Zientzia-hezkuntza hobetzen hezkidetzaren bidez

Zientzia-hezkuntza hobetzen hezkidetzaren bidez

Elhuyar Fundazioak koordinatzen duen STING europar proiektuko 25 hezitzaile Amsterdamen arituko dira aste honetan, zientzia-irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien metodologia prestatzen.

Proiektua iaz abiatu zen Elhuyar Fundazioa buru duela, eta zientziaren irakaskuntzan eta generoan aditu diren lau unibertsitate eta zientzia-museok hartzen dute parte. Irakasleak trebatzeko programa honen helburua da zientzia-, teknologia- eta matematika-irakasleek neska-mutilei ematen dieten irakaskuntza erakargarriagoa nola egin hausnartzea eta zientzia-irakasleei horri buruzko trebakuntza eta baliabideak eskaintzea.

Nazioarteko irakasle eta ikastetxe, irakasleen trebatzaile, zientzia-zentro, unibertsitate eta beste hezkuntza-eragile batzuekiko lankidetzan sortu da trebakuntza hori. Amsterdamen trebatuko diren hezitzaileek, urtarrilean, egun bateko trebakuntza-saioa eskainiko diete interesa duten irakasleei, Eibarko berritzegunearen laguntzarekin. Eibarko trebakuntza-saio horretan izena emateko epea zabalik dago, eta hemen eman daiteke.

Zientzia-hezkuntza hobetzen hezkidetzaren bidez

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.