XXI. mendeko kondoiak?

XXI. mendeko kondoiak?

XXI. mendeko kondoiak?

‘Origami’ kondoia du izena haurdunaldia eta sexu harreman bidezko eritasunak eragoztea asmo duen antisorgailu diseinu honek. XXI. mendeko gisa izendatu dute batzuek. Zer ote du hain berritzailea?

Diseinatzailea Daniel Resnic da, eta bere diseinua antisorgailuen munduan arrakastaz sartzera doala saltzen du (nola ez). Konsumitzaileei alternatiba bat eskaini die kondoi “deserosoen” aurrean. Horretarako, ‘origami’ paperezko eskulanen¬†moduan¬†funtzionatzen duen tolesdura sistema bere egin du Resnic asmatzaileak.

ORIGAMI vs. Latex Condom from ORIGAMI Condoms on Vimeo.

‘Origami’ izena eman die asmatutako kondoiei.¬†Zergatik? Ez delako zakilean behera hedatzeko “borrokan ibili behar”, baizik eta “berehala irristatu” egiten dira. Latexez beharrean, silikonaz eginikoak dira kondoi hauek, “suabeak, malguak eta iraunkorrak”.

Hiru kondoi mota saltzen dituzte: baginarakoa, zakilerakoa eta uzkirakoa. Aldiro antisorgailu bakarra jartzea nahikoa da sexu harremanak segurtasunez izateko. Iragarkietan dioetenez kondoirik gabeko sentsazio bera transmititzen da ‘Origami’arekin.

Jantziko al zenuke horrelako ‘Origami’ kondoirik?

XXI. mendeko kondoiak?

antisorgailua, asmakizunak, sexua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude