Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago

Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago –

Imanol Epeldek, 27 Zapata blogean.

Gaur egun, jakin daiteke (jakin dezakegu) ikasleek ikastetxeko ordenagailuetan eta tabletetan zer idazten duten, zein gune bisitatu dituzten. Gaur egun, iragarri daiteke, ikasle batek etorkizunean ikasketak utziko dituen edo ez.  Adibidez Microsoften algoritmo prediktikoak erabilita. Gaur egun, ikasle bakoitzaren aldartea eskaneatu daiteke klasean 3 kamera jarrita. Eta klase amaieran jakin dezakegu ikasle bakoitza nola egon den: triste, haserre, zoriontsu edo neutro. Azterketak zuzentzeko, berriz, machine learning erremintek erraz antzeman dezakete zein ikaslek zeini kopiatu dion azterketa. Edo haratago oraindik. Ikasle batek zein aktibitate zerebral izan duen jakiteko erremintak ere sortuko dituzte denbora laburrean.

Trepeta teknologiko hauek omen dira jakiteko indarkeriarik edo bullyingik izan edo izango den klasean, prebentzio-lana egiteko, jakiteko inor bere buruaz beste egiteko asmotan dabilen, edo inork bere ikastetxeko irakasle guztiak akabatu nahi dituen osabaren eskopeta hartuta. Errendimendu akademikoa hobetzeko balekoak ere izan daitezke, akaso. Zuek ez dakit baina nik, nik ez nuke etorkizuneko ikasle horien larruan egon nahi. Ordenagailu bat ematearekin batera, klaustro osoa sartuko zaio estutxean.

 

Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago

Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-10-02 20:49

    Enpresa handi horiek (Google, Facebook…) muturra toki guztietan sartu nahi dute eta jende guztia erreboluzionatzen dute euren ‘doako’ zerbitzu horiekin. Eskoletan umeak google erabiltzen (Drive, Docs, gmail…) jartzen dituzte jota su. Hezkuntza Saila enkantado de la vida horrekin, abantaila besterik ez: zerbitzarietan zentimorik gastatu beharrik ez, zerbitzari horiek beharko lituzketen mantenimendurako jendearen beharrik ez, sareko software guztia mantentzen kosturik ez… dena da abantaila, eta gainera sare sendoak, hutsik egingo ez dutenak. Baina hemen inork ez du ezer esaten. Eta gero subirautzaz hitz egingo du mundu guztiak baina horretaz ezertxo ere ez. Non da ezker abertzalea? Hainbeste iraultza eta letxe erabilzalea da ba! Gero alardearen liskarretan sartuta ibili ezertarako eta hain gai garrantzitsuei jaramonik ere ez! Zer gertatzen da? Mundu digitala handiegia geratzen zaien iraungitako iraultzaileez beteta dagoela, ez? Hezkuntza deusezten ar dira, horixe da errealitate gordina. Eta gainbeheran doanez, denek badakite nola konpondu eta urtero kantzio bera “hezkuntzaren enegarren erreformarekin”. Irakaslea kendu egin nahi dute paretik, dena ustezko adimen artifizialeko sistema zabor horren pean jarri nahi dute enpresa horiek, hezkuntza kontrolatzen duenak mundua kontrolatuko baitu. Eta mundu guztia haien erritmoan dantzan egiten jartzea lortzen dute eta hemen inork ez du ezer esaten.