Zer da?

Nzgw

Asmatu duzu? Interneten ibiltzea. Frikiz jositako gizartea eratzen ari gara nonbait. Internauten %60ak aitortzen du, goizean egiten duen lehen gauza dela Internetera konektatzea. Kafesnea hartu baino lehenago eta begietako makarrak kendu aurretik, norbaitek e-mailez idatzi ote dien begiratzera joaten dira.

Eta ia erdiek bikotekideari baino denbora gehiago eskaintzen diote, amaraunari… Horrela doaz gero gauzak…

%77ak Internet gabe bizi ezingo luketela diote.

Zerk erakartzen ditu gehien? Sare sozialak, zalantzarik gabe. Besteen bizitzetan sartzeak, inork jakin gabe. XX. mendeko “marujek” nahi lituzkete halako abantailak. Bikotekide ohiei buruzko informazioa zure esku, hain gustuko duzun horren argazkiak nonhai… Ba al da morbo gehiago eragiten duen ezer?

Beste batzuk identitate berriak sortzen dituzte. Nork ez du desiratu beste norbait izatea inoiz? Horretarako modu erraza eskaintzen du Internetek. Sare sozialetan profil asmatuak sortu eta beste norbait izatera jolastu, horixe da egin beharreko guztia.

Batzuetan ordea, deskonektatu eta benetako errealitatea gure inguruan dugula jabetu beharko genuke.

Irudia | Galdera ikurra | Stefan Baudy | Creative Commons By SA
Internet

Zer duzu buruan “Zer da?”-ri buruz

  • Astelehenetik ostiralera, jeiki bezain azkar, automata bat bezala, lehenengo komunera eta gero dutxa bat hartzera. Gero, klaseak, beraz, ordenagailua piztu aurretik denboratxo bat pasatu ohi da.

    Asteburuetan, ordea, batzuetan lehenengo gauza ordenagailua piztea izaten da, gosaltzeko beranduegi jeikitzen banaiz. Bestela, lehenengo gosaldu eta gero internet.

    Dena den, %77 hortan sartzen naizela esango nuke, beharbada, atzerrian egonda, internet oso beharrezkoa dudalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude