Zabaldu dezagun zabaldu!

Badirudi Zabaldu.comek azken aldi honetan Diggen norabide bera daramala: geroz eta bizitza gutxiago, geroz eta interes gutxiago berrietan eta eztabaida urriak. Agian nire sentipena da, eta ez da erreala. Zabaldu.com orain dela 1542 egun jaio zen. Egun hartatik 5.190 berri argitaratu ditu eta horietako askotan aitzindari izan da, paperezko egunkarien internet edizioak baino azkarragoa.

Agian beti erritmo berbera izan du, egunero 4-5 berri bidali eta ia gehienak zabaltzeko erritmo hori. Ez dut ikerketa sendorik egin gaiaren inguruan. Baina ezin dugu ukatu gaur egun Twitter edo Facebook bezalako erramintekin askoz azkarrago egiten dela informazio trukea. Aski da Twitterren hiru komunikabide jarraitzea guztiz gaurkotua egoteko.

Zabaldu, Digg bezala edo gaztelerazko Meneame bezala ez da bakarrik berriak bidaltzeko plataforma bat. Sare sozial bat ere bada eta, horregatik , garrantzitsua da berriak bidaltzeaz gain hauek komentatu, eztabaidatu eta zabaltzaileen artean erlazioak sortzea. Ildo horretan Zabaldu atzean geratu da: ezin dira komentarioak bozkatu, ez hauek zuzenean lotu eta, horrek, eztabaidatzeko grinarik ez du pizten.

Bestetik irudia ere atzean geratu da. Gaur egun askoz grafikoagoak dira berriak bidaltzeko sistema hauek: argazkiak zuzenean txertatzen dituzte, mapa batean kokatu ahal dira berriak… grafikoki erakargarriagoak dira. Eta horrek jende berria gurera ekartzeko aukera ere ematen du.

Nik ez dut zabaldu itxi dadin nahi. Horregatik zabaldu zabaltzeari ekin diot. Egunero ikusten ditudan berri, webgune eta blog interesgarriak bertara bidaliko ditut, nahiz eta horrek erabiltzaile batzuengan informazio “gaindosia” sortu. Zabaldu ez da egunero 4-5 berri izateko leku bat, aktualitatea eta interneten dauden gai interesgarriak jarraitzeko leku bat baizik. Bakoitzaren esku dago hori egitea… zabaldu zabaltzea denon ardura ere bada!

Zabaldu dezagun zabaldu

Irudia | Zabaldu dezagun zabaldu | Teketen | Creative Commons By SA
berriak, sare-sozialak, zabaldu

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

2 pentsamendu “Zabaldu dezagun zabaldu!”-ri buruz

  • Aupa
    Orokorrean ados nago Galderrekin, baina gogoeta batzuk gehituko dizkiot.
    Ia egunero sartzen naiz Zabaldun, bai lehen orrian dauden berriak, bai ilaran daudenak irakurtzera.
    Oso noizbehinka bidaltzen dut albiste bat. Oso gauza kuriosoa zapatu honetan pasa zitzaidan. 29ko grebaren berria bidali nuen, mania ta ordu gutxira, ta asteburuan jende gutxi sartzen dela eta, berria ez zen lehen orrira astelehenerarte pasa, ta 3garren edo 4garren postuan agertu zen klaro. Ta uste dut berri oso garrantzitsua zela, ta logikak esaten dit bozka asko jaso behar zituela lehen egun horietan, baina ez. Horrek mugimendu falta nabarmentzen du zabaldun.

    Bestetik, Galder, baduzu zabalduko bisiten daturik? Ondo legoke jakitea zenbat bisita dituen zabalduk, horien ze ehunekok bozkatzen duen (anonimoak badira ere) ta horietatik zenbatek ezagutzen dituen “ilararako albisteak”.

    Ados nago ere teknologikoki (eta estetikoki ere) pixkat obsoleto geratu dela. Horri heldu beharko litzaioke.

    Baina hala ere, ez dakit nahiago dudan amediogas dabilen zabaldu hau, edo zoroetxe bat den eta lobbyz josita dagoen meneame.

  • […] zabaldu dezagun zabaldu  Galder Gonzalezen artikulua Zuzeu.com honetan […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude