Zer gertatzen da interneten 60 segundotan?

60 segundo internetenInfografia eder eta bitxi honekin egin dugu topo sarean. Interneten minutu batean zehar gertatzen denaren zenbait datu jasotzen ditu. Egia esan, zur eta lur gelditzeko moduko datuak dira. Sarea horren zabala eta bizia zenik imajinatzen al zenuten?

Infografian Zuzeu sartzea ahaztu egin zaie, baina tira, barkatu egingo diegu. Hona hemen datu deigarrienen itzulpena:

60 segundotan…

  • Skypen egiten diren dei guztien batura 370.000 minutukoa da.
  • Twetterren 100.000 tweet inguru argitaratzen dira.
  • Twitterrera 320 erabiltzaile batzen dira.
  • Linkedinen 100 kontu berri sortzen dira.
  • Flickerrera 6.000 argazki igotzen dira.
  • Erabiltzaileek WordPress 50 aldiz jaisten dute.
  • Facebooken 700.000 profil-egoera eguneratzen dira, 80.000 argitalpen egiten dira hormetan eta 500.000 post baino gehiago idazten dira.
  • Firefox 1.700 aldiz deskargatzen da.
  • 700.000 bilaketa egiten dira Googlen.
  • 168 milioi e-mail bidaltzen dira.
  • 60 blog berri agertzen dira.
  • 1.500 sarrera argitaratzen dira blogetan (Zuzeukoak tartean!).
  • Interneteko 70 domeinu berri erregistratzen dira.
  • 600 bideo igotzen dira YouTubera (guztira, 25 ordu baino gehiago).
  • iPhonerako 13.000 aplikazio deskargatzen dira Appleren App Storetik
  • 20.000 post argitaratzen dira Tumblr zerbitzuan.
  • Scribden 1.600 irakurketa baino gehiago egiten dira.

Dena dela, sarearen etengabeko zabaltze eta aberasterik batera, datuok berehala aldatu egingo dira. Nolakoa izango da sarea hemendik sei hilabetetara?

Internet, sare-sozialak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude