Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?

MjMzMA==

Geroz eta denbora gehiago ematen dugu interneten informazio bila, baina askotan zaila izaten da informazioa non begiratu, gaiak nondik hartu eta berriak non aurkitu jakitea. EuskalHerrian.info hori guztia konpontzen saiatzeko jaio da, nahiz eta argi dagoen ezinezko lan bat dela. Zer da, baina euskalherrian.info? Albisteak 2.0 saioan erraz azaldu genuen:

EuskalHerrian.info agregadore bat da, beraz. Nahi duten orrialde eta blog kolektiboek euren RSSa eman dezakete bertan ager dadin, beti ere Euskal Herria badela onartzen baldin badute. Hori da eskatzen den gauza bakarra, ez gehiago, ez gutxiago. Nahi izanez gero artikulu bat argitaratu dezakete euren webgunean, edo banner bat jarri, lotura zuzen bat eginez. Baina berez informazioa da egin dezaketen aportaziorik handiena. Gainera, parte hartzen duten orrialdeek euren bannerrak bidaltzeko aukera ere badute, bertan ager daitezen.

Albisteak 2.0 saioan webgune hau aurkeztu genuenetik aldaketa batzuk izan ditu: IndymediaEH gehitu da, Ekinklik bezalakoak ere; herrietako eta eskualdetako blog gehiago gehitu dira. Sustatu eta Zuzeu albistari digitalek ere badute lekua bertan. Eta informazio bolumen horri erantzuteko herrialde eta gaikako orrialde bereziak sortu dira.

Bestalde web proiektu ezberdinei lekua egiteko ataria ere bada. Alde batetik Hamaika telebistan egiten dugun Albisteak 2.0 saioaren azpidomeinua biltzen du: albisteak.euskalherrian.info. Bestetik proiektu puntualei ere lekua egin ahal zaie, adibidez iazko #grebaorokorra ekimenaren jarraipena izan daitekeen greba.euskalherrian.info.

Baina ez da bakarrik atari bat. Sarean jasotzen dena bildu eta barreiatzeko ekimen bat da. Nahi duenak Twitter edo Facebooken ere jaso ditzake berri guzti horiek, orrialdetik pasa gabe.

Hemendik aurrera Euskal Herrian zer gertatzen ari den jakin nahi baduzu, badakizu, Euskal Herrian puntu Info.

Irudia | EuskalHerrian.info | euskalherrian.info | Creative Commons By SA

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...