Zer da Skype?

Zer da Skype?

Zer da Skype?

Microsoftek Skype erosiko duela adierazi du. Baina, zer da Skype? Skype internet bidez telefono deiak egitea ahalbidetzen duen softwarea da. Horretarako, erabiltzaileek aplikazioa Skypen webgunetik doan jaitsi behar dute, kontua sortu eta, hortik aurrera, Skype kontu bat duten beste erabiltzaileekin debalde hitz egiteko gai izango dira mikrofono batez bailatuta. 663 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan.
Aplikazioa ordenagailu (Windows, Mac eta Linux) zein telefono mugikorretarako (Android, iPhone eta Symbian) balio du.

Horrez gain, edozein telefono zenbakitara deitzeko (finkoak eta mugikorrak) eta SMSak bidaltzeko aukera ematen du ere, baina zerbitzu hori ez da doakoa. Dena dela, deien prezioak oso baxuak dira ohiko telefono tarifekin alderatuz. Skypek hiru tarifa eskaintzen ditu: Aurretik ordaintzekoa, hilero ordaintzekoa edo Skype Premium kontua. Ordainketak PayPal, banku-transferentzia, Master Card edota Visa bidez egin daitezke.

Skypen beste aukerak:

Hori guztia debaldeko Skype kontuari dagokionez. Zerbitzu gehiago nahi izanez gero, Skype Premium kontua kontrata dezakezu.

Zer da Skype?

UDAZKEN KOLOREAK

2 pentsamendu “Zer da Skype?”-ri buruz