Zientzia-bizipenak Tolosaldeko herrietan

 

Zientzia-bizipenak Tolosaldeko herrietanAntolatu dituzten zientzia- eta teknologia-tailerrak zientzialariek eskainiko dituzte eta 10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak izango dira.

Zientzialariek gidatutako tailer hauen bidez, gazteak zientzia eta teknologia gaietara hurbilduko dira. Biologia, kimika, fisika edota teknologiarekin lotutako esperimentuak egingo dituzte, lagunartean eta aisialdian. Gainera, zientzia eta teknologiarekiko grina pizteko erreferenteek duten garrantzia kontuan izanik, gertu-gertutik zientzialariekin hartu-emana izateko aukera paregabea izango dute.

Izen-emateak

Ez da aurretiazko izen-ematerik egin beharko. Dena dela, gune bakoitzaren aforoak mugatuko du parte-hartzaile kopurua.

 

EGUTEGIA

Martxoak 5 (16:30-18:30) – Alegia

  • Tokia: Plazan / Udaletxeko arkupeetan (euria egingo balu)
  • Adina: 10-14 urte

 Martxoak 12 (17:00-19:00)  Alkiza

  • Tokia: Plazan / Frontoian (euria egingo balu)
  • Adina: 10-14 urte

Martxoak 13 (11:00-13:00)  Irura

  • Tokia: San Miguel Plazan / Elizako portikoan, frontoian (euria egingo balu)
  • Adina: 10-12 urte

Martxoak 20 (17:00-19:00) – Asteasu

  • Tokia: Plazan / Gaztelekun (euria egingo balu)
  • Adina: 10-12 urte (17:00-18:00); 13-14 urte (18:00-19:00)

Martxoak 26 (16:30-18:30) – Berastegi

  • Tokia: Gaztelekuko terrazan / Udaletxeko arkupeetan (euria egingo balu)
  • Adina: 10-14 urte

Zientzia-bizipenak Tolosaldeko herrietan

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.