Zelatatuta al gaude?

Zelatatuta al gaude? –

Teknologia berriak gure bizitzetan duten indarrak beldurrak ere sorrarazi ditu. Horietako bat norbait zelatatzen izatea da.

The New York Timesek egindako ikerketa batek zelatatzen gaituzten aplikazio zerrenda plazaratu du. Izan ere, aplikazio batzuek ahotsa hartzeko baliabideak aktibatzen dituzte erabiltzaileak konturatu gabe, edo beste kasu batzuetan, erabilera amaituta dagoenean, ez dira desaktibatzen.

Alphonso izeneko enpresa batek erabiltzen duen teknologia honako hau da: mikrofonoa erabiltzen dute telebistako seinaleak hartu eta praktika eta kontsumo patroi bat sortzeko. Datu hauek hirugarren batzuei saltzen zaizkie.

Google Playn Alphonsorekin lotutako 250 aplikazio daude eta horietako batzuk haurrei zuzendurikoak dira, ping pong, saskibaloi, puzzle, zein karta jokoak izanik. App Storen ere badaude, baina gutxiago.

Samsungek onartu egin zuen bere Smart TV-ak aktibatu egiten zirela batzuetan jendeak zioena entzun eta eskaintza hobetzeko asmotan. Horrek kezka eta ezinegona sortu zuen, beste aparatu batzuk ere gauza bera egingo ote zutenaren zalantza areagotuz.

Facebookek hainbatetan ezeztatu behar izan du ahotsa zelatatze baliabide bezala erabiltzen dutela.

Googlek ere susmagarrien artean dago. Googlek bere gailuekin izandago elkarrizketa guztiak gordetzen ditu emaitza hobea eskaintze aldera. 2015etik erabiltzaileek Googlek jasotzen duen informazioa zein den jakiteko aukera dute, eta baita nahi duten hori ezabatzekoa ere.

Teknologiak aurrera egiten duen heinean eta gailuek geroz eta garapen handiagoa dutela ikusirik, argi dago guk uste baino gauza gehiago dakizkitela.

Zelatatuta al gaude?

2 pentsamendu “Zelatatuta al gaude?”-ri buruz

  • Jakina zelatatu egiten gaituztela.

    Enpresa handi horientzat erabiltzaile arruntok ez gara bezero; guri harrapatzen dizkiguten datuak dira saltzeko daukaten produktua.

    Jasotzen dugun publizitatea gero eta pertsonalizatuago dago, eta deskuidatuz gero, gure kontaktu batek igorriko digu ia-ia oharkabean.

  • Ezer ez da doain kapitalismoan. Sare sozialak erabiltzearen prezioa guri hartutako datuak dira, gero gainerako enpresei eta gobernuei saltzeko. Hain kontrolatuak gaude, ezen agian gu geu baina o hobekiago ezagutzen gaituztela, gure fobia eta filia sakonenekin.