Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat

Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat –

Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egiten du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin.

Jarrera horren adierazgarri, Teknopolisek saio osoa eskainiko die emakume eta neska zientzialariei. Hala, Maia García Vergniory DIPCko ikertzaile saritua elkarrizketatuko dute, eta, erreportaje nagusian, emakumeek lanbide heziketan arlo industrialean duten jarduera azalduko dute, irakasleen zein ikasleen ikuspegitik.

Horrez gain, Norteko Ferrokarrillan Matematiken eta emakumeen arteko harremana aztertuko du Eli Alberdi Estibaritz matematikariak. Eta Elhuyar aldizkariak, berriz, emakume ikertzaileak ezagutzeko aukera ematen du, besteak beste, Ekinean ataleko elkarrizketen bitartez.

.

Elkarlana, berdintasuna lortzeko oinarri

Emakume zientzialariei komunikabideetan protagonismoa emateaz gain, beste proiektu batzuen bidez ere bultzatzen du Elhuyarrek nesken eta emakumeen parte-hartzea zientzia-eremuan. Aipatzekoa da proiektu horietako asko lankidetzan egiten dituela, helburua lortzeko ezinbestekotzat jotzen baitu elkarlana.

Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin batHorren adibide da PLOTINA, Europan ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasuna sustatzea eta bermatzea xede duen Europako proiektua. Duela gutxi, urtarrilean, egin zuten kideek azken bilera. Istanbulen izan zen, eta, tartean, nazioarteko ikerketa-zentroetan berdintasun-planak garatzean ikasitako lezioak partekatzeko tailer bat egin zuten, Elhuyarreko kideen gidaritzapean.

Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat
berdintasuna, Emakumeak eta zientzia, Emakumeak Zientzian, zientza

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude