[Teledenda] `Fleshlight Launch´, zu masturbatzeko sortua

[Teledenda] `Fleshlight Launch´ zu masturbatzeko sortua –

Ziur aski Kiiroo ez zaizu Apple bezain marka ezaguna egingo. Ez da askotan atera egunkarietan, ez behintzat Steve Jobs deuna bezain beste. Aitzitik Kiiroo da mundu mailan sexu jostailu eta gadgetetan aurrea hartua duena. Austingo SXSW kongresuan aurkeztu zuen bere azken asmakizuna jada kalean dago, eta eguna alaituko dizu: ‘Fleshlight Launch’ masturbatzailea. Gustatzen?

Nekatuta zaude eskua behin eta berriro astintzeaz? Azterketa garaiak igarota, agujetek min egiten dizute? Bada, ‘Fleshlight launch’ duzu konponbidea. Zure masturbazioak automatizatuko dituen gailua.

.

Sexuaren automatizazioa

Orain arte sexu jostailu gehientsuenak manualak ziren, pertsona bakoitzak bere beharretara eta gustueta moldatzeko eginak. Kiiroo konpainiakoek aldiz, automatizazioaren aldeko apustua egin dute Fleshlight Launch-ekin. Gailuaz gain, emakumeen bagina simulatzen duten ‘fleshpump’ delakoak erosi beharko dituzu sexu esperientzia berritzaile hontaz gozatzeko. Fleshpumpa gailuan sartu eta dena prest izango duzu astinduka hasteko.

Kontrol taktilen bidez tramankuluaren bizkortasuna eta intentsitatea kontrolatu ditzakezu, zuk nahi duzun esperientziara doitzeko.

.

Porno pelikularekin sinkronizatuta

Aparatuak blootooth konexioa du ordenagailuarekin edo telebistarekin konektatu ahal izateko. Gainera ‘Fleshlight Launch’-ekin bateragarriak diren hainbat pelikulako katalogoa izango duzu eskuragarri. Gailuak filmeotan gertatzen dena simulatuko du denbora errealean, zu bertako protagonista bihurtuz. Zer gehiago nahi duzu?

Autonomia eta prezioa

Bateriaren karga denbora 6 eta 9 ordu bitartekoa da eta karga oso batekin gelditu gabeko ordubeteko masturbazioa izango duzu.

Neurriak: 32 x 15,3 x 16.5 zentimetro
Prezioa 199€
Webgunea: Fleshlight Launch

[Teledenda] `Fleshlight Launch´ zu masturbatzeko sortua
Fleshlight Launch, masturbatu, masturbazioa, Teledenda, Tom

Zer duzu buruan “[Teledenda] `Fleshlight Launch´, zu masturbatzeko sortua”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude