behar du oinarri sendoa aurrera egiteko, oinarri humanoa eta oinarri ekonomikoa. Horregatik sortu dugu ZuZeu Podcasten patreon orrialdea, euskarazko podcastgintza indartu, komunitatea saretu eta bide hauetan pausuak egin eta beste sortzaile batzuei bideak ezagutarazteko, ekonomikoki bide libre berriak. Utziguzu zure aletxoaren garrantzia azpimarratu eta nola lagun gaitzakezun edo dezakezun azaltzen.

Zer da Patreon?

Sortzaileak babesteko txokoa da. Sormen proiektuak gauzatu ahal izateko crowdfunding bidez lortzen da finantziazioa; kolektiboki, eragile batek baino gehiagok jartzen dituen baliabide jarioari esker, alegia. Finantzaketa mota ez da berria, bai ordea plataforma bera. 2013an sortu zuten Jack Conte eta Sam Yam-ek, musikari buruzko YouTubeko kanala zuten garaian. Haien lanarekin jarraitu ahal izateko finantzaketa bide gisa zabaldu zutena, gaur egun, aktiboki parte hartzen duten 4 milioi “Patron”-ek mantentzen dute irmo. Eta YouTuberrez gain, ilustratzaileak, musikariak, gamerrak, idazleak, kazetariak eta Podcast egileak ere babesten dituzte, horien artean ZuZeu Podcast zergatik ez? Beren lanak modu erregularrean eta online argitaratzen dituzten sortzaileak babesteko finantzaketa modu hau handitzen doa urtez urte, Patreonen kasuan behintzat, nabarmen igotzen ari dira erabiltzaile, artista eta ondorioz, ekarpen kopuruak.

Euskarazko edukirik ez dago ia batere plataforma hauetan, bere tokia egiten joan behar du euskarazko podcastgintzak, ez dugu ingelesezko eta gaztelaniazko patron komunitatearen laguntza gehegirik aurrikusten, baina komunitatea sortzen eta bidea egiten hasi behar da, ezta?

Zer eskaintzen du ZuZeu Podcastek Patreonen?

[#Podcastfilia] Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

ZuZeu Podcastek ZuZeu hedabidearen proiektuaren esperientzia, ibilbidea, baliabideak eta bermea eskaintzen ditu. Era berean, audiogintza egiten jarraitu ahal izateko bultzada behar du, lan handia baitago saio bakarraren atzean, denbora eta dedikazio handia eskatzen duten gidoi, grabaketa, entzuketa, mozketa eta nahaste lanak, besteak beste. Baina guk jarraitu nahi dugu arnasa luzeko kazetaritza eta orain audio istoriogintza egiten, sinesten dugulako mundu mailan egonkortzen ari den Podcastgintzaren sektorea gure hizkuntzan ere merezi dugula. Ahal den neurrian eta geure indarren eta baliabideen araberako hondar aleak sortzen jarraituko du lantaldeak, arnasa librea baideritzogu munduari begiratzeko leihoak zabalik izateari, betiere gure etxea eta ingurukoen beste batzuk ezagutzeko aukera baldin badaukagu. Horretarako behar zaitugu. Bestela proiektua ez da bideragarria izango. Euskal audiogintza ere bai, denok amesten eta laguntzen dugunaren neurrikoa izango da, horretarako bere argi alea jartzen ahaleginduko dela hitz ematen du ZuZeu Podcast eta ZuZeu hedabidearen proiektuko lantaldeak eta XORATURIKAN Elkarte Mugatua enpresak.

Nola lagun dezaket?

Hiru ekarpen mota egin ditzakezu:

Bultzada:

  • 2 €+bez hilero
  • ZuZeu Podcasten eduki berezietara sarrera esklusiboa

Laguntzaile:

  • 5 €+bez hilero
  • ZuZeu Podcasten eduki berezietara sarrera esklusiboa
  • ZuZeu Podcast bluetooth aurikularrak

Babesletza:

Diruz bakarrik lagun dezaket?

Ekarpen ekonomikoa da Patreonen eskatzen duguna, hala eta guztiz ere, ezinezkoa bazaizu, beste hainbat modutan berdin berdin babes dezakezu proiektua. Hala nola, zure gustoko plataforman gure edukietara harpidetuz -doan da-, sare sozialetan gustoko edukia partekatuz edota ahoz ahokoan ingurukoei ZuZeu Podcasten edukiak gomendatuz.

Zer jasoko dut bueltan?

Ezer baino lehen, bultzatzaile edo laguntzaile, eduki esklusiboak izango ditu patreon bakoitzak inork baino lehen! Laguntzaile bezala 5 euro hilero jarrita, arnasa luzeko urtebeteko fideltasun pazientziadun minimoa izanda eta laguntza eman duten lehen 25 patreonen artean bazara ZuZeu Podcast bluetooth aurikularrak ere zeuretzat izango dituzu.

Bestetik, ZuZeu Podcastek zure ekarpen ekonomikoa behar du zuretzat edukiak egiten jarraitu ahal izateko, gogo zintzoz egiten dugun guztian azken 10 urtetan erakutsi bezala, eta kalitatea eskainiz beti. Gure proiektu hau eta zuzeu hedabidea lagunduko dituzu, eta tribua, komunitatea eta bidea egiten jarraitu, hori da helburua, euskarazko lehio eta ateak zabaldu, irakurle, entzule eta podcast zaleen sarea handitu eta egonkortzea, eta denon artean kalitatezko edukiak gozatu eta elkarbanatzea. Ez da akordio txarra, ezta? Izan zaitez babesle edo “Patroi”!

Harpidetu hemen!

www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus.

Eman haizea ZuZeu Podcast proiektuari eta batu komunitatera

(((podcast.eus)))