WWDC17 eta Apple etxearen “berritasunak”

WWDC17 eta Apple etxearen “berritasunak”

Teknologia zale ororen egutegian gorriz azpimarratua ageri da udaberriro Apple etxeak antolatzen duen WWDC (Worldwide Developers Conference) ekitaldia. Bertan, Cupertinoko garatzaileek datorren ikasturtean merkaturatuko dituzten hardware eta softwareak aurkezten dituzte. Eta kasu! Ez dute inor epel utzi ohi. Aurtengoan Homepod delako etxerako bozgoragailu adimentsua eta inoiz egindako Mac ordenagailu potenteena dira berritasun nabarmenak. Egin diezaiogun errepasoa aurtengo WWDCari.

Hardware berritasunak

Macbook eta iMac berrituak

WWDC17 eta Apple etxearen "berritasunak"

Macbook pro ordenagailu eramangarriek hemendik aurrera Intelen Kaby Lake familiako prozesadoreak erabiliko dituzte. Zertan nabarituko dugun? Bada, berriagoak dira eta energia gutxiago xahutzeaz gain, 4k bideoa bizkorrago prozesatzen dute modu natiboan. Bideoarekin lan egitem dutenentzako albiste ona, beraz. Macbook soilek ere prozesadore berria dute, 1,3 GHz-ko bizkortasunez dabilen Intel Core i7 (Kaby Lake). Turbo Boost sistemaz 3,6 GHz-raino iritsi liteke. Horrez gain SSD memoria berria sartu diote eramangarriei, lehengoa baino %50 bizkorragoa.

Macbook

1,2 GHz-ko prozesadorea, 256 GB-ko SSD memoria: 1.499 euro
1,3 GHz-ko prozesadorea, 512 GB-ko SSD memoria: 1.799 euro

Touchbarrik gabeko 13 hazbeteko Macbook pro berria aurkeztu dute, gama honetako merkeena 1.499 dolarreko prezioan. Touchbardunak berriz 1800 dolarreko prezioa du eta 15 hazbetera igoz gero prezioak ere dezente egiten du gora bi milako langa igarota: 2.400 dolar. Broma gutxi.

Macbook Pro 13″ (touchbarrik gabe):

2,3 GHz-ko prozesadorea, 128 GB-ko SSD memoria: 1.499 euro.
2,3 GHz-ko prozesadorea, 256 GB-ko SSD memoria: 1.749 euro.

Macbook Pro 13″ (touchbarrarekin):

3,1 GHz-ko prozesadorea, 256 GB-ko SSD memoria: 1.999 euro.
3,1 GHz-ko prozesadorea, 512 GB-ko SSD memoria: 2.249 euro.

Macbook Pro 15″ (touchbarrarekin):

2,8 GHz-ko prozesadorea, 256 GB-ko SSD memoria: 2.799 euro.
2,9 GHz-ko prozesadorea, 512 GB-ko SSD memoria: 3.299 euro.

Macbok Air ere berritu egin dute Cupertinokoek. Prozesadorea hobetuta, orain, 1,8GHz-ko abiaduran ariko dira Apple etxeko eramangarri arinenak. Ordenagailu ekonomikoenak dira berauek, baina, mila eurotik gorako prezioarekin.

1,8 GHz-ko prozesadorea, 128 GB-ko SSD memoria: 1.099 euro.
1,8 GHz-ko prozesadorea, 256 GB-ko SSD memoria: 1.349 euro.

WWDC17 eta Apple etxearen "berritasunak"

iMac

Lehengo iMac “berriek” baino hiru aldiz potentzia handiagoa dutela diote Apple etxeko arduradunek. Hauek ere Kaby Lake prozesadorea daramate barrenean eta Thunderbolt 3-ra eguneratzeaz gainera, erretina pantaila berriek argitasun handiagoa eskaintzen omen dute. Zehazki %43 argitasun gehiago, diotenez.

21,5 hazbeteko iMac-a:

  • 2,3 GHz, 1 TB de almacenamiento: 1.299 euros
  • 4K Erretina Pantaila,  3 GHz-ko prozesadorea, 1 TB-ko SSD memoria: 1.499 euro.
  • 4K Erretina Pantaila, 3,4 GHz-ko prozesadorea, 1 TB-ko SSD memoria: 1.699 euro.

27 hazbeteko iMac-a:

  • 5K Erretina Pantaila, 3,4 GHz-ko prozesadorea, 1 TB-ko SSD memoria: 2.099 euro.
  • 5K Erretina Pantaila, 3,5 GHz-ko prozesadorea, 1 TB-ko SSD memoria: 2.299 euro.
  • 5K Erretina Pantaila, 3,5 GHz-ko prozesadorea, 2 TB-ko SSD memoria: 2.599 euro.

WWDC17 eta Apple etxearen "berritasunak"

Ipad Pro berria

Ipad Pro berriak ere aurkeztu ditu Apple etxeak aurtengo WWDC konferentzian. 10,5 eta 12,9 hazbeteko formatua izango dute eta aurreko edizioak baino kolore bizi eta errealagoak izateaz gainerak, argitasun handiagoa ere izango du pantailak. Azken denboran, mugikor eta eramangarrien alorrean, markoak ahalik eta gehien kentzeko lehia nagusitu da. Ikusi besterik ez da egin behar Samsung S8arekin eta LG G6arekin sortu den bataila. Ipad berriek %40 marko gutxiago izanen dute.

Halaber, 12,9 hazbeteko Ipad Proak A10X prozesadorea eramango dute aurrerantzena. Gainera Iphone 7-aren kamera berbera izango dute Ipad berriok.

Apple etxeak tabletak mundu profesionalera begira garatu ditu azken denboran. “Potenteago eta erabilgarriago” bihurtu ditu, sorkuntzaren alorrean dabiltzanei “tresnak ahalbidetzeko” asmoz. Asmo horrekin kaleratu zuen Apple Pencil gailua, ikasturte berrirako hobetu dutena. Sagarraren enpresakoen lapitza digitalak orain 20 milisegunduko latentzia izango du, erabiltzailearen esperientzi “erruz hobetzeko”.

Ipad berriek hiru konfigurazio aukera izango dituzte: 64, 128 eta 512 GB-koa hurrenez hurren.

10,5 hazbeteko iPad Pro 64 GB:  729 €
10,5 hazbeteko iPad Pro 256 GB: 829 €
10,5 hazbeteko iPad Pro 512 GB: 1049 €

12,9 hazbeteko iPad Pro 64 GB: 899 €
12,9 hazbeteko iPad Pro 256 GB: 999 €
12,9 hazbeteko iPad Pro 512 GB: 1219 €

iMac pro: Inoiz Applek egin duen ordenagailu potenteena

Mac Pro-az oroitzen? Supositorio itxurako super ordenagailu hura, kritika ugari jaso zituena? Bada hura baino askoz ere potenteagoa da WWDC berrian Cupertinokoek aurkeztu duten iMac pro hau. Jada ezagun diren iMac formatuaren barrenean, inoizko hardwarerik aurreratuena sartu du Tim Cookek zuzentzen duen taldeak. Hori bai, prezioak hain dira handiak, ezen, jende askok ezingo baitu iMac Pro berria dastatu ere egin.

iMac onenek bezalatsu, 5k erresoluzioko erretina pantaila izango du honek ere, baina horregatik bakarrik izango du anaia txikien antza. Gainontzean barruko tripak zeharo ezberdinak izango baititu. 8, 10 eta 18 nukleoko Intel Xeon prozesadorea izango da alimaleko ordenagailu hau mugituko duena. Berau hozteko hozketa sistema berritua sartu diote iMac Pro ordenagailuari. Horrez gain, AMD Radeon Pro Vega txartel grafiko berria aurkeztu dute. “Ez zegoen guk behar genuen moduko txartel grafikorik, eta beraz, sortu egin behar izan dugu”, diote harro Cupertinoko ingeniariek.

Bestalde 4 terako SSD memoria jarri dakioke erabiltzaileak iMac Pro ordenagailuari. 10 Gigabiteko Etherneta du, halaber, datu sareetan sekulako datu mordoa mugitu ahal izateko.

Applek segurola jokatu du iMac Pro berriarekin. Aurreko Mac Pro ordenagailuak (supositorioak) jasotako kritiken ostean, Apple zaleen artean aski onartuta dagoen iMac formatu ezagunaren barruan sartu du bere ferrari berria. Itxuraz gutxi aldatuz, baina, inoizko prestazio onenak eskainiz. Esan daiteke diseinatzaile, bideo editatzaile, ikusentzunezko profesional eta enparauen ametsetako ordenagailua aurkeztu berri duela Applek. Hori bai inor gutxiren poltsikoak erosi ahal izango duena. 5.100 euro balioko du ordenagailu berri honen konfiguraziorik merkeenak.

Homepod: bozgorailu eta asistente adimentsua

WWDC17 eta Apple etxearen "berritasunak"

Hemendik aurrera prestatzen joan beharko dugu, ezen, gure etxeak, gure autoak eta abarrak geroz eta adimentsuagoak izango dira. Gure mugikorrari lotuta egonen baitira, etenik gabe, gure zalantza eta galderei erantzuteko. Bide hori urratzeko aurkeztu du Applek Homepode delakoa. Mac Proaren supositorio itxura berekoa da, eta bozgoragailua izateaz gainera, Siri asistente adimentsuari konektatuta dago.

Beraz, goizetan dutxara sartu aurretik, “Reproduce mi canción favorita” edo “Play my favorite song” esaten badiozu, amen batean jarriko du Ruper Ordorikaren ‘Martin Larralde’ edo Ken Zazpiren ‘Ilargia’, edo dena delako abesti hori, maite duzuna. “Jarri nire abesti kuttuna” esaten badiozu aldiz, honakoa erantzungo dizu: “Esto es lo que he encontrado en internet sobre “Harry dile a vestir con Lluna”. Izan ere, adimentsua nahi duzuen guztia izango da, baina Sirik oraindik ez daki euskaraz.

Horixe da Appleri ahaztu zaiona, berriz ere. Bere hizkuntzen eskaintza handitzea, eta euskara bere sistemako hizkuntzen artean sartzea. Noiz arte itxaron beharko dugu Euskal Herriko Apple erabiltzaileok, gure ordenagailu eta mugikorrak euskaraz izateko?

Hori beste WWDC bateko kontua izango da, dirudienez.

WWDC17 WWDC17 WWDC17 WWDC17 WWDC17 WWDC17 WWDC17 WWDC17