Zortzi gako bakoitza bere etxetik ari delarik bilera eraginkorrak egiteko

Zortzi gako bakoitza bere etxetik ari delarik bilera eraginkorrak egiteko –

Estitxu Izagirrek Argia aldizkariko Gaitzerdi blogean.

Zortzi gako bakoitza bere etxetik ari delarik bilera eraginkorrak egitekoMartxoaren 13, lehen aldiz ari gara ARGIAko lankide guztiok bakoitza bere etxetik lanean. Koronabirusak trebatu araziko gaitu bilera telematikoetan. Gauza bat baita erredakzioa bilduta gaudenean etxetik ari den pertson bat Skypez bileran integratzea eta bestea bakoitza bere etxetik ari denean tajuzko komunikazio jendetsua burutzea.

Lehen baldintza, tresnak aukera ematea

Ezagunenak diren herremintek lau lagun lotzen dituzte aldi berean. Talde handiagoentzako, Jitsi plataforma izan daiteke egokia.

Nola arbitratu taldea bakoitza zelai batetik ari denean

Eraginkortasunerako zortzi gako hauek eman ditu, lan moldeei buruzko aholkuak ematen dituen Manahmana enpresak. Hemen laburtuta eta berridatzita:

1.-Hasi aurreko beroketak

Ziurtatu kide bakoitza leku lasai batean dagoela, internet konexio onarekin, eta bere ordenagailuak kamara eta aurikularrak dituela.

2.-Partida batek 90 minutu irauten ditu eta helburua golak dira

Gogoan izan bilera birtualak jarraitzea zailagoa dela, beraz, bilera deitzen duenak oso argi izan behar du zein den bileraren helburua eta nola egingo den bilera. Inoiz ez egin 90 minutu baino luzeagoko bilerarik.

3.-Estrategia emailez bidali aurretik
Bilera baino 15 minutu lehenago partida horretara konbokatutako guztiei email bidez bidali oinarrizko dokumentazioa. Lehen orrian hauek agertzea komeni da: bileraren helburuak, bukaeran lortu beharrekoa, joko-arauak bilera eraginkorra izan dadin.

Arbitroak erabili ditzakeen joko-arauak hauek izan daitezke, adibidez: “banaka hitz egingo dugu, txata erabiliko dugu iruzkinak gehitzeko, denborak errespetatuko ditugu, ez dugu errepikatuko beste batek dagoeneko esan duena”.

4.-Tresna egokia erabili

Garrantzitsuena kide guztien aurpegiak ikusi ahal izatea da. Artikulu hasieran aipatu dugun Jitsi plataforma izan daiteke bat. Manahmanak Zoom gomendatzen dute.

5.-Arbitro: markatu denborak eta parte-hartzea

Beharrezkoa da norbaitek bilera bideratzeko funtzioa betetzea. Horretarako, bilera hasieran azaldu nola izango den bilera egiteko modua, eta adostu nor izango den hitzen txanda emango duena eta denborak markatuko dituena.

Arbitroak txilibitu gisa erabili ditzakeen esalditxoak dira: “hitzen errondarekin jarraituko dugu”, “nola erantzungo zenuke esaldi bakarrean?”, “ezer gehitzekorik, xxxx?”, “hurrengo gaira pasako gara”.

6.-Laburtu eta argitu

Bileraren zati bat bukatu denean arbitroak itxiera emango dio atal horri, esandako guztiaren laburpena eginaz eta hartu diren erabakiak zerrendatuz. Azken esaldi hon bat da: “Horrela guztia jasota geratu da?”.

7.-Linierra txata da

Bilerak iraun bitartean, txat bidez egin ditzake partaide bakoitzak bere ekarpenak. Horrela, bakoitzaren ekarpenak idatzita gelditzen dira.

8.-“Futbola horrela da…” (jokoaren egitura)

Bilera birtuala antolatzeko, hona hemen egitura sinple eta eraginkor bat:

  • Hasi bilera helburua azalduz, nola egingo dugun lan eta nortzuk ari garen parte hartzen bileran.
  • Gogorarazi joko-arauak
  • Ireki gaia: eman azalpena eta bukatu galdera batekin.
  • Eman 5 minutu bakoitzak bere kasa pentsatu dezan eta txatean idatzi dezan esateko duena.
  • Ireki erronda bat: bakoitzak laburrean azaldu dezala esateko duena, eta bakoitzak bukatu duenean galdetu “norbaitek galdetu nahi dio zerbait?”; hala ez bada, eman txanda hurrengoari. Kontuz, ez egin aurrera kide guztien ekarpenak entzun baino lehen.
  • Laburtu ordura artekoa eta atera ondorioren bat. Galdetu ea beste zerbait gehitu behar den.
  • Joan idazten eta osatzen denen artean adosten doan hori.
  • Erabili galderak, elkarrizketa gidatzeko. Komeni da galdera batzuk prestatuta eramatea.
  • Laburtu eta itxi bilera. Elkar agurtu.
  • Idatzi bileraren laburpena eta bidali partaide guztiei emailez.

Zortzi gako bakoitza bere etxetik ari delarik bilera eraginkorrak egiteko

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.