ZuZeu albistariak kilkerretara egin du salto

Zeure kilkerretik azken sarrerak ikusteko aukera izango duzu oraintxetik hasita, WPoutch aplikazioa euskaratu eta jarri baitugu aukeran.

Ez duzu ezer deskargatu behar, ez da aplikaziorik ezarri behar, ez da hizkuntza liburutegirik jaitsi behar ere. Nabigatzailean zuzeu.com jarri eta azken generazioko Smartphoneetan automatikoki webgunea mugikorrerako egoki garatua aurkituko duzu, era nabigagarrian, ikuserrazean eta zoom in eta out-en beharra desagertzen delarik.

Horrela modu eraginkor batean zuzeu.com-eko azken bidalketak azkar eta erraz ikus zenitzake.

Zein telefonotarako balio du?

iPhone 4, iPhone 3GS, iPhone 3G, iPhone 2G iPod touch (guztiak) Blackberry Storm 9550, 9530, 9520, 9500 Blackberry Torch Palm Pre, Palm Pixi, Samsung touch phones, Most Android devices…

Egizu proba. Guk egina dugu jada, argazkian ikus dezakezunez

Mzg5NA==

Irudia | Zuzeu kilkerretara iritsi da | Zuzeu | Creative Commons By SA

Informatikan ingeniaria.

8 pentsamendu “ZuZeu albistariak kilkerretara egin du salto”-ri buruz

  • Androidun htc darabilgunok ere, holan ikusten dugu.
    wordpress aukera bat da hori ezta? blog askok aktibatuta dutena jadanik.
    Oker nabil?
    Zorionak zuzeu, holango kontuetan ere, aitzindari izateagatik. komunitate polita osatzen ari da… guztion artean.
    garatzaile, sortzaile, partehartzaile, irakurle, sustatzaile eta enparauen artean. biba zuek!

  • Zorionak (eta eskerrik asko!) ekimenagatik!!!

    Eta batez ere, eskatzea libre denez: Wptouch pluginaren euskaraketa hori publikatzea pentsatu duzue? WordPressekin gabiltzan askok bihotzez eskertuko genuke!

  • Xan Harriague 2010-11-26 13:35

    Apustu egokia, nire ustez. Gaur bertan irakurri dut telefonoen bidezko internet trafikoa %130 igo dela 2010ean.

  • Markos Jutsuriaga 2010-11-26 13:46

    Probatu dut. ona!

  • Atsegiña.

  • Nire iPhone 3GSetik primeran irakurtzen da. Zorionak, milesker eta aurrera!

  • Oso ona. Komentarioa android telefono batetik idazten. Zorionak.

  • Gari Garaialde 2010-11-27 16:54

    Nik’ee hau segapototik iñ dut. Giltzurdin bat kostatuko zaidan jakin aurretik…