Zuzeu Twitter eta Facebooken

Zuzeu Twitter eta Facebooken –

Zuzeu Twitter eta FacebookenGaur ofizialki interneten jaio, hazi eta heziko den proiektua da Zuzeu. Hezi, sarea delako bere ingurune naturala. Eta ingurune hori aldakorra eta berritzailea izaki, batzuetan asmatuz, besteetan huts eginez baina beti ikasiz, bere tokia aurkitzen joango da, esperientziaren bidetik.

Hortaz, erabiltzaileen parte hartzea bultzatzeaz gain web 2.0 inguruneak eskaintzen dituen baliabideei etekina ateratzen saiatuko da, helburuen artean sare sozialen integrazioa eta Begirale eta Zuzeularien arteko harremana sustatzea baititu.

Sinbolikoki bada ere, eman dugu lehen urratsa eta Zuzeu Facebook eta Twitterren jarraitzeko aukera duzue jada. Eta gure filosofiari jarraituz, Zuzeuren Facebookeko orrialdean zuen iritziak jasotzeko  gunea prest dago. Zer falta da? Zer dago gaizki? Zer baldar edo itsusi? Frogatan ari gara oraindik eta garaiz gaude kopontzeko. Emaiguzu zure iritzia, egin zure proposamenak.  Parte hartu Zuzeu eraikitzen, zeurea izatea nahi dugu eta.

Jarraitu Zuzeu Facebooken

Jarraitu Zuzeu Twitterren

Eta ez ahaztu albiste bakoitzaren azpian edukia partekatzeko aukera mordoa duzula eskura.

Zuzeu Twitter eta Facebooken

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.