Zientzia.eus berritua, itxuraz eta mamiz

Zientzia.eus berritua, itxuraz eta mamiz –

Zientzia.eus-ek, zientzia eta teknologiari buruzko Elhuyarren bilguneak itxura eta aukera berriak eskaintzen ditu. Lehen baino diseinu argiagoa izateaz gain, eduki gehiago ditu (22.000tik gora), formatu guztietan: artikuluak, audioak eta bideoak. Agenda eta argazki-galeria ere baditu.

Nabarmentzekoa da artikuluak entzuteko aukera ematen duela, Elhuyarren bertan garatutako ahots-sintesiaren teknologiari esker. Eduki jakin batekin lotutako bestelako edukiak ere eskaintzen ditu.

Erabiltzaileari interesatzen zaion edukira iristen laguntzeko, gaika antolatuta daude; haietako bat berdintasuna da, eta horren barruan biltzen dira, generoarekin erlazionatutakoak ez ezik, dibertsitatearekin eta, oro har, gizarte-berdintasunarekin lotuta daudenak ere.

Bestalde, buletinera harpidetuz gero, astean behin (ostiraletan) azken edukiak postan jasoko ditu erabiltzaileak.

Irakurri, ikusi, entzun, gaurko zientzia, zientzia.eus webgunean.

Zientzia.eus berritua, itxuraz eta mamiz

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.