Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek atzo Bilboko Plaza Barria bete zuten

Zientzia Azokako ikertzaile –

Aurreikusita zegoen moduan, eguerdiko 12:00etan eman zitzaion hasiera Elhuyar Zientzia Azoka 2108ri, irekiera ofizialarekin.

Jone Unzueta Crespo Bilboko Udaleko Euskara zuzendariak, Maite Alonso Arana, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak, Lucia Torrealday Berrueco Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eta Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusiak Zientzia Azoka 2018 feria zientifikoa inauguratu dute, ekimena laguntzen duten euskal zientzia- eta teknologia-sareko eragileekin batera.

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek atzo Bilboko Plaza Barria bete zutenElhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak (90 proiektu) aurkeztuko dira jendaurrean zapatuan.

Azpimarratzekoa da ikertzaileen parte hartzea eta konpromisoa proiektu honekiko; unibertsitate eta zentro teknologikoetako 256 ikertzailek eman zuten izena ikasturte-hasieran ikasleekin lan egiteko. Horrez gain, eta horri jarraiki, azpimarratzekoa da ikertzaileen eremu profesionalaren presentzia azokan bertan; horrela, unibertsitateen proiektuak erakusteko ikertzaileak egongo dira plazan, horretarako prestatutako eremuan (plazaren erdigunean, erdiko karparen inguruan). Proiektu hauek egongo dira ikusgai:

  • UPV/EHUko proiektuak:

• Bilbaodynamics/Bilbaodynamics
• Formula Student Bizkaia / Formula Student Bizkaia
• Moto Student / Moto Student
• Zuntz optikoa / Fibra óptica
• Nola lotu hiru pausotan geologia, zure smartphone-a eta asteroideak / Cómo relacionar en tres pasos la geología, tu

  • Deustuko unibertsitateko proiektuak:
    • Robot Modular “Misión en Marte”
    • REDUCCIÓN CONTRA EL ACTUAL DESPILFARRO ALIMENTARIO/ Egungo elikadura-xahutzeari aurre egiteko murrizketa
    • FabAcademy, cómo fabricar (casi) cualquier cosa
    • Kamara gainean dela/ Con la cámara a cuestas
    • Eten digitala / Brecha digital
    • Elkarrekin ikasten dugula, zoragarriak gara! EUREKA! / ¡Aprendiendo juntos, somos maravillosos! ¡EUREKA!
    • SmartUrban Garden
    • Low-noise and low-carbon freight delivery for postal operators to ensure last mile connections through optimized urban and long distance transport
    • Smiwork

Ikertzaileen eta unibertsitateen erabateko inplikazioaz gain, aurtengo nobedadea da Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan, Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) balioak jarraiki ikasleen proiektuak antolatzea; helburu horiek landu, aztertu eta proiektuetan txertatuz, giza garapen jasangarriagoa bultzatzeko balioak lantzea. Eta hori indartzeko UNESCO Etxeak stand bat dauka plazan GIHak azaldu eta erakusteko:

  • UNESCO Etxea: Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030: pertsonen eta planetaren aldeko plana / Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible: un plan para las personas y el planeta

2018ko Azoka, datuetan

  • 30 ikastetxetako 90 proiektu aurkeztu dituzte 313 gaztek: neskak 174, eta mutilak 139
  • Bartzelonako Exporecerca Jove eta Galiciencia zientzia-azoketan irabazle izan diren taldeak ere etorri dira
  • DBHko 66 talde eta Batxilergoko 24 talde izan dira, guztira
  • Bizkaiako 68 talde, Gipuzkoako 14 talde, Nafarroako 4 talde, Arabako 2 talde, eskolaz kanpoko 1 talde, eta estatuko beste azoketako 3 talde ere ditugu
  • Aurkeztu diren lanak gaiari, eta Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuei dagokienez, lanak 12 GIH desberdinetan banatuta daude

Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearen elkarlana aipatu eta azpimarratu behar da urtean zehar egiten baitute lan; horrela, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertistateko, Udako Unibertsitateko (UEU) eta Digipen Teknologia Institutuko ikertzaileen laguntza jaso dute gazteek haien lana egiteko.

Lanei buruz eginiko aipamenak hiru eratakoak dira, eta sariak ere horrela banatuko dira:

  • Ikastaroak eta bekak
  • Egonaldiak eta bisitak
  • Beste azoka batzuetan parte hartzea

Aipamenen hartzaileek, zientzia-bizipenak luzatzen jarraitzeko, mundu profesional horretan diharduten Unesco Etxeak, Euskaltel Konekta Fundazioak, Iberdrolak, ERABIk, Tecnalia Korporazio Teknologikoak, IK4 zentro teknologikoen aliantzak, Neiker-Tecnaliak, CICNanogunek, TZBZ Berrikuntza Taldeak, BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak, Iruñeko Planetarioak, Ciencia en Acción-ek, eta estatuko (Exporecerca, Galiciencia) zein nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa, Milset) zientzia-azoketan haiekin batera egonaldiak egiteko aukera eman zaie gazteei.

Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaia Talent-en, FECYT-en, Iberdrolaren, Euskaltel Konekta Fundazioaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

Laguntzaile izan dira, halaber, Nafarroako Zientziaren Lagunen Kluba, Casco Viejo Merkatarien Elkartea,  eta Inspira.

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek atzo Bilboko Plaza Barria bete zuten
gazte, proiektu, zientzia-azoka

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude