Xbox One eta PS4 (jakin beharrekoa besterik ez)

Bideojoko industriaren ikuskizun handiena gertatzen ari da egunotan, Los Angelesen, E3 azokan. Hurrengo belaunaldiko bideokontsolak aurkeztu dituzte. Microsoft-en Xbox One eta Sony-ren PS4. Horiei buruz jakin beharrekoa duzu lerrootan, eta noski joko onenen trailerrak.

PS4 399 € (gabonetan). Xbox One (Kinect barne) 499€ (azaroaren 30).

ps4xboxone

Xbox One-en jolasteko 24 orduro internet-era konektatu behar da. Bigarren eskuko jokoak mugatuko ditu.

PS4eko multiplayer-a ez da doan izango. Jokoak elkarbantzea oso erraza da:

Joko (onenen) trailerrak

Metal Gear Solid V The Phantom Pain (PS4, Xbox One)

Forza Motorsport 5 (Xbox One)

Killzone ShadowFall

Ryse: Son of Rome (Xbox One)

Gehiago jakiteko (baina ez gehiegi), PS4, Xbox One

4 pentsamendu “Xbox One eta PS4 (jakin beharrekoa besterik ez)”-ri buruz

  • patetikoa iruditzen zait jendea oraindik holako gauzetan dirua gastatzea.

    zein erosoa den zapaltzaileen txakurren bizitza zirraragarrietara jolastea, eh? Kontuz ibili errealitateak atea jotzen duenean…

  • Peru Zarate 2013-06-11 15:33

    Bideojokotan jolasten direnen aurkako gurutzadan ere bazbiltza? Neri patetikoa iruditzen zaidana da zuk denbora galtzea interesatzen ez zaizun artikulu baten aurka egiten. Eta, jakin ezazu, bide batez, bideojokotan jolasteak (zinemara joateak, poteatzeak edo zure ADSL konexioa multinazional bati erosteak bezala) ez duela baztertzen, adibidez, praktika iraultzaileak izatea. Pertsona ultrakoherenteek (ere) hotzikara sortzen didate, apaizak bezala sermoiak han eta hemen saltzen. Ez dut zurekin besterik esateko.

  • Klaro, hemen koherentzia bakoitzak nahi duen unean du zentzua…

    Ez pentsa zuk idatzitako lau lerroak eta bideoen izenak irakurtzen denbora asko galdu dudanik, eta badut gauza asko egiteko egunean zehar, baina beti aurkitzen dut aukera sistema kapitalistaren gainegiturak erabiltzen dituen alienazioa indartzeko hutsalkeriak salatzeko 😉

  • Bideojokoak eta arkade-makinak ez dira mendebalde kapitalistaren exklusiba:
    http://www.15kop.ru/en/