Ziurrenik ezagutzen ez duzun sare soziala

Ziurrenik ezagutzen ez duzun sare soziala da Pinterest

Ziurrenik ezagutzen ez duzun sare sozialaZiurrenik ezagutzen ez duzun sare soziala da Pinterest. Argazkigintza, diseinu grafikoa edota moda gustatuz gero, ezagutu beharrekoa tresna da zalantza izpirik gabe.

Mundu guztiak maneiatzen ditu Twitter, Facebook edota Linkedin; baina inguruan galdetuz gero, nire irudipena da gehienek ez luketela jakingo Pinterest zer den esaten. Funtsean, irudiak elkarbanatzeko plataforma bat da; baina selfie gutxi eta artelan asko ikusteko aukera ematen duen plataforma.

Erabiltzaileak jarraituko dituen gaiak aukera ditzake: argazkigintza, diseinua, historia, bidaiak eta tatuaiak, esaterako. Gai horrekin etiketatutako lanak agertuko dira bere orrian, eta bere interesen araberako jendea jarraitu. Kontua da orokorrean kalitate oso oneko edukiak topa daitezkeela. Adibidez, edozein bilatzailetan “zurgintza” jarriz gero behean dagoen lehenengo irudia agertuko litzateke; Pinteresten, aldiz, bigarrena.

 

Bereziki zaletasun zehatzak dauzkan jendea jartzen du elkar elikatzen

Ziurrenik ezagutzen ez duzun sare sozialaAskori eskatu digute noizbait kartelen bat egiteko, edo argazki bat ez dakit nik zertarako, edo infografia bat hartarako. Sare sozial hau inspirazio iturri bikaina izan daiteke mementoan ideia garbi bat izan ezean.

Argazki on bat ikusten dudanean sentsazio eder batek irensten dizkit barrenak. Norbaitek irudi zoragarri hori une egokian harrapatu izanak beti sortzen dit lilura puntu bat. Aste honetan Pinteresten bueltaka nenbilela jakin dut hasiak direla jada 500 pixeleko argazkiak egiten, eta emaitzak ikaragarriak dira.

Ziurrenik ezagutzen ez duzun sare sozialaPinterest 2009an sortu zen, eta hasieran erabiltzaile komunitate txiki bat zena 2011n hamar sare sozial erabilienen artean zegoen. Batzuek sare sozial bezala definitu arren, beste batzuentzat erakusleiho moduko bat da beste ezer baino gehiago; norberak bere sorkuntzak erakusteko erakusleiho bat.

Azkue fundazioak 2012an argitaratu zuen Pinterest nola erabil daitekeen azaltzen duen eskuliburua, praktikoa eta laburra. Tamalez, sare hau oraindik ez dago euskaraz erabiltzeko aukerarik; geroz eta erabiltzaile euskaldun gehiago izanez gero, izango dugu aukera. Ea tresna berri hau erabiltzen zuen gustuko gauza gehiago aurkitzeko gai zareten sarean.

Ziurrenik ezagutzen ez duzun sare soziala da Pinterest

Ganbelai, Pakito, pinterest, sare soziala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude